Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mindura gaur

Mindura gaur

Amatiño 2020/01/26 09:00
Alabak eta biok liburukiak, aldizkariak eta paper zaharrak atontzen-edo dihardugularik, horra non agertu zaigun --nola hala irakurtzen saiatu ostean— “Mindura gaur” deritzon liburuxka, batere egile-izenik eta datarik gabe . Guztira 37 orrialde, ziklostilez argitara emanak, grapa ugertuez josiak.
Mindura gaur

Azala

"Zer ete da hau?" –galdetzen dit alabak. Eta nik, “ezta ideiarik be. Baina, itxuraz behintzat, hirurogeiko hamarkadakoa emoten dau”.

Ia oraintsu arte aurkitzen nekeza edo ezina izan zitekeena, gaur egun, ostera, ume-jolasa baino ez da. “Mindura gaur” Googlen idatzi eta, ipso facto: Juan Mari Lekuona zenaren poema-sorta, 1966 urtean idatzia. Existentzialista samarra, omen. Artean, nik, 21 urte.

Normalean, etxeko edozein zulotan urtetan gordetako argitalpen guztiak ezagun izaten ditut. Ez dut beti jakingo non dauden, zehatz; baina bai, ostera, behin ikusiz gero, zer den, noiz eta, sarri,  non edo nola erosi nituen ere.

Oraingoan, aldiz, ez dut inondik ere ezer gogoan. Ezta hurrik eman ere. Zeharo ahaztua. Sekula ikusi izan ez banu bezala, nirea ez balitz moduan. Eta ez zait gertatua, ahaztu izana,  ezertxo ere gustatu. Batere arrazoi handirik gabe, barrenak mindu zaizkit. Nork gero esango... Berrogeita  hamar urte luzeren bueltan, “Mindura, gaur”.

 

Nadin nadilla

Lehen orrialdea. Hasiera.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: