Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Hamasei aholku Erasmus literatura idazteko

Iban Zaldua 2009/03/05 12:03
Arduratuta al zaude ez zarelako garai literario berrietara egokitzen? Ez al dakizu ea asmatuko duzun zure hurrengo lanarekin? Lehia gupidagabea da eta –edozein merkatu ekonomiari dagokion bezala– aldaketa da nagusi gure panorama literarioan. Azken denboraldi honetako modaren trena gal ez dezazun, eta hurrengoaren zain gaudelarik –horretarako ere bilduko ditugu argibideak dagokion unean, irakurle, lasai egon–, hona hemen aholku batzuk, jarraitzeko oso errazak.

Gizon bat itsasoari begira

Angel Erro 2009/02/15 17:30
Petronio dotoreziaren arbitroari egozten zaizkion hogeita hamaika poemetatik hamaika itzuli eta hemen paratu ditugu, zergatik irakurri ote behar diren ezertan azaltzen ez duen sarreratxo batekin batera.

Bilbao-New York-Bilbao

Angel Erro eta Iban Zaldua 2009/01/30 11:56
Tentaldiari ihes egiteko modurik onena bertan erortzea da, zioen Oscar Wildek, eta azkenean, borroka latz baten ondoren, ezin izan diogu eutsi eta durangoste honetako modako kontrobertsia literarioaren hatzaparren artera egin dugu jauzi, bide batez aspalditik utzita geneukan (baina hemendik aurrera berpiztuko dugun) inoizkari honetako kritiken saila berrabiaraziz. Volgako Batelariak-en barne posta-zerrendako gure ohiko mezuen truke mamitsu batetik abiatuta, lau eskutara (eta zortzi begitara) osatu dugu Kirmen Uriberen lehenengo eleberriaren inguruko iruzkin hau.

Balizko literatur albiste berrietarako proposamenak

Iban Zaldua eta Rikardo Arregi 2009/01/14 12:01
Denok dakigu (eta are gehiago Durango ostean) literaturaren inguruko albisteak errepikakorrak eta monotono samarrak suertatzen direla: aurkezpen gatzgabeak, liburuen aurrerapen maxkalak, elkarrizketa sasipromozionalak, sarien eta beken aldarrikapen beti antzekoak… Gure literatur albisteek astindu bat behar zuten, eta eskerrak kazetari ausart batzuk hasi diren bide berriak urratzen, idazketaren momentu magikoenetako bati (liburu baten amaiera uneari) eman zaion atentzio berritua dela medio. Alabaina, Volgako Batelariak-en motz irizten diogu egitasmo honi, eta proposamen berri, ausart eta anitzekin gatoz, euskal kazetaritza kulturalaren hobe beharrez.

Jo ta ke postindependentzia lortu arte

Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza, Juanjo Olasagarre 2009/01/07 10:18
Aspaldi ez genituela biltzen gure inoizkari honetako member-ek hortik zehar argitaratu dituzten Postindependentziaren inguruko zutabeak eta testuak. Laster iritsiko diren artikulu berrien aurrerapen gisa, hemen dituzue gai estrategiko honetaz Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza eta Juanjo Olasagarrek egindako ekarpen mamitsuak.

Nazioaren hondarrak: autokritika bat

Juanjo Olasagarre 2008/12/17 10:00
Aspaldidanik ez genuen (publikoki) egiten irakurri gabeko liburu baten kritikarik; ez zen izango ez zegoelako zer kritikatu eta batez ere zer ez irakurri asko. Hutsunea betetzearren, hona gatoz Juanjo Olasagarrek Joseba Gabilondo irakaslearen artikuluetako estiloan burututako Joseba Gabilondo beraren libururaren kritikarekin.

