Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Zein jende arraroa gero, Iparraldekoa

Amatiño 2009/12/24 19:00
Sebastian Gonzalez azkaindarrak lau t’erdiko txapela irabazi eta, besteak beste, pilota-jokoa (eta pilota-negozioa) zertan den Iparraldean aztertu du hainbat komunikabidek orain hurrengo. Dirudienez ez omen da batere erraza “merkatu horretan” sartzea ipartarrak arraro samarrak direlako edo. Jakina, arraroak omen dira, hegoaldekook egiten ditugun gauza normalak egiten ez dituztenez gero.

Mapa aldatu digute

Amatiño 2009/12/23 21:46
Jakinekoa da mapak ez direna neutralak. Gure inguruko komunikabideetako eguraldi-mapak ikusi besterik dago. Oso zaila da gero bi berdin-berdinak aurkitzea. Ia-ia, zenbat komunikabide hainbat mapa. Baina ez da harritzekoa, mapen sinbologia kultura guztietan gertatzen da-eta, sistema politiko denetan eta hainbat koiuntura ekonomikotan.

Ontsa bizitzeko bost baldintza

Amatiño 2009/12/22 14:28
Auskalo gero hurrengo belaunaldietan zelan neurtuko ote den gizarte-bizimodua baina gaur egun behintzat badakigu herrialderik aberatsenetan eta ongizaterik onena dutenen artean bost baldintza edo betekizun nagusi biltzen direla, besteak beste: Barne Produktu Gordin altua, Inbertsio+Garapen handia, unibertsitate onak, zientzilari ospetsuak eta enpresa garauak.

“Egunkaria”rekin bat, hainbat argudiorekin ez

Amatiño 2009/12/21 00:28
Bai, “Egunkaria libre” delako leloarekin bat nator baina ez, ostera, manifestazioaren inguruan zabaldu den zenbait lelorekin. Ez dut uste “Egunkaria” euskaraz baino ez zelako itxi zenik. Ez dut uste epaitegiko aulkian eserita dagoena “euskalgintza” denik.

Avatar: teknologia asko eta gidoi gutxi

Amatiño 2009/12/19 22:33
Aspaldi agindu nion nere buruari ez nintzela gehiago joango animalia antzeko humanoide-filmik ikustera eta, oraingo honetan, “Na’viak” ikustera joan naiz, animalia itxurarik ez dutenaren aitzakiaz eta “Avatar” delako filma zinegintzaren historia aldatzera datorrelakoan. Auskalo aste neketsua izan den, agure-zahartzen ari naizen edo, beste barik, film aspergarri samarra ote baina, zenbait minututan, lo hartu dut.

Tailerreko jendea

Amatiño 2009/12/18 23:40
Orain hurrengo lan-bilera berean topo egin nuen Migel Lazpiur Confebask-eko lehendakariarekin eta, zenbait egitasmo berri tarteko, hainbat ordezkari ezezagunekin harremanetan hasia zela aldez aurretik nenkienez gero, galdetu nion: “Eta, Migel, ze moduz jende horreaz?” Eta Migelek jator asko erantzun: “Oso ondo, taillarreko jendia dok”.

Don Don Kikilikon

Amatiño 2009/12/17 00:00
Txirri, Mirri eta Txiribiton 1985eko abenduaren 17an hasi ziren Txirri, Mirri eta Txiribiton izaten. Ez ziren, ordea, pailazogintzan hasiberriak, ordurako hamahiru urte zeramatzaten-eta Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonenak egiten Euskal Herri guztian zehar.

Zientzietakoak eta letretakoak

Amatiño 2009/12/16 00:13
Zientzien eta humanitateen arteko banaketa klasikoa Aristotelesen denboretakoa omen da. Agindu ere agindu ziguten --1982ko udazkenean entzun nuen estreinako-- teknologia berriek hemisferio bi horiek elkartaraziko zituztela baina… bistan denez, oraindik ez behintzat.

Trakatan trakatan, hiru errege

Amatiño 2009/12/14 23:57
Mundua aldatzen ari denik ez du gero inork ukatuko. Nago gainera, ni neu, azken bolada honetan ez ote duen abiada dezente hartu. Aurreko mendearen hondarrean ustekabean topo egin zuten hiru erregeak elkarrekin bildu eta, oraingoan, XXI. mendeaz arrapaladan jabetu nahi bide dute. Hiru dira, hiru, erregeok: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Hemen dira, heldu dira, nagusi dira. Saretikan mintzatzen da Interneten tronpeta, baita ere ikaratzen zibernauten ibarra.

Maialenen amonen omenetan

Amatiño 2009/12/13 21:29