Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Bertolt Brecht-en aplikazioak

Amatiño 2008/02/12 07:55
Entzule batek kontu hartu dit, ezker abertzale giroko zenbait alderdi sufritzen ari diren egoeraz ez dudala txintik ere esan. Ea zertan den nere solidaritatea. Hobe nukeela Bertolt Brecht-en poemaz gogoratu...

Negar haria

Amatiño 2008/02/10 19:45
Jon Kortazarrek tarteka-marteka eta isilik-misilik eskaini ohi dizkigun pitxien artean bada bat, "Postmodernitatea euskal kontagintzan", euskal literatura zertan den ulertzen laguntzeaz gainera, euskal politika aditzeko ere aztarren dezente ematen duena.

“Navarre”k urrezko domina galdu

Amatiño 2008/02/07 20:38
“Navarre” oilagor nafarra etxera itzuli omen da 7.500 kilometroko joan-etorria egin ondoren. Iazko udaberrian atera zen Bakaikutik eta, Errusiako Veliky Ustiug-eraino heldu ostean, berriro ere iparraldetik hegoalderantz itzuli eta aurreko asteartean Aralar median agertu da, etxetik 10 kilometrora baina... Gipuzkoan. Nonbait “scolapax rusticola” gajoari Errusiara joaten erakutsi zioten baina ez, ordea, hainbat muga garrantzitsu bereizten.

La lección de Loiola

Amatiño 2008/02/06 13:41
Es una ocasión para que el resto de los ciudadanos sepamos hasta dónde pudieron llegar las negociaciones de Loiola, en qué punto y por qué se produjo la ruptura, y cuál fue la organización que la produjo. Una organización que sigue sin admitir que ni es agente político, ni cabe pretender objetivos políticos bajo la amenaza de las armas.

Superasteartea

Amatiño 2008/02/05 16:53
Sei ordu barru argituko du, Ipar Ameriketan, zorioneko super asteartea. Gaur hasiko da erabakitzen hautagai demokrata eta, behar bada, Estatu Batuetako hurrengo presidentea.

La tradición vasco-navarra

Amatiño 2008/02/04 22:59
Lo que no parece ofrecer duda es que la imagen de Navarra que UPN plantea como inequívocamente histórica y real es, precisamente, la que no tienen ninguna tradición en el imaginario navarro.

Hauteskunde espainiarrak

Amatiño 2008/02/03 20:17
Dirudienez, Batasunaren aldeko ezker abertzale sozialistek ezin izango dute hauteskunde orokorretan parte hartu. Ondorioz, gainerako alderdi guztiak kritikatu dituzte: PSOE eta PP, parte hartzen ez uzteagatik, eta EAJ, EA eta EB, berriz, parte hartu dezaten ez laguntzeagatik.

Eta Jaionek gizon egin ninduen

Amatiño 2008/01/31 23:59
Hamazazpi urte besterik ez nituen Jaione ezagutu nuenean. “Ezagutu” diot, elkarrekin ordu erdi eskas baino egon ez baginen ere. Aldez aurretik egindako zita zen, harreman profesional hutsa, ordaindu beharrekoak ordaindu eta kitto.

Nafar Diputazioaren euskararen aldeko aldarria

Amatiño 2008/01/30 14:58
Eskola-maisuak euskaldunak izan zitezen txostena onartu zuen Gipuzkoako Diputazioak 1895eko azaroaren 12an. eta erabakiaren berri eman Araba, Bizkai eta Nafarroako Diputazioei, azaroaren 25ean. Nafarroakoak 1896ko urtarrilaren 11an. erantzun zion, onespena, laguntza eta elkarlana eskainiz: “Si V. E. lo estima así y prestan su apoyo las Diputaciones de Alava y Vizcaya, podrían desde luego iniciarse las gestiones colectivas”.

Era eta molde txukunak

Amatiño 2008/01/29 07:58
Jean Haritschelharren omenetan, eta Iparraldeko erakundeekin Euskaltzaindiak sinatutako hitzarmenaren inguruan, mugaz handiko jende ugari bildu zen orain hurrengo Bilboko egoitzan. Gertatua gertatu, onartu behar gero, Euskaltzaindia maisu dela protokolo kontuetan eta Iparraldeko euskaldunak, berriz, finak eta xarmangarriak kortesiazko moldeetan.