Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Casting

Amatiño 2009/01/23 00:28
Iragarki-spotean parte hartu ahal izango duten zenbait gazteren casting-ean jarri naute hautatzaile. Oker ez banago 1982an hartu nuen esku aurrenengo aldiz casting baten epai-mahaikide. Geroztik erabat aldatu da harrobia. Orduko hautagaiak serioak, isilak, lotsatiak, errotuak, traszendentalak*, hasiberriak eta, beti ere, bertakoak ziren. Oraingoak, aldiz, irekiak, kanpolarrosak, berritsuak, mihiluzeak, ahoberoak, lotsagabeak, espezialistak eta edonongoak.

Proportzioa gorde beharra

Amatiño 2009/01/21 23:58
Proportzioa da demokraziaren hitzik magikoenetako bat. Bai jendearen iritzia jakiteko eta baita erakundeen jokabidea neurtzeko ere.

High Definition berri zaharra

Amatiño 2009/01/19 23:59
Europako Irratitelebista Batasunak (UER) HDz (High Definition) eskainiko omen du Barack Obamaren Estatu Batuetako lehendakari karguaz jabetze-ekitaldia. Nik ez dakit piperrik ere teknologiaz baina albisteak kanpai zahar hotsa dakarkit gogora.

Segundo Olaeta eta Pavlovo

Amatiño 2009/01/17 01:41
Segundo Olaetaren oinordekoek Ballets Olaeta zenaren ondare osoa eman diote Bizkaiko Foru Diputazioari. Bataz beste 80 urteko memoria: denetariko dokumentazioa, argazkiak, filmak, grabazioak, koreografia, atrezzoa, 700 inguru jantzi etab. Sekula izan den euskal dantza talderik garrantzitsuenetakoaren altxorra.

Houston, arazoa gero!

Amatiño 2009/01/15 23:59
Nik ez dakit ingelesez askorik baina postura egingo nuke edozein kanta arrunt ingelesez ehun bider entzunez gero azkenean asmatuko nukeela letraren nondik norakoa. Ia urtebete daramat, ordea, ia egunero euskal abesti berbera entzuten eta onartu behar dut ezer ulertu ezinik ameto eman behar izan dudala. Houston, arazoa gero!

Qatarretik Qatarrera

Amatiño 2009/01/13 23:50
Mozah, munduko metanontzirik handiena, aurreko asteburuan izan da Bilboko portuan. Astelehenean itsasoratu zen, berriz, Zumaian, Adams Challenge petroliontzi-laguntzailea. Aurrenak Qatar zuen jatorri. Bigarrenak, ostera, Qatar du helburu. Biek egin dute estreinako elkarrekin topo, euskal ekimena tarteko. Ez gara nonbait euli kaka.

Arpa jotzen

Amatiño 2009/01/13 00:11
Europak ez du, ez energiarik, ez estrategia bateraturik. Egunen batean Ukrainia, Turkia edo Gibraltarreko grifoak itxiko dizkigute eta zerura begira geratuko gara, galdezka, zer egin ote genuen txarto Jainkoa gurekin horren gaizki portatzeko. Eta Jainkoak erantzungo digu: "Eta zuek europarrok ondo bizi, arpa jo eta erruak inori leporatzeaz aparte, zer besterik dakizue egiten?"

...Vardulia nunquam superata.

Amatiño 2009/01/08 10:46
Orain, herrigintza esaten omen zaio. Lehen, eta Eibarren behintzat, firin-faran ibiltzea.

Nahiz eta irabazi, galdu

Amatiño 2009/01/05 23:59
Israelek edozenbat arrazoi du eta, segurutik, arrazoi historikoa ere bere alde dago, baina nekez gero beste moduren bat hain denbora urrian lagunak sakabanatzeko eta zatiturik zeuden etsaiak elkartzeko. Auskalo estrategia militarrik onena asmatu ote duten baina komunikazio-arduraduna etxean geratu da nonbait gripeak jota.

El testimonio de Lorenzo Zabala

Amatiño 2009/01/03 19:16
Con ocasión de las Bodas de Oro de la fundación (1912) de la Escuela Armería de Eibar, su Asociación de Antiguos Alumnos promovió en 1962 la publicación de un libro para testimoniar el apoyo de los agentes institucionales, sociales y económicos en favor de uno de los centros de formación profesional de mayor prestigio.