Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Pilotaria

Pilotaria

Amatiño 2010/09/11 18:16
Batek daki zein izan ote zitekeen Debako udal-pilotaleku berriaren atarian jarri duten gizon biluziaren lanbidea baina, bertako herritarren ustez, “pelotaria” omen da. Honelatsu bataiatu dute behintzat. Hala ere, bistan denez, ez da pilotari jantzita dagoelako eta, behar bada, ezta frontoi-sarreran dagoelako ere.

Eibarko Alfa-Arteren eta Debako Udalaren eraginez,  herrian zehar han-hemenka barreiatutako hamar eskulturaren erakusketa eratzen ari da astebeteotan Deban bertan, Kutxaren laguntzaz.

Eskultura ezagutu lelopean,  Jose Ramon Anda, Angel Garraza, Nestor Basterretxea, Vicente Larrea, Jedd Novatt, Jesus Lizaso, Juan Aizpitarte, Carlos Ciriza eta beste hainbat artistaren emaitzak bildu ditu erakusketak, eskultura-lanak kalez kale jendartean azaldu eta sustatu gurarik.

Eskulturok jakineko izenik ez duten arren, jendeak azkar asko bataiatu ditu. Pilotalekuaren sarbidean dagoen gizon biluzia, esaterako, “pilotari” izendatu dute bat-batean. Auskalo gero zergatik.

 Pelotaria 400

Debako "pelotaria"

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: