Petrolio-erreserbak hazi
Honek ez du esangura azken hamar urteotan sekulako aurkikuntza berriak egin direnik edota orain ezagutzen diren petrolio-hobiak duela hamar urte ezezagunak zirenik. Honek esan nahi du hainbat baldintza aldatu egin direla eta, aukeran, petrolio-erreserba praktikoak edo erabilgarriak gehitu egin direla. Zelan edo zergatik gehitu ahal izan dira aukerak?
Hiru dira, gehienbat, arrazoirik nagusienak.
1. Benetan, azken hamar urteotan petrolio-hobi berriak aurkitu aurkitu dira, Brasilgo itsasbazterrean esaterako.
2. Petrolioa dagoen hobietatik ateratzeko teknologiak hobetu egin dira, eta lehen ezagunak izan arren urrutiegi edo ezkutuegi ziren erreserba lortezinak orain eskuragarri dirateke.
3. Petrolioa merkatuan garestitzen den heinean, erauzketa zailetan dirua ezartzeko aukera gehitu egiten da. Alegia, kostu-prezioan 90 € balio duen petrolio gordina nekez atera nahi izango du inork, merkatuko salneurria 80 euroan baldin bada; baina errentagarria dateke merkatua 120 euroan jartzen denean.
Nabarmen Hego zein Erdialdeko Ameriketako igoera (Petroleum Economist. World oil & gas map)
ERRESERBA FROGATUEN DEFINIZIOA. Las reservas probadas son las cantidades de petróleo que, por análisis de datos de geología e ingeniería, pueden ser estimadas con "razonable certeza" que serán recuperables comercialmente, a partir de una fecha dada, de reservorios conocidos y bajo las actuales condiciones económicas, métodos de operación y regulaciones.