Kataluniako CCOOren historia-artxiboak milioi t´erdi erreferentzia
Kataluniako Comissions Obreres sindikatuak 1990an erabaki zuen arxiu històric hau osatzea eta geroztik, azken hogei urteotan, sindikatua bera sortu (1964) aurreko zein ondorengo Kataluniako langile-mugimenduen dokumentaziorik oparoena eta garrantzitsuena biltzea lortu ahal izan du Cipriano Garcia Fundazioaren baitan. Gaur egun 8.000 ale ditu eta milioi t´erdi erreferentzia.
CCOO sindikatuak ez du Katalunian UGTk edo CNTk duten historia luzea baina gaur egun langile-erakunderik nagusiena da 184.000 bazkidez. Segurutik nagusitasun hau arrazoitu dezakeen argudio sindikal soilik ez da falta izango baina, behar bada, ezta politikorik ere. Izan ere, nabarmena da gero PSUC alderdiak eta CCOO sindikatuak frankismoaren diktadura-garaietan partekatu zituzten buruzagi handiak, Cipriano García, Angel Rozas zein Antoni Gutierrez “el Guti” esaterako.
Hain zuzen ere, zenbaiten ustez CCOO sindikatuak Katalunian lortutako arrakasta (%44 inguruko ordezkaritza du egun) PSUCen hondamendiari “zor” omen zaio. Hau da, PSUCen bitartez aurrera egiterik ezak eragin omen zuen buruzagi sindikalak politikagintzara pasatu ezina eta, beraz, sindikatua bera ez ahultzea.
Eztabaida luze bezain sutsua izan zen hitzaldi ostean
“Model energètik compartit”
Energia i sostenibilitat izenpurupeko hitzaldiari dagokionez, berriz, Imazen 45 minutuko aurkezpenaren ondotik ordubete luze iraun zuen bertara bildu ziren berrogeita hamar sindikatu-arduradunen galdetegiak. Jende ikaragarri ondo informatua gero. Eztabaida benetan bizia eta interesgarria. Gutxitan bezalakoa.
Imazek bere ohiko diagnosia egin zuen energiaren iraganaz, orainaz eta geroaz, aurrez aurre omen ditugun erronkez alegia. Eta, hasiera beretik, Bruntland Txostena 1987an finkatutako iraunkortasun-definizioa zehaztu zuen, hots: Desenvolupament sostenible és aquel que satisfà les necesitats del presente sense comprometre les capacitats de les generacions futures per satisfacer les propies.
Hau honela, energia-iraunkortasunak hiru baldintza bete behar omen ditu: 1- Social: Garantìa de subministrament. 2- Econòmica: Competitivitat. Eta 3- Mediambiental: Garantìa a llarg termini.
Lehen eta behingoz baldintza soziala, hau da energiaren hornidura unibertsala izan dadila, denontzat bermatua. Ondoren, energia lehiakorra, merkatuak onar dezakeena baino garestiagoa baldin bada ez baita iraunkortasuna segurtatzerik izango. Eta, atzenen baina ez hutsalen, ingurumen-bermea, epe luzerako iraupena alegia.
Imazen ustez, energiaren erronkei egoki eta zuzen erantzungo bazaie, behar-beharrezko izango da luzarorako eredu bateratua: model energètic compartit. Hau da, eztabaidatzea bezain garrantzitsua dela eztabaidari epeak jartzea; erabakitzea bezain garrantzitsua dela elkarrekin erabakitzea eta, behin erabakiak hartuta, erabakitakoari luzaro samar eutsi ahal izatea.
Horko CCOOkuendako naziñua Katalunia dok, baiña sindikatu bereko beste leku batzuetakuendako Espainia dok naziñua, baitta hemenguendako be. Horrexegaittik jiñuat bereziak dirala.
Katalana, irakurri eta apur bat entenditzeko beste banok, baiña berbetan hasten diranian ez jetset ezer ulertzen, ezebez baiña! Meritua jaukak Josu Jonek diñuan moduan konpontzen bada.
Hi! Lotsatuta be banagok. Edarra sakatu destak! Eibarko euskeran eta hittanuan! Noraezian ibiltzen nok, blogarixokin zer erregistro erabili bihar dodan zalantza batian. Errezoia daukak, hamendik aurrera berbetan jardungo bagiña moduan.
Serafin