Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Emakumeak eta euskara, elkarrekin

Amatiño 2018/03/20 09:00
Berrogeita hamalau urte dira, berrogeita hamalau gero, Joxe Azurmendik honako artikulu hau idatzi zuela Jakin aldizkarian: “Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai…”. Garbi dago gauzak zeharo aldatu direla, geroztik, azken mende erdian.

Deabrua, lehiakortasuna eta liberalismoa

Amatiño 2018/03/13 09:00
Munillak baserriko kutxa zaharretik atera du deabrua, gotzain donostiarrak berak baino ikusten ez dituen gaiztakerien aitzakiaz. Beste hainbatek, ordea, lehiakortasuna eta liberalismoa jotzen ditu deabrutzat, elkartasuna eta solidaritatea zapuzten dituztelakoan.

Lady Bird, halaber

Amatiño 2018/03/09 13:35
Bost nominazio, bost, zituen "Lady Bird" filmak eta esku-hutsik geratu zen, astelehen gauean, Hollywoodeko Oscar sarien emanaldian zehar. Hala ere, nago, oro har, egunotan zine-aretoetan ikusi daitekeen filmik osatuenetakoa dela, nahiz, sailez sail, urrezko irudi zehatzik ez bereganatu.

Ehun urte ez dira alferrik joan

Amatiño 2018/03/06 09:00
Datorren osteguneko geldialdia, munduan barrena; aurreko igandeko Emakume Ausarten aldeko korrika, Gasteizen; Lilatoia, Donostian; Women´s March, Londresen… ehun urte dira emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zutela Ingalaterran. Joanak joan, ehun urte ez dira, gero, alferrik joan.

Ezin asmatu

Amatiño 2018/03/02 00:05
Tamalez, Josuneri azukre-koxkorra etxeratu zaio gaur, eta atzo, aldiz, sasi-bortxatzailea heldu. Gizonezkoek ez dute sekula unerik egokiena asmatzen.

Emakumeak industriaratu

Amatiño 2018/02/27 09:00
Aspaldiotan sarri entzuten dihardugu gure gizarte honen talentuaren erdia emakumeak direla, eta ezin dugula gure talentuaren erdi hori alferrik galdu.

Santo Kristo Hilzorikoa, berriro Bergaran

Amatiño 2018/02/23 15:00
Bergarako Santo Kristoa, Juan de la Mesa eskultore barrokoaren irudi polikromaturik baliotsuena, berriro ere dago Ariznoako San Pedro elizaren korupeko kaperan, azken lau mendeetan egon den leku berberean. Merezi du sartu-irtenen bat. Ezin esan, behintzat, urruti dagoenik, garestia denik edo aterpean ez dagoenik.

Gallastegik, 100 urte

Amatiño 2018/02/20 09:00
Datorren domekan ehun urte beteko dittu Migel Gallastegi pelotari eibartarrak. Gallastegi, eskuz-eskuko txapelduna izan zan, hiru bidar, oin dala hirurogeita hamar urte inguru, eta ez zeban laugarren txapelik irabazi, ez zittualako antolatzaileen diru-eskeintzak onartu.

Eibarko industria iturburuaren lekuko

Amatiño 2018/02/16 00:05
Amaia Acha-Orbea (Hasiberria), Iñaki Garmendia (Urteko enpresa) eta José Antonio Jainaga (Ibilbidea) enpresariek jaso zituzten aurreko astelehenean, Bilbon, El Correo egunkariak eta Sabadell banketxeak elkarrekin sortutako “Euskadi Avanza” sariak. Hirutik bi, Eibarko industria-iturburuaren lekuko. Kasualitate hutsa ote? Ez dut uste.

Estatu anazionala

Amatiño 2018/02/13 09:00
Espainiaren eta Frantziaren presioak desagertuko balira, euskal kolektibitateak izango al luke, erakunde publikoen babesik gabe, euskal nortasunari eta euskarari eusteko besteko indarrik eta kemenik?