Enpresa-erantzukizuna eta merkatu iraunkorrak
Amatiño
2010/06/24 00:05
Mila inguru enpresaburu bilduak dira egunotan New Yorken, enpresen inguru-erantzukizunaz jarduteko, merkatu iraunkorrak suspertzeko eta mundialtzearen onurak ahalik eta gehien banatzeko. Tartean, bat behintzat, euskalduna.
Erantzunik ez
We want... bai ote?
Amatiño
2010/06/22 00:05
Munduan, orain baino dezente biztanle gutxiago ginen garaietan, 20.000 inguru hizkuntza izan omen ziren. UNESCOk dioenez, gaur egun 6.700 besterik ez dira geratzen, erdiek hamar mila hiztun baino gutxiago dituzte eta nekez berma omen daiteke hizkuntzen biziraupena ehun mila hiztunen azpitik. Egoera honetan euskarak aurrera egingo badu zer egin ote dezakegun aztertu du Patxi Baztarrikak “Babeli gorazarre” (Alberdania, 2009) saiakeran.
Mussolinik zapuztu zuen emaztea
Amatiño
2010/06/20 16:43
Maitasuna, eskuzabaltasuna, sexu-erakarpena, kemena, zorakeria, megalomania, gorrotoa, bakardadea, bihozgabekeria, bortizkeria, saldukeria, etsipena, ezintasuna… Denetariko sentimenduak eta zirrarak sortarazten ditu “Vincere” film gogorrak. Ikustea merezi duten horietakoa.
Nola idatzi euskaraz
Amatiño
2010/06/18 00:55
Nik gogoan dut oso noiz hasi nintzen latinez, frantsesez eta ingelesez ikasten. Normala gero. Behar bada ez da horren normala gogoan izatea noiz hasi nintzen gaztelaniaz ikasten, hitz egiten zein idazten. Ez naiz gogoratzen, ostera, noiz hasi ote nintzen euskaraz hitz egiten, ezta idazten ere. Maisurik izan ez banu moduan. Betidanik beneki bezala. Nola ikasi euskaraz idazten? Auskalo, hainbat modu izango da segurutik. Baina, lehen eta behingoz, idazten.
Tolstoi eta paparazzoak
Amatiño
2010/06/16 00:05
“La última estación” (The Last Station, 2009) filma ez da Lev Nikolaievitx Tolstoi idazlearen biografia, hil aurreko zenbait barne-eztabaidaren pasartea baizik. Auskalo gero egia ote den, baina Michael Hoffman zuzendariak berak aditzera eman duenez, “nabarmenena ez da Tolstoiren historia ote den ala ez, historia polita izana baizik”. Beraz, hortik aurrera edozerk balio du.
Berrikuntza, eraz eta moldez
Amatiño
2010/06/14 10:00
Argitalpenen azalpena erabat aldatu da azken urteotan, are gehiago euskarri digitalak nagusitu direnez gero. Paperak maldan behera jarraitzen du baina ez, ordea, erabat desagertu, teknologiak besterik ahalbideratu arren gizakion ohiturak ez baitira horren erraz aldatzen. Aldaketa horiek konpainien urteroko memorietara heldu dira eta, segurutik, berrikuntzarik berrienetakoa Ibermáticak egin du aurten.
Nuklearrak eztabaida behar omen du
Amatiño
2010/06/12 23:41
Krisialdiak eta energia garestitzeak erakarri dute aspalditxodanik etorri zetorren galdera: nuklearra… bai ala ez? Behar bada galdera erretorikoa besterik ez da, egiazko eztabaidarik ez baita gure inguruan inondik ere sumatzen.
Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik
Amatiño
2010/06/10 23:55
Euskaldunok txiki-txikitandik ikasi ohi dugu Errioxan eta Nafar Erriberan itsasaldean baino dezente euri gutxiago izan ohi dela eta badakigu isurialde atlantikoa mediterraneoa baina hezeagoa dela. Sumatu ere sumatzen dugu Bilbon, Donostian eta Baionan, Gasteizen eta Iruñean baino euri gehiago izaten dela, baina inor gutxik daki Donostian Bilbon baino %45 gehiago egiten duela eta Baionan, berriz, Donostian baino %10 gutxiago.
Kataluniako CCOOren historia-artxiboak milioi t´erdi erreferentzia
Amatiño
2010/06/08 23:47
Kataluniako Comissions Obreres sindikatuak deitua, Josu Jon Imaz Euskal Energia Klusterraren zein Petronorren lehendakaria atzo astelehenez mintzatu zen konfederazioaren Bartzelonako egoitzan "Energia i sostenibilitat" gaiaz. Bide batez, CCOOen Arxiu Històric delakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen.
Patxi Zabaletaren oroitzapenetan
Amatiño
2010/06/06 15:00
Gaur, ekainak 6, 1988tik hona urtero bezalaxe, Mikel Larrañagak eta lagun andanak gutuna argitara dute prentsan Patxi Zabaleta zenaren oroitzaz eta gomutaz. Hain zuzen ere, gaur dira hogeita bi urte ETAk Patxi erail zuela Elgoibarko kale-bazterrean. Herriko semea hil, familia izorratu eta inoren izena zikindu nahi… hiru xemaiko hitz galanten izenean. Eta, guztia, ezertarako ez.