Azken 38 urteotako seigarren daturik onena
Aurtengo hirugarren hiruhilekoaren datuek garamatzate 2009 urtearen hasierara. Azken lau hamarkadetako daturik onenak 2007an gertatu ziren, oro har, Hego Euskal Herrian, Espainian zein Europar Batasunean.
Kirisialdiaren ondorioak 2008an hasi ziren sumatzen eta, geroztik, urtez urte txarrera egin zuten 2014 arte, orduan goia jo eta, harrezkero, ontzen etorri dira, emeki-emeki, etenik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoari bagagozkio, langabezia-datuak ez dira, behar bada, nahi bezain onak baina, batez beste, azken 38 urteotako seigarren onenak dira.