Historiaurreko zoologikoa
Nire amaren eskutik lehenik, eta nerabe interesatu gisa gero, ezagutu izan nituen Munibek, Aranzadik zein Etnikerrek argitaratutako lehen txostenak ziren erabat teknikoak, hotzak, motelak eta aspergarriak. Paper latzez eta beltzuriz, zabalkunde-eskaintzak baino eskribau-ziurtagiriak ematen zuten. Orain, berriz, neska-mutikoentzako koloretako ipuinak dirudite.
Aldaketa horren lekuko eta adierazgarri aparta da KIPUTZ liburuxka, Juantxo Agirre-Mauleon argitalpen-zuzendaritzapean Aranzadi Elkarteak burutu, moldatu eta kaleratutako emaitza.
Astigarribiatik Mutrikura bidean, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko muga inguruan, Kiputz da historiaurreko amildegia non 20.000 urtean gorde diren aro hartako edozenbat animaliaren aztarrenak. Gizakiak ez omen ziren sekula leizean bizi izan, tranpa natural bat zen , antza, eta ehundaka animalia hantxe izan zuten zorigaiiztoko amaiera..
Nolabait esateko, Kiputz dugu historiaurreko “zoologikoa", bertan bildu baitziren oreinak, elur-oreinak, estepako bisonteak, zaldiak, basahuntzak, sarrioak, artzak, basurdeak, otsoak, azeriak, lehoiak, ipurtatsak, lepahoriak, azkonarrak, ahatebeltzatk, harrapariak eta hainbat familia eta generotako hegaztiak.
Zinez --aitona zaharra mintzo--, edozein neska-mutikori opa izateko moduko zientzia-liburua.
Azala, Jesus Mari Lazkanoren margolana