Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hogeita hamar urte umekerietan, heldu ezinik

Hogeita hamar urte umekerietan, heldu ezinik

Amatiño 2010/09/13 20:00
Alex Salmond Eskoziako lehendakariak gurera etorri behar izan du euskal fiskalitatea zein ona den gogoratzeko eta beste horrenbeste nahi lukeela berak Eskozian aitortzeko. Ez da gutxi, euskaldunok beti uste izaten baitugu aldarrikapenen zein lorpenen zerrenda luzean gu garela atzenak.

Eskoziako Alderdi Nazionalak (Scottish National Party)  independentzia aldarrikatzen duenik ez dago zalantzan. Jakinekoa, berriz, Alex Salmond buruzagi abertzaleak Europako Batasunaren baitan izar propioa nahi duena. Ez genekien ostera --honen garbi behintzat--  Hego Euskal Herriko fiskalitatea amets zuenik. Bapo... bapo...

Ondo dago, bai, Eskozia, Quebec, Flandria, Katalunia eta bestelakoen enbidiaz bizi izatea. Baina gero gertatzen da, ordea, eurak direla guk aurreko belaunaldian lortutakoa gura luketena.

Aurreko belaunaldian gero… Belaunaldi osoa, beraz, eskuratutakoa ganoraz baloratu ezinik. Belaunaldi osoa, bai, inoren enbidiaz. Hogeita hamar urte luze umekerietan, heldu ezinik.  Erritmo-kontua omen.

                       

                                           Alex Salmond, Eskoziako Lehen Ministroa

 

Ibiltarixa
Ibiltarixa dio:
2010/09/14 19:23

Larregi ezagutu gabe, baina justizia sistema anglosaxoiaren berri pixkat izanda, postura egingo nuke justizia kontuetan eskoziarrak ez dutela gure "hemengo" eredua nahi izango, eta bai berriz, geuk Eskoziakua edo Quebecekua; edo zer esanik ez, geuk bai gura genuke Eskoziako kirolak nazioartean daukan presentzia. Eskozian guri inbibiaz begiratuko digute... baina bakarrik kontu batzuetan.

lux
lux dio:
2010/09/15 14:55

Eskoziak independentzia eta burujabetza XVIII. mende hasieran galdu zuen arazo ekonomikoak zirela medio. 1707an erabaki zuen Erresuma batuan sartzea, nahiz lehenagotik erregea partekatzen zuten Ingalaterrarekin. Moskitian, egungo Nikaragua eta Hondurasko karibe aldeko itsas hegian sortu zuten koloniaren porrota egon zen Eskoziaren krisi ekonomikoaren azpian.

Hau da, Eskoziak burujabetza, bere buruaz gobernatzeko gaitasuna, Katalan Herriek (Kataluniak eta Valentzia herriak) berea galdu zuten garaitsuetan gertatu zen. Diferentzia, hauen kasuan gerraren ondoren gertatu zela, gerra dinastiko baten ondoren.

Hego Euskal Herriak XIX. mende bukaeran galdu zuen burujabetza, gure kasuan ere bi gerra dinastikoen ondoren gertatu zen. Baina galera ez zen osoa izan, burujabetza haren zati bat gorde izan dugu ordutik hona, etenik gabe -askatasunaren eta legalitatearen alde izateagatik "provincias traidoras" izendatu zituzten hauetan 40 urtez izan ezik-. Burujabetza politikoa, autogobernua, 1936tik 1937ra Eusko Jaurlaritzak kontrolatzen zuen lurraldean eta 1979tik hona lortu dugu.

Bide batez, burujabetza horretan, autogobernuan, eta 80ko urteetan Eusko Jaurlaritzatik industria eta ekonomia alorrean hartutako erabakietan oinarritzen da gaur egungo egoera. Hau da, Espainiarekiko dugun diferentzia. Haiek ez bezala, hemen joan den mendeko 80. urteetatik hona hemen ekonomia produktiboaren aldeko apostua egin zen, industria eta prestakuntza oinarri zirela.

Gure burujabetza -gure buruaz

Amatiño
Amatiño dio:
2010/09/14 19:54

Ez zaizu arrazorik falta, denetan arrazorik ez duzun arren. Interesgarria.

Eskozia estadu independientea izan zen XVIII. menderarte eta, oker ez banago, Britainia Handiarekin batera elkartu zenean bere lege-sistemari eutsi zion.

Kiroletan, berriz, behar bada zehaztu beharko litzateke futbolean edo rugbyan dela, ez gainerako kirol guztietan. Eta futbolean behintzat da, sortzaileetako bat delako. Eskoziarrek euren futbol-elkartea sortu zutenean guk ez genekien futbolean jolasten ere. Eta ez dut uste gero asmatzen jakin izan dugunik.

Izan ere, Eskoziak beti jakin izan du zein den bere futbol-taldea. Beldur naiz euskal hiritarrok ez dugula hori horren garbi. Ez dut uste erru guztiak kanpotarrenak direnik. Ala bai?

Txerra
Txerra dio:
2010/09/15 12:24

Atzo Euskadi Irratiak elkarrizketatu zuen Eskoziako Lehen Ministroa. Eta Alex Salmondek ez zuen esan: "Gure Justizia zuena baino hobea da". Baina esan zuen: "Guk ez dugu hildako bat ere izan".

Hori entzunda Euskal Herriaz ezer ez dakien batek pentsa lezake hemengo lorpenak hildakoekin lortu direla. Baina Estatutua (Osakidetza, Hezkuntza sistema, Ertzaintza, ETB... ) eta fiskalitatea (Kontzertu Ekonomikoak) ez ditugu hildakoekin lortu. Eta gehiago, tiroen kontra daudenei esker lortu ditugu, eta tiroen alde daudenen iritziaren kontra.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: