Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Patxi Zabaletaren oroitzapenetan

Patxi Zabaletaren oroitzapenetan

Amatiño 2010/06/06 15:00
Gaur, ekainak 6, 1988tik hona urtero bezalaxe, Mikel Larrañagak eta lagun andanak gutuna argitara dute prentsan Patxi Zabaleta zenaren oroitzaz eta gomutaz. Hain zuzen ere, gaur dira hogeita bi urte ETAk Patxi erail zuela Elgoibarko kale-bazterrean. Herriko semea hil, familia izorratu eta inoren izena zikindu nahi… hiru xemaiko hitz galanten izenean. Eta, guztia, ezertarako ez.

Patxik 65 urte edo beteko zituen aurten. Berrogeita bi urte inguru zituen, beraz, Elgoibarko erdigunean tirokatu zutenean. Patxi hurretik ezagutu genuenok badakigu haren jatortasunaz, eskuzabaltasunaz, umoreaz, etorriaz eta beti ere laguntzeko asmoaz eta gertutasunaz. Eta gertutasun honen lekuko ditugu, besteak beste, Mikel Larrañagak urtez urte lagun minaren oroimenari erakutsi izan dizkion maitasuna, kemena eta leialtasuna. Ez dut uste era honetako gutun publikoak oso ohikoak direnik gure aberri ziztrin honetan, eta  esan gabe doa gero ez zirela behintzat batere normalak 1988an. Are gutxiago, urtero, sekula hutsik egin gabe 22 urtez egin izana.

En memoria de Patxi Zabaleta

Como siempre por estas fechas, actualizamos nuestro homenaje de recuerdo y cariño a Patxi Zabaleta, asesinado cobardemente por ETA hace ya 22 años. Entretanto, atentos a la actualidad del momento, seguimos asistiendo a la hipocresía de la autodenominada izquierda abertzale, que condena y pide a la sociedad que condene determinados actos como las detenciones de sus miembros, el secuestro del Alakrana, etc., pero que se niega a condenar un asesinato. Al parecer, condenar un asesinato no es importante, no aporta nada a la solución del conflicto, pero condenar una detención o un secuestro (que todos condenamos), sí aporta; sí es importante. El día 15, leíamos el testimonio de un grupo de ocho ex miembros de ETA en el que, además de tomar partido a favor del cese de la lucha armada, planteaban la necesidad del reconocimiento y reparación de los daños causados a las víctimas, pidiendo que se aborde el asunto con la máxima sensibilidad. Es reconfortante saber que esta corriente va tomando cuerpo y organizando con intención de continuidad. Seguiremos su evolución con atención y esperanza.

Este colectivo está deseando dejar estos comunicados para limitarnos a esa misa y posterior cena en la intimidad de los numerosos amigos de Patxi. Pero mientras ETA siga existiendo, no dejaremos de recordarle nuestro rechazo y condena. Como siempre, homenajeamos la figura entrañable de nuestro amigo y nos reafirmamos en destacar su calidad humana y el magnífico recuerdo que dejó entre los que tuvimos la suerte de conocerle.

Mikel Larrañaga Mandiola y 233 firmas más

2009

2008

2007

2006

 

Josu Txintxurreta
Josu Txintxurreta dio:
2010/06/07 00:01

Eskerrik asko Amatiño testigantza hau gogoratzeagaitik, eskerrik asko Mikel Larrañaga Mandiola eta bere lagunei beren hitz argigarri eta jarrera eredugarriagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal