Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Irakurri beharrean, entzun

e-gor 2015/02/04 21:45
Gizakien arteko komunikazio modu zaharrena eta ohikoena hizketa bidezkoa den arren (komunikazio idatzia erlatiboki oso berria da), ordenagailuekiko elkarrekintza, tradizioz, idatzizkoa edo bisuala izan da eta ez ahozkoa: ordenagailuari inputa eskuen bidez eman izan diogu (teklatua, sagua…) eta emaitza bistaren bidez jaso (pantaila, inprimagailua…). Izan ere, ordenagailuek automatikoki tratatu dezaketen informazioa idatzizkoa izan da, ez hizketa. Azkenaldi honetan, baina, makinekiko ahots bidezko komunikazioa gero eta gehiago ari da hedatzen, eta hizketa automatikoki gero eta hobeto tratatzeko gai dira. Hori guztia ahots teknologiei esker gertatzen da. Hemen ere ari gara horretan lanean, eta Elhuyar aldizkaria, Zientzia.net eta EITB.eus, irakurri beharrean, entzun egin daitezke orain.
Irakurri beharrean, entzun

Irudia: Elhuyar

(Elhuyar aldizkariko 2014ko apirileko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Ahots-teknologiak berriki arte asko erabili ez badira, ez da izan beharrik ez zegoelako, baizik eta teknologia oraindik nahiko heldua eta aurreratua ez zegoelako. Beharrak eta aplikazio posibleak ugariak izan dira betidanik.

Erabilera posible horietatik burura lehenengo etortzen zaiguna gailu digitalekiko interakzioa da. Ordenagailu, telefono edo tabletari aginduak teklatuan idatziz edo saguaz klik eginez eman beharrean, erosoagoa eta azkarragoa izan daiteke, kasu askotan, ahoz esanda egitea. Eta makinaren emaitza jasotzeko ere, pantailan irakurri beharrean, maiz erosoagoa izan daiteke entzutea. Ahots bidezko interakzioaren adibide dira gailu mugikorretan gero eta gehiago ikusten diren Siri moduko elkarrizketa-agenteak (2012ko urtarrilean hitz egin genizuen horiei buruz).

Pertsonen arteko komunikazioan ere lagundu dezakete. Itzulpen automatikoarekin konbinatuta, ahots-teknologiekin ahots-itzultzaileak egin daitezke.

Beste aplikazio bat informazioaren kudeaketa da. Idatziz dagoen informazioa erraz eta azkar maneiatzen dute ordenagailuek, eta tresna oso baliagarriak egiten ahal dira, bilatzaileak esaterako. Baina informazioa audio-grabaketak direnean, makinak ez dira gai ulertzeko, eta transkribatu egin behar dira. Aldiz, ahots-teknologien bidez hizketa ulertzeko gai badira, makinek berek bihurtuko lukete ahotsa testu, eta audio-fitxategiak erraz indexatu ahal izango lirateke bilaketarako (horrela ari da, adibidez, BBC bere historia guztiko irratiko audio guztiak bilaketarako katalogatzen), edo filmak automatikoki azpititulatu.

Ahotsaren sorkuntza...

Horrelako gauzak egiteko, esan bezala, ahots teknologiak deritzen teknologiak erabiltzen dira. Eta mota ezberdin askotako teknologiak daude.

Ahots-sintesia da horietako bat, ingelesezko TTS (Text To Speech edo testutik hizketara) izenaz ere ezaguna. Teknologia horrek hizketa baten audioa sortzen du testu batetik, ahots sintetiko edo artifizialez, molde ahalik eta naturalean. Eta hori, neurri batean, nahiko lortua dago, intonazio neutro baterako behintzat. Bitxia bada ere, zientzia-fikziozko film zaharretan agertzen ziren robotak makina oso adimendunak ziren, eta ez zuten arazorik esaten zitzaiena ulertzeko; berek hitz egin, ordea, oso modu artifizial eta robotikoan (jakina) hitz egiten zuten. Baina errealitatean kontrakoa gertatu da: gaur egun nahiko ongi hitz egin dezakete makinek, ulertu, baina, ez hain ongi, eta adimendun izateko tarte handia falta da oraindik...

Ahots-sintesi emozioduna ere lantzen ari dira ikertzaileak, hau da, ahots sintetikoak haserrea, poza, harridura, pena eta horrelako emozioak ere adieraztea. Izan ere, kasu askotan ez da nahikoa gauzak intonazio neutroarekin esatea, adibidez, filmak-eta automatikoki bikoiztu nahi badira.

Sortzen den ahots sintetikoak naturala iduri dezan, benetako pertsonen grabaketa asko egin behar izaten dira, eta, hala, pertsona horren ahots bera duen hizketa lortzen da, benetako pertsona batek esandakoa dela ematen duena. Baina horrek badu arazo bat, ahots ezberdin asko behar direnean ez baitu balio (goian aipatutako filmen bikoizketarako, adibidez). Horregatik, ahotsen transformazioaren teknologia ere existitzen da, hau da, grabaketetan oinarritutako ahots sintetiko batek beste norbaitena dela eman dezan lortzeko teknologia. Hori erabiltzen da, adibidez, hitz egiteko gaitasuna galdu duen jendearentzat bere ahotsaren antza izango duen ahots-sintetizadoreak egiteko.

... eta ezagutza

Ahots teknologien beste familia handia kontrako norabidekoa da, hau da, ahotsaren ezagutzakoa. Hemen sartzen da, esate baterako, biometriarako erabiltzen den hizlariaren ahots bidezko identifikazioa. Hala ere, teknologia hau ahots baten ezaugarriak detektatzean eta horren bidez pertsona zein den jakin edo egiaztatzean datza soilik.

Zailagoa da esaten dena ezagutzea, hau da, benetako ahots ezagutza. Horregatik, ahotsaren ezagutzako sistemetan mota ezberdinetakoak daude, konpontzen duten problematikaren arabera, eta emaitzen kalitatea ere ezberdina dute. Adibidez, diktaketa-sistemak hizketa jarraia eta edozelakoa ezagutzeko pentsatuta daude. Hori lortzea oso zaila da eta hori dela eta, pertsona bakoitzaren hizkerara entrenatu behar izaten dira eta emaitzak ez dira hain onak ere.

