Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Elkarrizketa Volgako Batelarioi

Volgako Batelariak 2008/10/08 12:43
Irailaren 27an Volgako Batelarioi (tira, harrapatu gintuztenoi) egindako elkarrizketa bat argitaratu zen El Correo egunkariko edizio batzuetan. Elkarrizketa hura hemen plazaratzea otu zaigu, osorik gainera, aspaldi ez dugulako elkarrizketarik zintzilikatzen (eta autobonboa gustatu ez ezik, praktikatzen dugulako). Leire Iturregi kazetariak bota zizkigun galderak, eta guk, txintxo-txintxo, halaxe erantzun genituen.

(Euskal) Estilo Ariketak (VI): Elkartasunezko Poesia

Volgako Batelariak 2008/09/17 15:08
Zeinen erraza den elkartasunezko poesia! Edo zeinen zaila!, esanen dute beste batzuek. Zeinen puta den, ordea, ez dago dudarik. Puta diogu elkartasunaren objektuaren baldintza txarrak adierazi beharrean poetaren egoera erosoa seinalatzen baitu. Elkartasunezko poesia asko erabili da oraingo euskaldunen artean, predikamentu handia du jendearengan, gainera. Hartu figura bakarti bat, subalternotasuna iradoki, pathos-ari eragin eta ...voilà, elkartasunezko poesia.

Lau kontsiderazio euskal ipuingintzaren inguruan

Iban Zaldua 2008/09/04 11:00
Urteotan han-hemenka eskaini ditu Iban Zalduak euskal ipuingintzaren egungo egoeraren inguruko iritziak, besteak beste inoizkari honetan bertan. Volgako Batelariak-erako propio idatzitako artikulu honetan (labur)bildu eta berritu ditu (hein batean).

Juan Luis Zabalari lan-eskaintza

Volgako Batelariak 2008/08/27 11:46
Idatzi honen bitartez, Volgako Batelariok kolaborazio eske gatoz Juan Luis Zabala (a) "Pipi" idazle eta "Berria" egunkariko kultura saileko kazetariarengana.

Literatur kritikaren dekalogoa

Angel Erro 2008/08/17 14:12
Kritika, literatur generoetarik gorena, behar bezala lantzeko dekalogoa idatzi zuen Jorge Baron Biza idazle argentinarrak (guztiz gomendagarria, El desierto y su semilla, bere eleberria). Knox aitak polizia kontakizunetarako edo Horacio Quirogak ipuingintzarako eginiko dekalogoen sona lortzera deitutako hamar arau urrezko hauek ezinen ditu kritikarigaiak ahantzi.

(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia

Volgako Batelariak 2008/08/07 14:09
Volgako Batelarioi ez zaigu poesia ahaztu. Oi poesia, sublimetan sublime, zu! Horrela mintzo dira poeta handiak: handienetan handi isiltasunaren poetak, zeinak poesia tinta beltzak zikindu gabeko makula gabeko zurian dagoela baitiote. Volgako Batelariok zuritasun horren aratza ez ukatu, baizik eta baieztatu egiten dugu; hala ere, gurea aldizkari digital bat denez zuritasun hori nolabait birtuala da, poesiak lor dezakeen zerari gorena, handiena, loriotsuena: poesiaz ernalduriko tarte zuri aratza. To poesia, Otxoteko!

Gutxiengoaren txostena

Iban Zaldua 2008/07/31 09:15
Izenburu bereko Philip K. Dick idazlearen ipuinaren irakurketak sortarazitako gogoetak Steven Spielbergen “Minority Report” filmaren inguruan, edo alderantziz.

Postindependentzia sukaldatzen

Rikardo Arregi 2008/07/28 09:32
Agindutakoa betez, batelariok jarraitzen dugu Postindependentismoan sakontzen eta sakontzen. Oraingoan Rikardo Arregik egin du ekarpen berria, gure jatorrizko manifestuaren laugarren puntuaren bidetik hain zuzen ere. On egin!

(Euskal) Estilo ariketak (IV): Estilo agro-mistiko enroilatua (AristiNatorrenArtistaBatNaizNi modalitatea )

Volgako Batelariak 2008/07/24 08:17
Abuztuan El Almendro turroia bezala, etxera itzultzen da Gabonetan, saihestezin, estilo agro-mistiko enroilatua: ez du hutsik egiten. Egun batzuk aurreratu gara gu, eta laugarren estilo ariketa hau osatu dugu, idazle-profeta gura guztiendako etsenplu.

(Euskal) Estilo ariketak (III): Nazioarteko estilo cool-a (atxagaostekoa)

Volgako Batelariak 2008/07/04 11:11
Lurralde mitikoak asmatzea, ariketa txarra ez den arren, ez da jadanik nazioarteko sona lortzeko biderik seguruena, euskal idazlearentzat, eta gainera geografia imajinario oso bat asmatzeak lan asko ematen du. Bestelako estrategiak garatu behar dira festibalez festibal ibiltzeko eta atzerriko fan devoué-en sardak biltzeko zure literatur sareetan. Hona hemen azkenaldian arrakasta izan duen bide baten etsenplua, nazioarteko modu cool-arena, kosmopolitismoa eta ukitu folklorikoa abilki konbinatzen dituena. Bizkor ibili, ez baitakigu iraungitze-datarik ez ote duen...
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44