Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Teknologia berdinezen bateratzea ez da nahikoa

Teknologia berdinezen bateratzea ez da nahikoa

Amatiño 2011/08/30 23:00
Teknologiaren aukerak ikaragarriak dira. Gero eta nabarmenagoa, euskarri berdinezen konbergentzia. Baina teknologien bateratasuna ez da berez nahiko. Horrez gainera, oraintsu arte bestelako teknologiaz baliatu izan diren profesionalen egokitzapena ere behar da… edo beste belaunaldi bat noiz etorriko zain egon beharko.

 Videofoto1600

Argazki eta bideo-kameraren bateratasuna

Honezkero bizpahiru urte joan dira argazki-kamera reflex digitalen eta bideo-kameren elkargunea plazaratu zenetik hona eta, jakinekoa gero, sistema berriak eskaintzen dituen abantailak eta kalitate handia nabarmenak direna. Nago, ordea, emaitzak ez ote diren praktikan, oraingoz behintzat, itxaro baino dezente apalagoak.

Zer gerta ere, ez da teknologiak huts egin duena, teknologia horretaz baliatzen ari diren lehen profesionalak baizik. Ez dut nik sumatzen argazkilari on-onak diren kazetari grafikoak kameraz lar baliatzen ari direnik; eta, era berean, ez nuke esango orain arte bideo-lanetan jardun izan duten kameralariek argazkigintzan asmatzen dihardutenik. Eta, dena esan behar baita, euren gainetik dagoen logistika tradizionalak ere ez die batere laguntzen.

Behar bada, bizpahiru urte denbora llaburregia hainbat urtetako jarrerak eta joerak aldatzeko baina, seguraski,  ez da denbora-kontua soilik,  belaunaldi-aldaketa ere baino.

Videofoto2600

Ibaigane. Aurrez aurre eta barrenean

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: