Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Biribila eta kiribila

Biribila eta kiribila

Amatiño 2010/06/03 23:55
Giza-mugikortasunak eta errepide-sareak elkarren lehian eragiten duten hazkuntza ez da zirkulua, ez behintzat zirkulu itxia. Ez da biribila, kiribila baizik, amaierarik gabeko kiribila, Edengo paradisutik hona etenik gabe hazten ari den munstrua alegia. Batere “aliena” ez gero, guztiz lurtiarra baino.

Eibarren bertan lan egin izan nuen 1976ra arte, etxetik bost minutura, oinez. Geroztik, hurrenez hurren, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Durangon, Donostian, Bilbon, Durangon, Gasteizen, Bilbon, Muskizen, Gasteizen eta Lantaronen. Beti ere, edo gehienetan behintzat, autopistaz. Ez duk sekula jakingo autopistari esker izan ote dudan hiri horietan lan egiterik ala ni bezalakoen eskakizunez Administrazioak autopistak egin behar izan ote dituen. Hau da, zer da lehenago, arrautza ala oiloa, giza-mugikortasuna ala errepide-sarea?

Segurutik galderak ez du erantzun zehatzik, bata bestearen ondorio baita, bestea bataren fruitu den bezalaxe. Bi adibideon arteko aldea, ordea, erabatekoa da. Historiak frogatu digu arrautzak eta oiloak elkarrekin duten harremana biribila dela, etenbako zirkulua, gurpil zoroa. Baina giza-mugikortasunak eta errepide-sareak elkarren lehian eragiten duten hazkuntza ez da zirkulua, ez behintzat zirkulu itxia. Ez da biribila, kiribila baizik, amaierarik gabeko kiribila. Edengo paradisutik hona etenik gabe hazten ari den munstrua alegia. Batere aliena ez gero, guztiz lurtiarra baino.

 carreteras-del-mundo

Errepide-mapamundia, gorriz. Arre-zuritan, errepiderik eza

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: