Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / 2014ko euskarazko komikiak

2014ko euskarazko komikiak

e-gor 2014/12/03 14:05
Hamaika album (literalki) argitaratu dira aurten euskaraz

2014 urte honetan euskarazko 11 komiki album argitaratu dira. Nik dakidala, jakina; izan daiteke (beste batzuetan gertatu den bezala) bat edo bestek ihes egin izana. Hala bada, esan eta zuzenduko dut. Edo baliteke oraindik bat edo beste gehiago ateratzea? Zaila, Durango eta Gabonetako kanpainarako atera ez bada...

Haur Besoetakoa dugu azken nobedadeetako bat. Ikastolen Elkarteak atera du duela zazpi urtetik hona Xabiroi komiki-aldizkarian publikatu diren izen bereko pertsonaiaren istorioen hautaketa hau. Alex Sanvik jartzen die irudia haurrek gobernatutako mundu batean mafiosoen burua den haur baten abenturak kontatzen dituen Unai Iturriagaren gidoiei.

Black is beltza komikia Fermin Muguruzaren proiektu bat da, Ferminen beraren eta Harkaitz Canoren gidoia eta Jorge Alderete mexikarraren irudiak dituena, Bang ediciones etxearekin argitara emana.

Jabier Erostarbek Comète sarea gaitzat hartuta egin du Mattin, basoko gidaria komikia. Comète sarea, II. Mundu Gerran alemanek okupatutako lurraldeak bonbardatzen ari zirela eroritako hegazkin-pilotu britainiarrak erreskatatu eta euren herrira bueltatzearen ardura zuen sare klandestinoa zen. Okupatutako lurralde horien artean zegoen Frantzia, eta Ipar Euskal Herriko hainbat jende aritu zen pilotu britainiarrak Bidasoa zeharkatzen laguntzen, Espainian zehar Gibraltarrera irits zitezen. Komikian, 12 urteko artzain zuberotarra da Mattin, eta pilotu britainiar bati Hego Euskal Herrira pasatzen lagundu beharko dio. Jabierrek berak sortutako Izba zigilupean autoeditatu du Mattin, basoko gidaria, formatu digitalean soilik.

Jose Antonio Azpilikuetaren Supermendikute pertsonaiaren umorezko zintak 1992tik argitaratzen dira El Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan. Herriko gizon xelebre honen abenturen beste bi bilduma argitaratu dira aurretik, 1994an eta 2002an, eta ordutik gaur arterainokoekin 3. bilduma atera berri da, Eibarko Udalaren eskutik, Bernardo Atxagaren hitzaurre eta guzti.

Guillermo Zubiagak Joanes edo baleazale euskalduna komikia argitaratu du, aurretiaz ingelesez eta hiru albumetan banatuta atera zuen istorioaren euskarazko bilduma.

Luterl Kultur Taldearen eskutik datorkigu Euskoman, Ion Iñaki eta Kaietek egina. Lehendik Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako gehigarrian agertutako pertsonaia haren istorioen aukeraketa bat dago albumean, prezeski bere sorrerakoak.

Astiberri Bilboko argitaletxeak hiru komiki atera ditu aurten euskaraz! Aurreko batean kontatu genizuen Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut bi hizkuntzatan atera zuela, euskaraz eta gaztelaniaz.

Horrez gain, berrikitan Paco Rocaren Zimurrak argitaratu du. Berau 2007an argitaratu zuen Delcourt argitaletxeak Frantzian eta 2009an Astiberrik berak Espainian. Eta oso arrakastatsua izan da ez soilik salmentetan, baita kritiketan eta sarietan ere: Espainiako Kultura Ministeriaren Komiki Sari Nazionala irabazi du, Bartzelonako Komiki-Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sariak... Zinemara ere salto egin zuen, izenburu bereko animazio-filmarekin, eta baita animazio-film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak irabazi ere. Izan ere, Zimurrak komikian Alzheimer gaixotasunaren gaia tratatzen da, modu oso sinesgarri eta hunkigarrian, baina umorezko ukitu batekin ere. Emilio protagonistaren bizimodua kontatzen zaigu gaixotasunaren lehen sintomak nabaritu eta zaharren egoitza batean sartzen dutenetik eritasunaren azken faseetaraino.

Eta hirugarrena, Miguel Gallardoren Maria eta biok. Lan autobiografiko honetan, egileak autista den bere alaba Mariarekin izaten dituen bizipenak kontatzen dizkigu, modu umoretsu eta hunkigarrian. 2007ko komikia da eta oso arrakastatsua izan zen bere garaian: Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Espainiakoan finalista izan zen (justu Zimurrak lanak irabazi zuen) eta 2010ean film dokumentala ere egin zen komiki hau oinarri hartuta.

Azkenik, gaztelaniazko eta beste hizkuntzetako edizioak baino astiroago badoa ere, badoaz poliki-poliki ateratzen Goscinny eta Uderzoren Asterixen Bilduma Handiaren euskarazko albumak. Jatorrizko edizioaren kronologiari jarraiki Salvat egiten ari den berrargitaratze honetan, aurten beste biri iritsi zaie txanda: Asterix eta normandoak eta Asterix legionarioa.

Gabonetako oparitarako, edo gaur Euskararen Eguna delako, badakizu zer opari erosi!

Xabi
Xabi dio:
2015/01/04 21:41
Jabier Erostarberen komikia paperean ere eros daiteke, bai Amazonen, bai Elkarreko dendetan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10