Volgako Batelariak Durangoko Azokatik zuzenean

Volgako Batelariak 2008/12/08 21:08
Work in progress ariketa bat eginez, hementxe gaude Volgako Batelariok (Uxue Apaolaza salbu), 2008ko abenduaren 8ko 21:13etan, zuzenean, Durangoko Plateruenetik, sinadura egun gogor baten ostean, geure betebeharrari muzin egin gabe, jakin badakigula asko zaretela gure berri izan nahi duzuenok (hemendik besarkada handia gure fan zenbatezinoi). Editore inportante batek (baina zein ez den holakoa?) esan omen duen moduan, Volgako Batelariok geure burua "nabarmentzera" etorri gara Azokara, baina sakonean inork gutxik ulertu duen mezu batzuk zabaltzera etorri gara: hurrenez hurren, a) euskal literaturaren merkantilismoa salatzera, b) iraultzaren subjektuaren dekonstrukzioa egiterat, c) Juanjo kidearen "T" nobelan agertzen den modaren aldarria berraldarrikatzera, d) Cobrador del Frac-en estilora, euskal literaturak zor digun guztia kobratzera, ez baita gutxi, e) gure literaturgintzak behar duen korbata (eta palestino (eta arrosatasun)) dosia ziurtatzera. Oraintxe bertan ateratako argazki batzuen bidez (haietako batek jasotzen du artikulu hau zintzilikatzearen une historiko zehatza), izanen duzue honen guztiaren froga bat-batekoa.

olerkia san fermin hauen aurka

Hedoi Etxarte 2008/12/03 11:14
Ez dugu ohiturarik Volgako Batelariak-en "sorkuntzazko" testu literarioak argitaratzeko, baina zertarako dira ohiturak, traizionatzeko ez badira? Hedoi Etxartek aitortu digunez, hasieran manifestu moduko bat idazteko asmoa zuen, baina azkenean poema bat atera zitzaion: inor ez da perfektua. Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986), honezkero enteratuta egongo zarete, euskal poesia uztaren azken(aurr)eko alea da, aurten bertan argitaratutako "Suzko lilia" liburuaren eskutik (Susa argitaletxea); biolinjolea ere bada (Euskal Herriko Orkestra Gaztean eta Tokian taldean ibilitakoa, besteak beste, F. Muguruzaren azken bi diskoetan kolaboratzaile), itzultzailea ("Gaston Lagaffe" komikia euskaratu du) eta Karkrak fanzinearen bultzatzailea. Edonola ere, bidali digun San Ferminen aurkako poema honen harira, Volgako Batelariak-en erredakzio batzordeko zemtsvoak, bilduta eta gehiengo absolutuaz, honako hau aldarrikatzea erabaki du: Gora San Fermin! ¡Diva Transfermín!

David Foster Wallaceren ipuin bat: "Suizidioa opari-antzeko"

David Foster Wallace, Ibon Egaña, Uxue Apaolaza 2008/11/06 11:15
David Foster Wallace (Ithaca, 1962-Claremont, 2008) bere belaunaldiko idazle estatubatuar interesgarrienetako bat dugu. Volgako Batelariak-en haren ipuin bat euskaratzea eta argitaratzea erabaki dugu; itzulpena Ibon Egañak egin du, eta Uxue Apaolazak sarrera-testua.

Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari

Mikel Hernández Abaitua 2008/10/10 11:31
Plazer eta ohore handia da guretzat idazle gonbidatu baten izkribua argitaratzea Volgako Batelariak-en: Mikel Hernández Abaituaren "Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari" artikulua. Hernández Abaituak (Gasteiz, 1959) rol garrantzitsu bat bete du 1980ko hamarkadatik aurrerako euskal letren berrikuntzan, eta bereak dira, besteak beste, "Panpinen erreinua" (1983), "Ispiluak" (1985) eta "Bazko arrautzak" (1995) ipuin liburuak, eta "Etorriko haiz nirekin?" (1991) eta "Ohe bat ozeanoaren erdian" (2001) eleberriak. Duela gutxi bere doktorego tesia irakurri du, Ramon Saizarbitoriaren lehenengo eleberrien inguruan. Ongi etorri Volgako ibaiertz honetara...
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44