Koloretako yogurren teoria
Egunero janzkiz --alkandora zuriz eta "tanganilloz"--, ingeniaria eta enpresaburu, zenbaitek pentsa lezake betidanik izan dela jauntxo samarra baina, ezta hurrik eman ere. Marianoren ama Bizkaiko Labe Garaietan egunero hamar-hamabi ordu beharrean egiten zituen emakumeetakoa izan zen berrogeigarren hamardakaren hasieran, eta Mariano bularreko haurra lantokira eraman ohi zioten hango burdin gori eta ke artean titia eman ziezaion. Alonsotegin jaio eta Sestao inguruko arnasestu itolarri epel hartan hazitakoa dugu Mariano.
Geroztik gauzak dezente aldatu dira, ordea. Premiak, baloreak, beharrizanak… zer ez ote den gero aldatu azken hirurogeitaka urteotan. Gaurko krisialdirik larriena orduko asetasunik joriena baino emankorragoa da. Marianok motz asko esan ohi duenez: “Todo cambió en el momento en que los chavales pudieron abrir directamente el frigorífico y elegir entre yogures de colores”.
Hala ere, Marianoren iritziz, larriena ez omen da koloretako yogurren artean hautatu ahal izana. “Lo peor es que creen que siempre ha sido así”.