Ahots ezagutzako beste sistema batzuk komandoen ezagutzakoak dira. Hauetan, ezagutu beharrekoa mugatua egoten da. Hauen adibideak dira call-centerak edota aipatutako elkarrizketa agenteak. Ezagutu beharrekoa unean uneko testuinguruaren araberakoa da (zenbakiak, aukera multzo batetik bat, gure agendako pertsonetako bat...), eta horregatik emaitza hobeak lor daitezke, hobeak ezagutu beharrekoaren aukera ezberdinak zenbat eta gutxiago izan.

Azkenik, edukien indexazio eta bilaketarako erabiltzen diren ezagutza teknologiak daude. Diarizazioa deritzonak, adibidez, audioko fitxategi baten dauden atal ezberdinak identifikatzeko balio du: noiz den elkarrizketa, noiz isilunea, noiz musika, noiz zarata… Horrela, ahots ezagutzailea zein zatiri aplikatu jakiten da, hizketarik ez dagoenean ezagutzailea pasatu eta zaborra indexatu beharrean. Hizlariaren identifikazioa ere interesgarria izaten da indexazio helburutarako. Eta ohiko ahots ezagutza ere erabiltzen da indexaziorako. Gainera, honelako erabileretan maiz ez du axola ezagutza perfektua ez izateak: sarri ez da transkribapen zehatza behar, bilaketarako hitz edo termino esanguratsuen eta errepikakorrenak harrapatzea nahikoa izan daiteke.

Euskarazko ahots-sintesia Elhuyar aldizkaria, Zientzia.net eta EITB.eus entzuteko!

Arestian esan dugu ahots-teknologiak gaur egun nahikoa aurreratuta daudela eta gero eta gehiago erabiltzen direla. Teknologia horiek, baina, hizkuntzaren araberakoak dira (beharbada hizlariaren detekzioaren salbuespenarekin), eta ez daude garapen-maila berean hizkuntza guztietarako. Beti bezala, teknologiok oso garatuta daude hizkuntza gutxi batzuetarako (betikoak: ingelesa, gaztelania, alemana, txinera...), eta gainerako gehienetarako askoz atzerago.

Garapen onena duten hizkuntza horien mailan ez badago ere, euskara ez da, zorionez, azkeneko bagoian doazen horietakoa. Urteak daramatzagu euskararentzako ahots-teknologiak lantzen. Eta lan horretan aitzindari eta erreferente EHUko Aholab ikerketa-taldea dugu. Aipatutako teknologia guztiak landu dituzte eta lantzen ari dira.

Aholabek euskararentzat aurreratuen daukan teknologia, jakina, ahots-sintesiarena da. Oso kalitate oneko ahots sintetiko neutroa lortzen dute, aplikazioetan erabiltzeko modukoa. Horregatik, Aholabekin elkarlanean, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak webguneak irakurri beharrean entzuteko teknologia garatu du ahots-sintesi bidez.

Izan ere, jada ez dugu soilik mahai gaineko ordenagailuetatik nabigatzean webean. Gero eta gehiago ibiltzen gara Interneten gure smartphone eta tabletetatik. Eta horietan, webguneak irakurtzeko baldintzak ez dira sarri oso egokiak: pantaila txikia da (batez ere, telefonoetan), mugimenduan joaten gara maiz (oinez, trenean, autobusean...) eta abar. Aldiz, horrelako gailuetan, oso ohituta gaude edukia (musika, podcast-ak...) entzungailuez entzuten. Horregatik, oso interesgarria iruditu zitzaigun webguneak entzun ahal izateko teknologia hori garatzea. Erabiltzailea ordenagailu edo gailu mugikorrean edukia irakurri ordez entzuten joan ahal izango da, bitartean beste zerbait egiten duelarik.

Oraingoz, Elhuyar aldizkariaren webgunean, Zientzia.net-en eta EITB.eus-en jarri dugu teknologia hori. Bertako eduki batean gaudela (artikulu bat, erreportaje bat...), barra bat agertuko zaigu, eta han “play” itxurako botoi tipiko bat. Hori sakatuta, artikulua entzuten hasiko gara. Entzuketa esaldiz esaldi egiten da, eta entzuten ari garen esaldia markatuta agertzen da. Era berean, entzuketan nabigatu ahal izateko botoiak ere badaude (aurreko edo ondoko esaldira, aurreko edo ondoko paragrafora, edo nahi dugun tokira joateko). Gainera, ahotsa (emakumezko eta gizonezko baten artean), bolumena zein abiadura alda ditzakegu. Horrez gain, aldizkariko zenbaki batean bagaude, entzuteko botoia sakatuta, zenbaki horretako artikulu guztiak entzun ahal izango ditugu bata bestearen atzetik; hori oso interesgarria izan daiteke kotxean gidatzen-edo bagoaz bidaia luze samar batean, irratia entzun beharrean aldizkari osoa entzun baitezakegu. Azkenik, elkarrizketetan, aukeratutakoa ez beste ahots batekin irakurtzen dizkigu galderak, galderak eta erantzunak bereiz ditzagun. Eta hori guztia, HTML5 teknologia estandarra erabiliz egin da (HTML5ez 2010eko otsailean hitz egin genizuen).

Aukera ederra, beraz, euskarazko ahots-teknologiak ezagutu eta baliatzen hasteko. Probatu, eta ikusi!

H28, euskarazko komiki-aldizkari satiriko digital berria!

e-gor 2015/01/28 23:35
H28, euskarazko komiki-aldizkari satiriko digital berria!

Irudia: H28 / Zaldieroa

Joe ze poza! Euskarazko komiki berrien argitaraketen berri ematera ohituta gaude blog honetan (urtean izaten dira batzuk), baina argitalpen periodiko berrien berri ematera ez hainbeste. Xabiroiren sorrera eman genuen duela urte asko, baina Ipurbeltzen itxiera ere bai geroago... Horregatik, be yeda de odguyo y satisfacion H28 euskarazko komiki-aldizkari satiriko digital honen albistea ematea!

