Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Kontsiderazio gutxi batzuk, berriak eta ez horren berriak, euskal literatur kritikagintzaren inguruan

Iban Zaldua 2009/09/17 12:32
Uda amaituta, hemen gatoz berriro Volgako Batelariak, literaturaz aritzeko asmo berrituez. Hasteko, Iban Zalduaren hausnarketa batzuk ("hausnartu": hitz egiteko modu biologista eta agian erratu bat da) euskal kritikagintzari buruz.

Argazki baten misterioa eta interpretazioa

Angel Erro 2009/07/03 12:04
Pride Dayren biharamun pisu honetan, azkenean delibaratu dugu aurreko "Irainen Hiztegi Tipian" agerturiko pilotariaren argazki deigarria norena den argitzera. Hamaika izan dira VBko partaideoi photo horren berri galdetu diguten lagunak, bakar bat bera ere ez modu publikoan, holako galdera baten balizko fribolitatea aldizkari honen tonuari (edo beraien izen onari?) ez balegokio bezala. Misterioaren argitzearekin batera, Angel Erro kideak, argazkia berak aukeratu baitzuen, azalduko du "picture" hura jarri izanaren arrazoi estetiko-teleologiko garbia.

Elizabeth Costello eta nobela afrikarraren auzia (hots, euskal nobelarena, agian)

Iban Zaldua 2009/06/16 11:59
J.M. Coetzee idazle hegoafrikarraren pertsonaia baten gogoeta batetik abiatutako gogoeta erdia.

(Euskal) Estilo-Ariketa (VIII): Iritzi-zutabe eusko-internazionalista

Volgako Batelariak 2009/06/01 17:44
Zortzigarren estilo ariketa honetan kazetaritzara jo nahi izan dugu, bertan, bizitza bera bezain efimero, literaturarik onena akaso lantzen ari direlako hainbat zutabegile begizorrotz bezain ipurtarin, eta seguruenik, akaso beharrik gabe, ezkerra eta abertzaletasuna (shaken, not stirred) XXI. mendean, XXII.ean kasik, kokatzen ari baitira, garai bateko zilborrismoa bazter utzita, nazioen kontzertuarekin harmonian.

Zulo bat uretan

Iban Zaldua 2009/05/20 12:04
Iñigo Aranbarriren azkeneko nobelaren mikrokritika, inoizkari honetan nobedadeekin beti bezain atzeratuta gabiltzala frogatze aldera, berriz ere.

Irainen alfabeto laburra

Volgako Batelariak 2009/05/08 12:47
Edo hiztegi are laburragoa, non Volgako Batelariok gure esker onena erakutsi nahi diegun irakurle guztiei eta bide batez ohartarazi alfabeto edo hiztegi hau laburregia dela, irain batzuk laudorio bihurtu baitira, eta sinesten dugula oraindik hobe dela norberaz gaizki entzutea deus ez entzutea baino.

Joyce & Saizarbitoria

Mikel Hernandez Abaitua 2009/04/30 10:21
Mikel Hernandez Abaituak kolaborazio berri bat bidali digu, eta guk, beti bezala, oso gustura hartu dugu gure inoizkarian; oraingoan, Deustuko Unibertsitatean berriki eskaini duen hitzaldi baten testua, James Joyceri buruzko kongresu batean. Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen, eta hala jasotzen dugu guk hemen. / En esta colaboración, que nos ha enviado el escritor Mikel Hernández Abaitua, se aborda, entre otros asuntos, la cuestión de la influencia de la novelística anglosajona modernista y, sobre todo, de James Joyce, sobre el escritor vasco Ramon Saizarbitoria, una influencia que, según Hernández Abaitua, es probablemente mayor que la de los autores del Nouveau Roman francés con los que se le solía relacionar.

JG Ballard: "Galdetegi baten erantzunak"

Angel Erro 2009/04/23 16:52
Aste honetan JG Ballard hil da. Haren omenez, War Fever bere azken ipuin liburuko "Galdetegi baten erantzunak" ipuina, laburrena, euskararatu dugu, Ballarden lan gehiago irakurtzeko gonbite gisara.

Minimoen programa

Iban Zaldua 2009/03/31 12:50
Hausnarketa bat, besterik ez, Kafkaren eskutitz baten pasarte batetik abiatuta.

(Euskal) Estilo-ariketak (VII): Estilo uterino-isurkaria

Uxue Apaolaza 2009/03/13 11:31
Autoparodia bat da ia ondorengo estilo ariketa. Ni ere lotu nintzaion gure (gu emakumeak izanik) fluxuen duintasuna goratzeari, gutxienez, esan nion nire buruari, iragarkietan hilekoak likido urdin absurdu izateari utzi arte. Irakurri genituen gure gaitasun sortzailea esentziatzat aldarrikatzen zutenak; eta orain, ama izatearena pisutsu zaigunean gazazko gure bizitzetan, hilekoa. Ez esan, hilekoa; hitza irakurtzeak gizon zenbaiti sortzen dien nazkak bakarrik merezi du zenbaitetan. Baina ez ote garen pixka bat pasatu jatorrietara bidaia honetan fluxuekiko miresmenean…
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44