Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Thelma eta Louise bikotearen aukera

Amatiño 2017/10/03 17:20
Nik neuk, bide-aukeran, ez nuke nire Herriarentzat Kataluniarenarik nahi baina, behar bada, igandean botoa eman nahi izan zuten katalanei ez zaie beste aukerarik geratu.

Donostiako Zinemaldiaren errutina miresgarria

Amatiño 2017/09/30 23:55
Ez da zinezale sutsua izan behar –ezta ñoñostiarra amorratua ere— arrandiarik gabe esateko Donostiako Zinemaldia dela, euskal gizartean barrena, urteroko kultura-gertakaririk nagusienetakoa, nagusiena ez bada. Donostiako Zinemaldiaren errutina miresgarria da ni gehien txunditzen nautenetakoa.

Lorpenak eta emozioak kudeatu

Amatiño 2017/09/28 00:05
Zer gerta ere, ez dakigula behintzat gertatu, Antso Azkarrari gertatutakoa, Artzeren poemaren ildotik: Navas-de-Tolosaraino joan, atzerritarrentzat gerla (eta kateak) atzerrian irabazi eta gibelean, herrian, Nafarroa galdu.

Eta adin-kontua ez balitz?

Amatiño 2017/09/26 00:05
Jakinekoa da, umetan, neskatilak aski sorginak izan ohi direla, zelba samarrak, nabarmen maltzurrak. Mutikoak, berriz, on hutsak, dezente inozoak, tentel antzekoak.

Datorkigun erronkaz jabetu beharra

Amatiño 2017/09/23 00:05
Euskal Herrian sinetsirik gaude gure ingurumen-kontzientzia handia dela, baina Euskal Herriko bertako zenbait zientzialariren iritziz, ez gara arazoaz behar beste jabetzen. Hau da, sekulako haizeteak eta uholde izugarriak jasan arte, edo sukaldeko grifoan urik falta ez den artean, ez omen gara datorkigun erronkaz benetan arduratuko.

Bi mila gazte erdi klandestino bildu, Euskalduna jauregian

Amatiño 2017/09/19 00:05
Bi mila lagunek bete zuten Euskalduna jauregia, aurreko larunbatean. Batez beste 30-40 urte inguruko gazte jendea. Zertarako bilduko eta… zientzia-gaiak entzuteko. Edonork pentsa lezake fenomeno soziologiko horrek sekulako oihartzuna merezi izango zukeela komunikabideetan… Ba, ez.

Esklabo ahantzien uhartea

Amatiño 2017/09/16 00:05
Mila metrotik gorako basoan haziak eta heziak ziren, beltzak eta esklaboak. Baina hamabost urte iraun zuten, Hondarribiko aireportuaren neurriko-edo uharte galduan. Gai izan ziren lurpean ura aurkitzeko, sua isiotu eta hamabost urtean piztuta iraunarazteko, hareaz eta koralez hesiak egiteko eta, olatu-zurrunbilo guztien gainetik eta haize-zirimola guztien azpitik, nolabaiteko zibilizazio txiki bat eraikitzeko. Esklabo ahantzien historia omen… Baita, bide batez, euskal “negreroen” historia ahantzia ere

Azken abisua

Amatiño 2017/09/12 10:31
Atzo, Bartzelonan, Diadak bildu zuen jendetzaren argazkia munduan erruz zabaldu arren, segurutik Katalunian ez da urriaren batean erreferendumik egingo. Ez dago aurrez zehazterik baina… enpresa batera, boto-txartel bila, goardia zibila bidaltzeko gertu dagoen gobernuak, nekez lagako dio inori botoa ematen.

Amore eman eta kitto

Amatiño 2017/09/10 00:05
Seguru, gero. “Rendición” (Ray Loriga. Madril, 1967) nobela da, ez baitu alferrik irabazi 2017ko Alfaguara Nobela Saria. Horretan zalantzarik ez. Beste kontu bat da, ordea, nobelatzat erosten duenak nobelatzat irakurriko ote duen. Baina zer gehiago izan ote daiteke? Ipuina? Fabula? Alegoria? Zientzia fikzioa? Distopia? Hausnarketa filosofikoa? Baina, tira, zer gerta ere, laburra da eta, konturatu orduko, protagonistak amore ematen du, eta kitto.

Valentziera, bai; balearra eta nafarra, ez

Amatiño 2017/09/06 00:05
Kanpotik behintzat, ez da erraz jakitekoa zein alde ote dagoen katalanaren eta valentzieraren artean. Pentsatzekoa da, logika hutsez, alderen bat egon behar dela, hainbatean bi hizkuntza ezberdin gisa agertzen direnez plazan (diru-kutxa automatikoetan, esaterako), baina, haatik, ez direla oso ezberdinak izango, oso antzerakotzat ez ezik hizkuntza bertsutzat jotzen baitituzte adituek.