Euskal komikien panoramako aurpegi ezagunek jarri dute martxan proiektu hau (Dani Fano, Asisko, Marko, Zaldieroa, Adur, Patxi Gallego, Exprai, Unai Iturriaga, Josevisky...), baina kolaboraziotarako irekita dago. Hilerokoa izango da, eta 28an aterako. Digitala eta onlinekoa izango da, eta momentuz ISSUUn dago, http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28_saretirikoa helbidean. Twitter kontua ere badute, @H28aldizkaria. Arkatzak zorroztuta, ostiak ezker-eskuin banatzeko prest, lehen zenbakian ikusten den bezala!

Albiste bikaina da hau. Adierazpen askatasunaren aldeko ekintza benetakoa, ez Parisen argazkia atera eta gero argitalpenak bahitu, umoristak espetxeratu edo komunikabideak ixten dituztenena modukoa. Biba H28!

Xabiroiren bi zenbaki berri atera dira pasa den udazkenean

e-gor 2015/01/04 18:25
Urriko ohikoaz gain, 2014an abenduan beste zenbaki bat argitaratu da
Xabiroiren bi zenbaki berri atera dira pasa den udazkenean

Irudia: Dei Gaztelumendi / Arthur Suydam

Ikastolen Elkartearen Xabiroi komiki-aldizkariak hiru zenbaki atera ohi ditu urtean (otsailean, ekainean eta urrian). Baina 2014an abenduan beste zenbaki bat kaleratu du, lehen zeukan urteroko zenbaki bereziaren tradizioa berreskuratuz. Bi horietako edukien berri emango dizuegu hemen.

33. zenbakian ondoko edukiak aurkituko dituzue:

  • Dei Gaztelumendi Deisignen azala
  • Neuk egindako Albisteen txokoa
  • Adur Larrearen Xabiroienea umorezko banda
  • Auzomorro umorezko orri bikoitza, Sanviren gidoi eta irudiekin
  • Haur besoetakoa sailaren 8 orri, Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiekin
  • 5 orriko Info.eus istorioa, Asiskoren gidoia eta Jon Juarezen irudiekin
  • Asiskoren Hor Konpost zinta
  • Manu Ortegaren Haizea banda
  • Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak zinta
  • Unai Iturriaga eta Sanviri Haur besoetakoa albumaren inguruan egindako bi orriko elkarrizketa
  • ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
  • Mendozaren iztartekoa 6 orriko istorioa, David Zapirainen gidoia, Dani Fanoren irudiak eta Sedyasen koloreekin
  • Egoitz Lasaren gidoia eta Loperen irudiak dituen Zonbiñe umorezko sailaren 3 orri

Eta 34.ean:

  • Arthur Suydamen azala
  • Neure Albisteen txokoa
  • Adur Larrearen Xabiroienea zintaren beste entrega bat
  • Sanviren Auzomorroren beste bi orri
  • Frédéric Bertocchiniren gidoia, Marko Armspach eta Iñaki Holgadoren irudiak eta Nuria Sayagoren koloreak dituen Gaitzeko berria, hainbat kortsikarren Lehen Mundu Gerrako istorioak kontatzen dituen Aiò Zitelli! album atera berriaren istorioetako bat, 7 orrikoa
  • Sanviren 4 orriko Bushido istorioa
  • Asiskoren Hor Konpost zinta
  • Manu Ortegaren Haizea banda
  • Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak zinta
  • Xabiroiri Getxoko Komiki-Azokak emandako sariaren inguruko erreportajea
  • ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
  • Javier de Isusiri egindako bi orriko elkarrizketa Baleak ikusi ditut dela-eta
  • Joseviskyren Urrezko pasea bi orriko istorioa
  • Mikel Begoñaren gidoia eta Adur Larrearen irudiak dituen The last shot 4 orriko istorioa
  • Egoitz Lasaren gidoia eta Loperen irudiak dituen Zonbiñe umorezko sailaren 2 orri

Ez galdu! Eta gogoratu harpidetza egiteko aukera dagoela orain!

"Rockomikiak - Binetak & Doinuak" erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean

e-gor 2014/12/16 19:55
Inaugurazioa bihar, asteazkena 17, 19:30ean izango da, eta bisita gidatua etzi, osteguna 18, 19:00etan
"Rockomikiak - Binetak & Doinuak" erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean

Irudia: Martintxo

Komikiek rock musikarekin eta, bereziki euskal rock-arekin izan duten eta duten harremanaren inguruko erakusketa paratu dute Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran. Rockomikiak - Binetak & Doinuak izenburua jarri diote bihartik urtarrilaren amaiera arte irekita egongo den erakusketa honi.

Blog honek ere parte txiki-txiki bat ere izan du erakusketa honetan. Izan ere, beronen antolaketan laguntzen aritu da Iñaki Otamendi Dabilenharria, blog honetan duela urte batzuk idatzitako Komikiak eta euskal rock-a artikulua medio horretarako gonbidapena jaso baitzuen. ;-)

Erakusketaren inaugurazioa bihar, asteazkena 17, 19:30ean izango da. Eta etzi, osteguna 18, 19:00etan, bisita gidatua egingo da Iñaki Otamendiren eskutik.

Interesgarria benetan, nik behintzat ez dut galduko!

10 urte blogeatzen...

e-gor 2014/12/14 11:59
...eta beste horrenbeste edo gehiagoz jarraitzeko gogoz!

Ia oharkabean pasatu zait... Udazken honetan, urria edo azaroa partean, 10 urte bete ditu e-gorblog blog honek!

Bataz beste astean ia artikulu bat argitaratu da 10 urte hauetan zehar, beraz ia 500 artikulu, informatika eta komikien ingurukoak gehienak, bestelako hausnarketaren edo bestez gain. Lan eta ordu asko, baina, nekeak-neke, orokorrean gustura egiten dena. Eta gainera, bere saria izan duena: hainbat jendek gustuko duela ikusten da erantzunetan eta Facebook eta Twitter-eko komentarioetan, Elhuyar aldizkarian hilero informatikari buruz idatziz kolaboratzeko aukera ekarri zuen, Xabiroiko albisteetaz eta elkarrizketa batzuetaz arduratzeko enkargua ere honi esker atera zen, irrati, prentsa, telebistetako eta bestelako argitalpenetan hainbat kolaborazio edo elkarrizketa...

