Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik

Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik

Amatiño 2010/06/10 23:55
Euskaldunok txiki-txikitandik ikasi ohi dugu Errioxan eta Nafar Erriberan itsasaldean baino dezente euri gutxiago izan ohi dela eta badakigu isurialde atlantikoa mediterraneoa baina hezeagoa dela. Sumatu ere sumatzen dugu Bilbon, Donostian eta Baionan, Gasteizen eta Iruñean baino euri gehiago izaten dela, baina inor gutxik daki Donostian Bilbon baino %45 gehiago egiten duela eta Baionan, berriz, Donostian baino %10 gutxiago.

Datu hauek laburbiltzeari ekin diot, azken bolada honetan Ugaldebietatik La Arena hondartza gaineko zubira bitartean A-8 autopistan izandako istripuak –eta ondorioz, hainbat kilometrotako geldialdi aspergarriak— direla-eta, sareko zenbait blog, eranskin eta iruzkinetan irakurri baitut ezbehar horien errudun Petronor findegiko tximiniak direla. Alegia, tximiniei darien ke beroak hodeiak epeltzen omen ditu eta, ondorioz, nolabaiteko euri “artifiziala” eragin; edota, beste modu batez esanda, tximiniarik ez balego batere isuririk gabe naturaltasun osoz aurrera jarraituko luketen hodeien aldez aurretiko euritea.

Ez dakit nik berrehun metroko tximiniak nola epeldu dezakeen barrena kilometro t´erdira dagoen hodeia, eta ez neri galdetu euria sortaraztea horren erraza baldin bada zergatik makinatxo bat zilar-ioduro behar izaten den. Ezta ere zergatik euria egiten duen bakoitzean istripu gehiago dagoen Bilbotik Barakaldoko ospitaleraino, Bilbotik Galdakaokorainora baino. Eta are ulergaitzago hodeiak Bizkaiko mendebaldean husten badira, zergatik ekialdean euri gehiago egiten duen. Ze, horixe baita kontua, Bizkaian, euririk gutxien, mendebaldean egiten du. 

Euri mapa

Euskalmet, 2008

Izan ere, mapa ikusi besterik ez dago, egia da bai, oro har, isurialde atlantikoan mediterraneoan baino euri gehiago egiten duela baina, gutxitan aipatu arren, nabarmena da gero Enkarterrietan, Meatzaldean eta Ezkerraldean,  Mungialdean, Gernikaldean eta Bizkaiko ipar-itsasaldean baino euri gutxiago egiten duela. Aldi berean, Durangaldean, Otxandion, Arratian eta itsasaldeko Gipuzkoan gehiago, eta are gehiago Donostian, Bidasoan eta Artikutza inguruko nafar-muga osoan, Baztanen eta Erronkarin zehar Huescaraino dirauen hezetasunaren hildo beretik.

Salbuespen harrigarri samarrak ere badira. Esaterako, Sopuerta bere ingurua baino hezeagoa da; Gernika, bertako eskualdea baino lehorrago; eta Zumaia zein Azkizu, berriz, leku apartak nonbait txakolina gozatzeko, mahasti lehorragoak bai behintzat.

Istripuez, berriz, hurrengoan hitzegingo dugu. Bitartean, astiro joan.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: