Teknologia berdinezen bateratzea ez da nahikoa
Amatiño
2011/08/30 23:00
Teknologiaren aukerak ikaragarriak dira. Gero eta nabarmenagoa, euskarri berdinezen konbergentzia. Baina teknologien bateratasuna ez da berez nahiko. Horrez gainera, oraintsu arte bestelako teknologiaz baliatu izan diren profesionalen egokitzapena ere behar da… edo beste belaunaldi bat noiz etorriko zain egon beharko.
Erantzunik ez
Venezuelako libururik zaharrena Donostian argitaratua
Amatiño
2011/08/28 23:00
Caracasko Biblioteka Nazionalaren kutxa gotorrean gordeta dituzten libururik berezienen artean dago “Descripción exacta de la provincia de Benezuela” (Joseph Luis de Cisneros. Valencia, 1765) deritzan alea. Garai batean, Venezuelan sekula argitaratutako lehen liburua zelakoan giltzapean gordeta zen arren, egungo bibliografiak segurutzat jotzen du Donostian inprimatutako liburua dela.
Bostehun urteko atea
Amatiño
2011/08/26 17:30
Pedro Olague Doneztebeko errementariak 1519 urtean jaso zuen Amaiurko gazteluaren atea indarberritzeko ordena. Jakina gero lan bikaina egin zuena, ateak tinko irauten baitu, oraindik ere, ia bostehun urteren bueltan. Horratik, ez zen nonbait 1522an gazteluak jasan zuen erasoari aurre egiteko gauza.
Mundua aldatu botereaz jabetzeke
Amatiño
2011/08/24 22:00
Gaur egun ezagutzen ditugun industria-motak, garraio-sistemak, metropoli-ereduak eta ezelan ere “inmateriala” ez den informazio-gizarteak porrot egingo dute eta, energia fosilik ezean, elkarren kontrako gerrarik egiteko ere nahiko zeregin izango omen dugu. Gureak egin du.
Silverio Laskurain, Eibarko azken ikazkinetakoa
Amatiño
2011/08/22 19:00
Eusebio Laskurainek (Eibar, 1907) Legarren jarri zuen lehenik ikatz-biltegia eta gero, berriz, Bista Ederren. Gogoan dut nik Laskurain zaharra zeharo "baltzittuta" Legarren ezagutu izana eta Bista Ederren, ostera, hiru semeak, Pedro, Silverio eta Eusebio, gazteena ere ni baino pare bat urte nagusiagoa.
Petrolio-erreserbak hazi
Amatiño
2011/08/20 11:00
Gezurra dirudien arren, petrolio "erreserba frogatuen" kopurua gehitu egin da azken hamar urteotan. Beste modu batez esanda, hamar urteko ekoizpen eta kontsumoaren ondotik, gaur egun duela hamar urte baino petrolio-erreserba "gehiago" dago munduan.
Amets baten historia ilustratua
Amatiño
2011/08/18 23:00
Irailaren 11ra arte Donostiako Kutxa Boulevard aretoan ikusgai dago Olaeta ballet-taldearen “Amets baten koreografia” deitu erakusketa, Olaeta familiak laurogei urtez bildutako argazkiak, bideoak, kartelak, jantziak, musika-tresnak, partiturak, esku-programak, gutunak, zirriborroak eta beste hainbat oroigarri.
Zesar etxean dago
Amatiño
2011/08/16 11:00
Ah, eta ez zinema-aretotik kreditoak erabat amaitu arte irten. Filmak 109 minutu behar dituen arren tximinoen “pizkundea” kontatzeko, minutu batto batez baino ez baitu gizakien hondamendiaren hedapena aditzera ematen. Itxaro, beraz, mapa mundian Euskal Herria sumatu arte.
Gora San Roke!
Amatiño
2011/08/14 18:30
Debako San Roke jaiak "beti" hasi izan dira santu erromesari zapi gorria jartzearekin batera. "Betidanik" hau, ordea, 1968an sortu zen, Jesus Mari Azkoitiari Sanferminetatik bueltan antzerako zerbait egitea otu zitzaionean. Geroztik 43 urte joan dira eta gaur arratsaldean Josu semeak hartu du nolabaiteko alternatiba.
Itsasoan ageri da
Amatiño
2011/08/13 00:00
Eguzkia sortaldetik ateratzen da, bai, baina euskal itsasbazter osoak ez du iparrera so egiten. Kantauri isurialdeak ipar-mendebaletik hego-ekialderako joera du, zer esanik ez Matxitxakotik Debaraino. Eta, are gehiago, Lekeitiotik Ondarroara bitartean, bideak hegorantza begiratzen du-eta nabarmen. Ondorioz, Ondarroan, eguzkia aurrez aurre jaikitzen da, "ipar-iparretik", itxuraz behintzat.