Ea oraindik urte askoan jarraitu ahal dudan! Gogotsu banago behintzat, ea!

2014ko euskarazko komikiak

e-gor 2014/12/03 14:05
Hamaika album (literalki) argitaratu dira aurten euskaraz

2014 urte honetan euskarazko 11 komiki album argitaratu dira. Nik dakidala, jakina; izan daiteke (beste batzuetan gertatu den bezala) bat edo bestek ihes egin izana. Hala bada, esan eta zuzenduko dut. Edo baliteke oraindik bat edo beste gehiago ateratzea? Zaila, Durango eta Gabonetako kanpainarako atera ez bada...

Haur Besoetakoa dugu azken nobedadeetako bat. Ikastolen Elkarteak atera du duela zazpi urtetik hona Xabiroi komiki-aldizkarian publikatu diren izen bereko pertsonaiaren istorioen hautaketa hau. Alex Sanvik jartzen die irudia haurrek gobernatutako mundu batean mafiosoen burua den haur baten abenturak kontatzen dituen Unai Iturriagaren gidoiei.

Black is beltza komikia Fermin Muguruzaren proiektu bat da, Ferminen beraren eta Harkaitz Canoren gidoia eta Jorge Alderete mexikarraren irudiak dituena, Bang ediciones etxearekin argitara emana.

Jabier Erostarbek Comète sarea gaitzat hartuta egin du Mattin, basoko gidaria komikia. Comète sarea, II. Mundu Gerran alemanek okupatutako lurraldeak bonbardatzen ari zirela eroritako hegazkin-pilotu britainiarrak erreskatatu eta euren herrira bueltatzearen ardura zuen sare klandestinoa zen. Okupatutako lurralde horien artean zegoen Frantzia, eta Ipar Euskal Herriko hainbat jende aritu zen pilotu britainiarrak Bidasoa zeharkatzen laguntzen, Espainian zehar Gibraltarrera irits zitezen. Komikian, 12 urteko artzain zuberotarra da Mattin, eta pilotu britainiar bati Hego Euskal Herrira pasatzen lagundu beharko dio. Jabierrek berak sortutako Izba zigilupean autoeditatu du Mattin, basoko gidaria, formatu digitalean soilik.

Jose Antonio Azpilikuetaren Supermendikute pertsonaiaren umorezko zintak 1992tik argitaratzen dira El Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan. Herriko gizon xelebre honen abenturen beste bi bilduma argitaratu dira aurretik, 1994an eta 2002an, eta ordutik gaur arterainokoekin 3. bilduma atera berri da, Eibarko Udalaren eskutik, Bernardo Atxagaren hitzaurre eta guzti.

Guillermo Zubiagak Joanes edo baleazale euskalduna komikia argitaratu du, aurretiaz ingelesez eta hiru albumetan banatuta atera zuen istorioaren euskarazko bilduma.

Luterl Kultur Taldearen eskutik datorkigu Euskoman, Ion Iñaki eta Kaietek egina. Lehendik Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako gehigarrian agertutako pertsonaia haren istorioen aukeraketa bat dago albumean, prezeski bere sorrerakoak.

Astiberri Bilboko argitaletxeak hiru komiki atera ditu aurten euskaraz! Aurreko batean kontatu genizuen Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut bi hizkuntzatan atera zuela, euskaraz eta gaztelaniaz.

Horrez gain, berrikitan Paco Rocaren Zimurrak argitaratu du. Berau 2007an argitaratu zuen Delcourt argitaletxeak Frantzian eta 2009an Astiberrik berak Espainian. Eta oso arrakastatsua izan da ez soilik salmentetan, baita kritiketan eta sarietan ere: Espainiako Kultura Ministeriaren Komiki Sari Nazionala irabazi du, Bartzelonako Komiki-Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sariak... Zinemara ere salto egin zuen, izenburu bereko animazio-filmarekin, eta baita animazio-film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak irabazi ere. Izan ere, Zimurrak komikian Alzheimer gaixotasunaren gaia tratatzen da, modu oso sinesgarri eta hunkigarrian, baina umorezko ukitu batekin ere. Emilio protagonistaren bizimodua kontatzen zaigu gaixotasunaren lehen sintomak nabaritu eta zaharren egoitza batean sartzen dutenetik eritasunaren azken faseetaraino.

Eta hirugarrena, Miguel Gallardoren Maria eta biok. Lan autobiografiko honetan, egileak autista den bere alaba Mariarekin izaten dituen bizipenak kontatzen dizkigu, modu umoretsu eta hunkigarrian. 2007ko komikia da eta oso arrakastatsua izan zen bere garaian: Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Espainiakoan finalista izan zen (justu Zimurrak lanak irabazi zuen) eta 2010ean film dokumentala ere egin zen komiki hau oinarri hartuta.

Azkenik, gaztelaniazko eta beste hizkuntzetako edizioak baino astiroago badoa ere, badoaz poliki-poliki ateratzen Goscinny eta Uderzoren Asterixen Bilduma Handiaren euskarazko albumak. Jatorrizko edizioaren kronologiari jarraiki Salvat egiten ari den berrargitaratze honetan, aurten beste biri iritsi zaie txanda: Asterix eta normandoak eta Asterix legionarioa.

Gabonetako oparitarako, edo gaur Euskararen Eguna delako, badakizu zer opari erosi!

Parrapean Komiki Egunak, dena euskaraz, Begoñako Udaltegian ostegunetik larunbatera

e-gor 2014/11/25 23:05
"Euskal komikia ispiluaren aurrean" solasaldian parte hartuko dut, Dani Fanorekin batera

Ostegun honetatik hasita eta larunbata bitartean (hilaren 27tik 29ra, beraz) Parrapean Komiki Egunak antolatu dituzte Begoñako Udaltegian. Eta bertako ekitaldi guztiak euskaraz dira! Galdu ezinezko zita!

Larunbatean nik neuk hartu behar dut parte, Euskal komikia ispiluaren aurrean gaiaren inguruan solasean arituko baikara Dani Fano Xabiroi aldizkariaren koordinatzailea eta biok.

