Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Barthes, bai

Iban Zaldua 2012/03/09 09:45
Ohar labur honetan, Xabier Gantzarainen zutabe baten harira, itzultzaile ezezagunaren ohorearen aldarrikapentxo bat egiten da, eta iruzkin ezdeus batzuk egiten dira agonismotik apokaliptikotasunera egiten ari garen bideaz, euskara kontuetan.

Literatura eta etxekotasuna (Literature & Domesticity)

Iban Zaldua 2011/12/09 12:17
Benetako literaturaren gordeleku bihurtzen ari den Twitter-erako ariketa gisa hasi zen ondorengo hau, baina ehun eta berrogei karaktere nahikoa ez zirela ohartuta, emaitza paperezko paskin ziztrin batean argitaratzera makurtu behar izan nuen, amaitu berri den 2011ko Durangoko Azokan banatu nuena –gero eta debaldeko gauza gutxiago ematen dira Azokan, zoritxarrez, eta nire ekarpena egin nahi nuen, alde horretatik…–; blog honetan haren “(a little bit) extended” bertsioa eskaintzen da. Ez nuke nahasmenik sortu nahi: “testikulu” hauek ez dira, inolaz ere, txiste mailara iristen –estimu handian dudan literatur forma bat, bide batez esanda–, ezta, are gutxiago ere, aforismo kategoriara, genero zailenetako bat iruditzen zaidana –batzuek, arinkeriaz, haren izena alferrik erabiltzen duten arren–. Sorta “Literatura eta harrikoa” izenburuaz bataiatu nahi izan nuen, baina hartuta zegoenez jada, “Literatura eta etxekotasuna (Literature & Domesticity)” gatzgabeagoa ipini diot azkenean.

Volgako Batelariak Euskal Herriari (udako manifestua)

Volgako Batelariak 2011/07/25 13:19
Bizi ditugun itxaropenezko une hauek gureak eginez, Volgako Batelariok, izkribu honekin, honako hau exijitzen diogu, orokorrean, eta baita konkretuki ere, Euskal Herriari, edo, behin-behinean, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko, Trebiñuko enklabeko eta Akitaniako Eskualdeko agintariei:

Nola jo larrua euskal idazle gazte batekin

Angel Erro 2011/06/16 09:53
Testu honen bitartez, irakurle jakingurak ikasiko du euskal idazle gazte bat, liburu-formatuan ez ezik, gezur-haragitan ere ohera nola eraman, Angel Errok apailatu dituen han eta hemen ikusi, entzun, zuzenean bizi, irakurri eta oro har plagiatutako aholku baliotsuei jarraiki. Bejondeizuela.

Terriblea, “kritika”

Iban Zaldua 2011/05/23 11:48
Ohar labur hauen bitartez, Gema Lasartek idatzitako "Orgasmus" liburuaren gaineko ustezko kritikaren irakurketak produzitu dizkion durduza eta dardarak adierazten saiatuko da Iban Zaldua.

Karlos Linazasoro, Ernesto Sabatoz

Karlos Linazasoro 2011/05/05 09:22
Ernesto Sabato idazle argentinar handia (1911-2011) joan den larunbatean hil zen, ehun urte zituela ia. "Boom" latinoamerikarreko klasikoak bihurtu ziren "El túnel" (1948), "Sobre héroes y tumbas" (1961) eta "Abaddón el exterminador" (1974) nobelen egilea izan zen, eta baita hainbat saiakerarena ere. Karlos Linazasoro idazle tolosarrak harekiko harremana gogorarazten digu kolaborazio mamitsu honetan, Sabatoren inedito bat eta guzti.

Etxepare Institutuko nazioarteko katedren zerrenda

Volgako Batelariak 2011/04/28 10:34
Ezaguna den bezala, Etxepare Institutuak Euskal Literaturako “Bernardo Atxaga” katedra sortu du New York Hiria Unibertsitatean, Manhattanen, euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko zabalkuntza sustatzeko asmoz. Hurrengo ikasturtean irekiko dute egoitza, hamar egun iraungo dituen mintegi batekin. Urtean zehar, espezialista ezberdinek Euskal Literaturaren eta Euskararen gaineko ikastaroak emango dituzte bertan, eta hasieran Bernardo Atxaga bera izango dute, aipatu mintegia zuzentzen. Volgako Batelarion zerbitzu sekretuak, ikerketa sakon baten ostean, katedra hori askoren arteko lehenengoa baizik ez dela jakin du, eta hurrengo hilabeteetan sortuko dituen katedren zerrenda lortu du, artikulu honetan bertan argitara ematen duguna hain zuzen ere.

1512ren (ospakizunen) aurka, eta proposamen alternatibo xume bat

Iban Zaldua 2011/02/04 08:34
Oraindik urtebete falta den arren, 1512ko Nafarroaren Konkistaren bosgarren mendeurrenaren inguruko “ospakizunekin” alamena ematen hasi zaizkigu ohiko nafarmaniakoak. Iban Zalduak ospakizun horren egokitasunaren inguruko zalantzak eta haren ordezko proposamen postindependentista planteatu nahi izan zituen, besteak beste, ikasturte honetako Udako Euskal Unibertsitateko sarrera hitzaldian. Alabaina, urde-gripe batek ohera lotuta eduki zuen egun hartan, eta testua Gidor Bilbao irakasleak irakurri zuen haren ordez (emaitza nabarmenki hobetuz, zantzu guztien arabera). Hemen duzue, egokitua, egun horretarako prestatu zuena.

Zaborra

Uxue Apaolaza & Gorka Bereziartua 2011/01/14 11:54
Uxue Apaolazak eta Gorka Bereziartuak ipuin bat idatzi zuten, lau eskutara, Hernaniko aldizkari batentzako; azkeneko uneko arazoengatik ezin izan zuten bertan kaleratu eta, hori dela eta, Volgako Batelariak-en ateratzeko proposatu digute (eta guk pozik onartu). Ikusiko duzuenez, gaurkotasun handiko dokumentu filosofiko-politiko-antropologikoa da, eta horrek animatu gaitu fikziozko sorkuntza lanak ez argitaratzeko gure araua haustera. Tira, horrek, eta gogoak ematen digula, noski. Irakurketa on!

Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire')

Angel Erro 2010/12/27 12:47
Liburu honen kritika egiteak, hala modu konbentzionalean, nola –aldizkari honek inoiz egin dugun moduan– liburua batere irakurri gabe, lan handia eskatuko lidakeenez, inoiz liburu oso bat irakurri duenak edota irakurri ez duenak egiaztatu ahal duenez, bide errazenetik jo izana barkatuko dit irakurleak: Gorka Bereziartuak herenaren trikimailua bataiatutako metodoa erabilita, hemen konpartitu nahi izan ditut irakurketa planteatzen ari zaizkidan bi kontu.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44