Hona hemen egitarau osoa:

Azaroaren 27a, osteguna

18:30: Erakusketaren irekiera: Edertasun barren eta apal batez: Euskal Binetak (1894-2014). Egilearekin bisita gidatua 20 panelen zehar.

19:30: Hitzaldia: Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Galizia: “BANDA DESEÑADA: cómic con denominación de origen. Crear, producir y financiar cómic en Galicia”, Manel Cráneo.
Aurkezlea: Ion Iñaki Artetxe.

Azaroaren 28a, ostirala

17:00: Proiekzioak: Zinebi festibalaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Begoña Vicarioren lanak ere.
Aurkezleak: Zinebi eta Begoña Vicario.

18:00 – 21:00: Euskal Komikiaren Azoka.

18:00 – 20:00: Liburutegian: Kamishibai ikastaroa, 10-12 urtekoentzat.
Irakaslea: Aitor Txarterina.
* Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.

18:30: Hitzaldia:Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Okzitania: “Dessenhar en occitan – Okzitanieraz marraztu”, Jean-Claude Pertuzé.
* Bat-bateko itzultzailea bertan izango da.

20:30: Hitzaldia: “Kuter, pritt eta tippex. Zer ote diren fanzineak”. Zaldieroa, Ion Iñaki Artetxe, Asisko Urmeneta.
Lekua: Lanbroa taberna.

Azaroaren 29a, larunbata

10:00 – 14:00: Liburutegian: Graphic recording tailerra, 15 urte gorakoentzat. Irakaslea: Pernan Goñi.
Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.

11:00 – 13:00: Liburutegian: Kamishibai ikastaroa, 10-12 urtekoentzat.
Irakaslea: Aitor Txarterina.
* Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.

11:00 – 14:00: Euskal Komikiaren Azoka.

12:15: “Parrapean” sari banaketa, Pan-pin komiki hilabetekariaren eragile nagusiarentzat: Joseph Camino.

12:30: Proiekzioak: Nontzefilmak lehiaketaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Izibene Oñederraren lanak ere.
Aurkezleak: Nontzefilmak eta Izibene Oñederra.

18:00 – 20:00: Euskal Komikiaren Azoka.

18:15: I. Parrapean Komiki lehiaketako sari banaketa.

18:30: Komiki berrien aurkezpena: “Haur Besoetakoa”. Unai Iturriaga eta Alex San Vicente.

19:00: Hitzaldia: Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Euskal Herria: “Euskal komikia ispiluaren aurrean”, Igor Leturia eta Dani Fano.

20:30: MusikMarraz: Zazkel taldearen kontzertua eta bitartean marrazkigile gonbidatuak lanean arituko dira.
Lekua: La Nube taberna.

Getxoko XIII. Komiki eta Manga Azokek Jordi Bernet eta Xabiroi aldizkaria omenduko dituzte

e-gor 2014/11/14 00:25
Aste bukaera honetan (15 eta 16) izango da manga azoka, eta hurrengoan (21, 22 eta 23) komiki azoka

Duela bi urte hasitako ohiturari jarraituz, Getxoko Komiki Azoka bi azoka izango dira aurten ere: Manga Azoka aste bukaera honetan (hilak 15 eta 16) eta Komiki Azoka hurrengoan (21, 22 eta 23). Azoka biak Areetako Geltokiko Plazan izango dira, eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00tatik 21:00tara egongo dira irekita. Manga Azokarako sarrerak 3 euro balio ditu, eta Komiki Azokarakoak 1,5 euro.

Azokaren aurtengo omenduak Jordi Bernet eta Xabiroi aldizkaria izango dira, eta gonbidatutako egileen artean Kevin O'Neill The League of Extraordinary Gentlemen sailaren ilustratzailea nabarmendu behar da.

Xabiroiko standa

Euskal Herriko komiki-azoka garrantzitsuena den honetan, berriz ere euskararen presentzia ia bakarra Xabiroi komiki-aldizkariarena da, han izango baitira albumak eta aldizkariaren aleak saltzen eta sinatzen. Hona Xabiroiko egile bakoitza zein egun eta ordutan egongo den:

Komiki Azokako programa

Karpako erakusketak

  • QUINO: "MAFALDA: 50 URTE"
  • EMMA RÍOS: "BELLA MUERTE"
  • MIGUEL GALLARDO: "BLANCA ROSITA BARCELONA"
  • GUILLERMO ZUBIAGA: "JOANES OR THE BASQUE WHALER"

Bestelako erakusketak (azaroaren 17tik abenduaren 14ra)

  • Bizkaia Zubian, ALVARORTEGAren "ALVAROSCOPIO"
  • Areetako Glass kafetegian, JALIren "JALIGRAFÍA"
  • Erromoko Jai Alai kafetegian, JON JUÁREZen "FANGO"
  • Gobela kiroldegian, "10 ARRAZOI BIDEZKO PRODUKTUA KONTSUMITZEKO"

Tailerrak

  • Komiki tailerra
  • Makillajea eta efektu bereziak

Egile gonbidatuak

Egitaraua

OSTIRALA 21 GOIZEZ

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:30-13:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO - DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 12:00: Proiekzioa: KOMIKI FILM LABURRAK (film laburren sorta)
  • 12:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI (Aleta Edicionesen saltokian)

ARRATSALDEZ

  • 17:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - IÑAKI G. HOLGADO (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 17:00-19:00: Sinatze-txanda: DANI FANO - ADUR LARREA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 17:00-20:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 17:15: Proiekzioa: KOMIKI-SAILAK
  • 18:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA - DAVID RUBÍN - SONIA PULIDO (Sinatze-gunean)
  • 18:00: Sinatze-txanda: VÍCTOR SANTOS - FERNANDO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 18:00: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
  • 18:00-19:00: Sinatze-txanda: MARTA ALONSO BERNÁ (Dibbuks) (La Marca Amarillaren saltokian)
  • 18:00-19:30: Sinatze-txanda: JAVIER OLIVARES - JAVIER DE ISUSI (Astiberriren saltokian)
  • 18:00-20:00: Sinatze-txanda: RAFATER (En el puesto Milcomics.com)
  • 18:15: Topaketa: GUILLERMO ZUBIAGA erakusketa ("Joanes or the Basque Whaler"), moderatzailea Jon Spinaro
  • 19:00: 2014ko omenaldia eta sari banaketa: JORDI BERNET - XABIROI ALDIZKARIA
  • 19:00: Sinatze-txanda: EL TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 19:00: Sinatze-txanda: IGOR (Jokerren saltokian)
  • 19:30: Sinatze-txanda: JORDI BERNET - CARLOS PACHECO - EMMA RÍOS - GUILLERMO ZUBIAGA (Sinatze-gunean)
  • 19:30: Mahai-ingurua: "Cómic On Tour: Viñetas de Vida, con Intermón Oxfam", hizlariak David Rubín eta Sonia Pulido, moderatzailea Infame & Co.

LARUNBATA 22 GOIZEZ

  • 11:00: Sinatze-txanda: EL TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA - FERNADO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 11:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 11:15: Aurkezpena: "Jano in Corpore Sano" (Bernal) "El Jueves" aldizkariko istoriotxoen bilduma, partaideak: egilea eta Daniel Viñuales argitaratzailea
  • 11:30: Mahai-ingurua: "El qué el cómo y el porqué de Orgullo y satisfacción. Humor gráfico y actualidad en la era digital", hizlariak Manuel Bartual, Guillermo, Paco Alcázar, Bernardo Vergara, moderatzailea, Borja Crespo
  • 11:30: Sinatze-txanda: CARLOS PACHECO - JORDI BERNET - JAVIER OLIVARES - KEVIN O'NEILL (Sinatze-gunean)
  • 11:30: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
  • 11:30-13:00: Sinatze-txanda: MAITE GURRUTXAGA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 11:30-14:00: Sinatze-txanda: RAFATER (Milcomics.com)
  • 11:30-14:30: Sinatze-txanda: JOSÉ ANTONIO BERNAL (GP Edicionesen saltokian)
  • 12:00-13:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA (Época-Normaren saltokian)
  • 12:00-13:00: Sinatze-txanda: MARTA ALONSO BERNÁ (Dibbuks) (La Marca Amarillaren saltokian)
  • 12:00-13:30: Sinatze-txanda: JAVIER OLIVARES - JUACO VIZUETE (Astiberriren saltokian)
  • 12:00-14:00: Sinatze-txanda: ÁLEX SANVI (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 12:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - VÍCTOR SANTOS - IÑAKI G. HOLGADO (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 12:30: Mahai-ingurua: "La experiencia transatlántica y otras historias. Publicando en el mercado USA y más acá", hizlariak Javier Rodríguez, Emma Ríos, El Torres, Fernando Danigno, Enrique Lorenzana, moderatzailea Borja Crespo
  • 13:00: Sinatze-txanda: MANUEL BARTUAL - GUILLERMO - PACO ALCÁZAR - BERNARDO VERGARA (Sinatze-gunean)
  • 13:00-14:30: Sinatze-txanda: JAVIER DE ISUSI - DAVID RUBÍN - MAMEN MOREU (Astiberriren saltokian)
  • 13:30-14:30: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS (Astiberriren saltokian)
  • 13:30-14:30: Sinatze-txanda: DANI FANO - ADUR LARREA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 13:30: Mahai-ingurua: "Entresijos del cómic y la ilustración", hizlariak Álex Orbe, Raquel Alzate, Maite Gurrutxaga, Pernán Goñi, Javier Olivares, moderatzailea Kike Infame

ARRATSALDEZ

  • 17:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - IÑAKI G. HOLGADO - VÍCTOR SANTOS (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 17:00-18:00: Sinatze-txanda: ADUR LARREA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 17:00-19:00: Sinatze-txanda: DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 17:00-21:00: Sinatze-txanda: JOSÉ ANTONIO BERNAL - JUANFER BRIONES (GP Edicionesen saltokian)
  • 17:15: Aurkezpena: "La pintura en el cómic" (ikerlan aitzindaria pinturak komikian duen eraginari buruz), partaideak Luis Gasca, Asier Mensuro (egileak)
  • 17:30: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS - JAVIER RODRÍGUEZ - EL TORRES - FERNANDO DANIGNO - ENRIQUE LORENZANA (Sinatze-gunean)
  • 17:30-19:30: Sinatze-txanda: PATXI HUARTE "ZALDIEROA" (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 18:00: Topaketa: JORDI BERNET, moderatzailea: Jordi Coll
  • 18:00-19:30: Sinatze-txanda: JUACO VIZUETE - TYTO ALBA - PACO ALCÁZAR (Astiberriren saltokian)
  • 18:00-20:00: Sinatze-txanda: RAFATER (Milcomics.com)
  • 18:30-20:30: Sinatze-txanda: ÁLEX SANVI (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 18:45: Topaketa: KEVIN O'NEILL, moderatzailea: Koldo Azpitarte
  • 19:00: Sinatze-txanda: JORDI BERNET - IGOR - JAIME MARTÍN - ANA ONCINA (Sinatze-gunean)
  • 19:00: Sinatze-txanda: EL TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA - FERNANDO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 19:00-20:00: Sinatze-txanda: BORJA CRESPO (Jokerren saltokian)
  • 19:00-20:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 19:45: Topaketa: CARLOS PACHECO, moderatzailea Yexus
  • 19:30-21:00: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS - PABLO RÍOS - MAMEN MOREU (Astiberriren saltokian)

IGANDEA 23 GOIZEZ

  • 11:00-12:00: Sinatze-txanda: RAFATER (Milcomics.com)
  • 11:00-13:00: Sinatze-txanda: DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 11:00-14:30: Sinatze-txanda: JOSÉ ANTONIO BERNAL - JUANFER BRIONES (GP Edicionesen saltokian)
  • 11:15: Mahai-ingurua: "¡Somos dibujantes! (Cómo hacerlo posible desde el trabajo colectivo)", hizlariak Pablo Escauriaza, Sol Benavente, Juan Carlos Arango, Andrea Ganuza, moderatzailea José Carlos Torre ("Rumble!")
  • 11:30: Sinatze-txanda: KEVIN O'NEILL - ÁNGEL UNZUETA - KOLDO AZPITARTE (Sinatze-gunean)
  • 11:30: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
  • 12:15: Hitzaldia: "Mai Egurza: Encuentro por los sueños de Zidrou", Mai Egurzaren eskutik, moderatzailea Kike Infame
  • 12:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - FERNANDO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 12:00-13:00: Sinatze-txanda: BORJA CRESPO (Jokerren saltokian)
  • 12:00-13:30: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS - JAVIER OLIVARES - DAVID RUBÍN (Astiberriren saltokian)
  • 12:00-14:00: Sinatze-txanda: ÁLEX SANVI - UNAI ITURRIAGA - PATXI HUARTE "ZALDIEROA" (Ikastolen Elkartea - Xabiroi)
  • 13:00: Aurkezpena: "Reliquias", horren egile Ángel Unzueta eta Koldo Azpitarteren eskutik, moderatzailea Borja Crespo
  • 13:00: Sinatze-txanda: JAIME MARTÍN - PABLO RÍOS - TYTO ALBA - MAMEN MOREU (Sinatze-gunean)
  • 13:00: Sinatze-txanda: TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 13:30: Mahai-ingurua: "Últimas tendencias en las viñetas. Presente y futuro de un arte vivo", hizlariak Ana Oncina, Tyto Alba, Pablo Ríos, Juaco Vizuete, Mamen Moreu, moderatzailea Roberto González

ARRATSALDEZ

  • 17:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI (Aleta Edicionesen saltokian)
  • 17:15: Aurkezpena: "Un día de pesca" (Julen Araluzek idatzi eta margoztutako ipuina), horren egilearen eta Sergio Sánchez Isasiren (Siarte) eskutik
  • 17:30: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
  • 17:30-19:30: Sinatze-txanda: DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
  • 17:15: Aurkezpena: "Alambre de letras" (1. Mundu Gerrari buruzko kontaketa-bilduma), partaideak egileak eta Mikel Bao ilustratzailea
  • 18:00: "El fotógrafo" komikiaren inguruko hitzaldia, hizlaria Ismael Díaz del Val (Médicos Sin Fronteras)
  • 18:45: Aurkezpenak: "La bestia que bebe de las huellas" (Rober Garay - Fernando Palazuelos), "Ventrílocuo Joe" (tira online), egileen eskutik, moderatzailea Borja Crespo
  • 20:00: Proiekzioa: KOMIKI FILM LABUR eta SAILAK(zenbait lanen sorta

Manga Azokako programa

Karpako erakusketak

  • BONSAI
  • GUNDAM: 35. URTEURRENA
  • MANGA ILUSTRAZIO DIGITALA

Egile gonbidatuak

  • Nabeshin (Shinichi Watanabe)
  • Yui Kanan
  • Yoshi Hioki
  • Relevo Videogames
  • Academia Pixels
  • Raúl Fortes
  • Marisa Martinez
  • Juan Carlos Pérez
  • Aoj foto (Àngel Ortuño Julià)
  • Nacho Fernández

Egitaraua

LARUNBATA 15 GOIZEZ

  • 11:00-12:00: Hitzaldia: JUAN CARLOS PÉREZ: "VIAJAR A JAPÓN" (agertokia)
  • 11:00-13:30: Tailerra: OINARRIZKO GUNPLA (Gundam HGen muntaketa) (1. tailer-gunea )
  • 11:00-14:30: Tailerra: GO (3. tailer-gunea )
  • 11:00-14:30: Maid Café "KURONEKO"
  • 11:00-14:30: Bideokojoa: FREE PLAY XBOX (bideojoko-gunea)
  • 11:00-14:30: Bideokojoa: FREEPLAY "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3) (bideojoko-gunea)
  • 11:30-13:30: Marrazketa digitaleko tailerra: MANGA DIGITALA. Marisa Martínezen eskutik (marrazketa digitaleko tailerraren gunea)
  • 11:30-13:30: Marrazketa tailerra: MANGA (marrazketa tailerraren gunea)
  • 11:30-14:00: Tailerra: AOJ FOTO. COSPLAY-era zuzendutako oinarrizko ARGAZKIGINTZA (entzunaretoa)
  • 11:30-14:00: Tailerra: KENSEI: MINI-en pintatzea (2. tailer-gunea )
  • 11:30-14:00: Sukaldaritza tailerra: GYOZA (sukaldaritza tailerren gunea)
  • 12:00-13:00: Hitzaldia: YUI KANAN: "EL MUNDO DEL COSPLAY EN JAPÓN" (agertokia)
  • 11:30-14:30: TOPAKETA "NABESHIN"ekin "Monster High" animeren eta proiektu berrien aurkezpena + solasaldia eta sinatze-txanda (agertokia)
  • 13:30-14:00: Erakustaldia: TE-ZEREMONIA (entzunaretoa)
  • 13:30-14:30: Sinatze-txanda: MARISA MARTÍNEZ Getxo Manga 2014ko kartelaren egilea (sinatze-gunea)

ARRATSALDEZ

  • 17:00-18:00: Ipuin-kontaketa: "CUENTOS DEL JAPÓN", kontalaria: Yoshi Hioki (agertokia)
  • 17:00-18:00: Bideokojoa: FREE PLAY "J ALL STARS" (PS3) (bideojoko-gunea)
  • 17:00-18:30: Tailerra: JUEGOS DE MESA TRADICIONALES JAPONESES (1. tailer-gunea)
  • 17:00-18:30: Tailerra: ORIGAMI (2. tailer-gunea )
  • 17:00-18:30: Maid Café "KURONEKO"
  • 17:00-21:00: Tailerra: GO (3. tailer-gunea)
  • 17:30-20:00: Marrazketa digitaleko tailerra: BIDEOJOKOentzako ILUSTRAZIO DIGITALA Alfonso Berroya Elosuaren eskutik (marrazketa digitaleko tailerraren gunea)
  • 18:00-19:30: Bideojoko-lehiaketa: "J ALL STARS" (PS3) (bideojoko-gunea)
  • 18:00-20:00: Lehiaketa: COSPLAY (agertokia)
  • 19:00-20:30: Tailerra: HAMAS (1. tailer-gunea)
  • 19:00-20:30: Tailerra: KOREAKO ANTZINAKO MAHAI-JOKOAK (2. tailer-gunea)
  • 19:30-21:00: Bideokojoa: FREE PLAY "J ALL STARS" (PS3) (bideojoko-gunea)
  • 19:30-21:00: Lehiaketa: MANGA PARTY (agertokia)

IGANDEA 16 GOIZEZ

  • 11:00-12:00: Hitzaldia: RELEVO VIDEOGAMES: "DEL HOMBREW AL DESARROLLO PROFESIONAL PARA CONSOLAS" (agertokia)
  • 11:00-12:00: Sinatze-txanda: SHIN'ICHI WATANABE "NABESHIN" (sinatze-gunea)
  • 11:00-12:00: Bideokojoa: FREE PLAY "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3) (bideojoko-gunea)
  • 11:00-14:30: Tailerra: GO (3. tailer-gunea)
  • 11:00-14:30: Maid Café "KURONEKO"
  • 11:00-14:30: Bideokojoa: FREE PLAY XBOX (bideojoko-gunea)
  • 11:30-13:30: Marrazketa digitaleko tailerra PINTZEL DIGITALAK PHOTOSHOPekin & MANGA STUDIO (marrazketa digitalaren gunea)
  • 11:30-13:30: Tailerra: JAPONIAKO MAKILLAJEA (entzunaretoa)
  • 11:30-14:00: Tailerra: JAPONIAKO KOADERNAKETA, Aintzane Butrónen eskutik (1. tailer-gunea)
  • 11:30-14:00: Tailerra: JAPONIERAREN OINARRIZKO IKASKETA, Yoko Nimayaren eskutik (2. tailer-gunea)
  • 11:30-14:00: SUSHI dastaketa, izakinak amaitu arte (sukaldaritza tailerren gunea)
  • 11:30-14:00: Tailerra: MANGA marrazketa, Marisa Martínezen eskutik (marrazketa tailerraren gunea)
  • 12:00-13:30: Bideojoko-lehiaketa: "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3)
    (bideojoko-gunea)
  • 13:00-14:00: Sinatze-txanda: RAÚL FORTES: "Guía para ver y analizar: El viaje de Chihiro" (sinatze-gunea)
  • 13:00-14:30: Solasaldia eta sinatze-txanda: SHIN'ICHI WATANABE "NABESHIN": "ANIMES CLÁSICOS"
  • 13:30-14:30: Bideokojoak: FREE PLAY "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3) (bideojoko-gunea)

ARRATSALDEZ

  • 17:00-21:00: Tailerra: GO (3. tailer-gunea)
  • 17:00-18:30: Kontzertua: "ATTACK ON GAMES" (agertokia)
  • 17:00-19:00:Tailerra: TERU TERU (1. tailer-gunea)
  • 17:00-19:00: Tailerra: PAPERCRAFT (2. tailer-gunea)
  • 17:00-21:00: Maid Café "KURONEKO"
  • 17:00-21:00: Bideokojoa: FREE PLAY XBOX (bideojoko-gunea)
  • 17:00-18:00: Bideokojoa: FREEPLAY "MARIO KART 8" (WIIU)
    (bideojoko-gunea)
  • 17:30-20:00: Marrazketa digitaleko tailerra: ATZEALDEETARAKO KOLOREZTATZE DIGITALA eta CONCEPT ART-a (marrazketa digitaleko tailerraren gunea)
  • 17:30-20:30: Marrazketa tailerra: MANGA (marrazketa tailerraren gunea)
  • 18:30-19:30: Lehiaketa KARAOKE (agertokia)
  • 18:30-20:00: Bideokojo lehiaketa: FREEPLAY "MARIO KART 8" (WIIU) (bideojoko-gunea)
  • 19:00-20:30: Tailerra: HANAKANZASHI (1. tailer-gunea)
  • 19:00-20:30: Tailerra: JAPONIAKO ANTZINAKO MAHAI-JOKOAK (2. tailer-gunea)
  • 19:30-20:30: DJ ZAZAren saioa (agertokia)
  • 20:00-21:00: Bideokojoa: FREEPLAY "MARIO KART 8" (WIIU) (bideojoko-gunea)

Dei Gaztelumendi "Deisign"en eta Dibbuks argitaletxearen inguruko erakusketa bana

e-gor 2014/11/02 22:35
Azaroan zehar, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan
Dei Gaztelumendi "Deisign"en eta Dibbuks argitaletxearen inguruko erakusketa bana

Irudia: Dei Gaztelumendi / Dibbuks

Xabiroira harpidetzeko aukera!

e-gor 2014/10/27 20:30
Urteko lau zenbakiak etxean jaso daitezke orain, 12 eurotan (bidalketa gastuak barne)
Xabiroira harpidetzeko aukera!

Irudia: Dani Fano

Xabiroi euskaraz dagoen komiki-aldizkari bakarra da, baina ez da hori bakarrik. Kalitate ikaragarria duen komiki-aldizkaria da, eta benetako luxua da euskaldunontzat horrelako bat izatea. Eta hau ez diot nik bertan kolaboratzen dudalako (albisteen txokoa daramat eta elkarrizketa batzuk egin izan ditut). Bertan argitaratzen diren istorioetan idazleak eta marrazkigileak aritzen dira elkarlanean, eta horiek bilduz ateratzen diren albumak bikainak dira. Iban Zaldua eta Julen Ribasen Azken garaipenak, kasu, sari asko irabazi ditu, Euskadi Literatura Saria adibidez. Ikastolen Elkarteak argitaratzen du Xabiroi eta bertako DBHko ikasleen artean banatzen da, baina ez da gaztetxoentzako aldizkaria soilik, helduok ere izugarri gozatzen dugu irakurtzen.

Alabaina, Xabiroi ez da hain ezaguna, Ikastoletako ikasle izan ezean orain arte ez baitzen erraza eskuratzea, soilik euskal hiriburu batzuetako liburudenda batzuetan eros zitekeen. Baina hori bukatu da! Orain harpidetzeko aukera dago, eta gure etxean jaso ditzakegu urteroko lau zenbakiak 12 eurotan, bidalketa gastuak barne! Zeren zain zaude? Zoaz orain bertan Ikastolen Elkateko webgunera harpidetza egitera!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10