Aarrate, Bizcaya
Eibarko Udal-batzaren erabaki honen berri Gregorio Múgicak eman zuen estreinako bere “Monografía Histórica de la Villa de Eibar” (1908). Nik etxean dudan bigarren argitalpenaren (Editorial Icharopena. Zarauz, 1956) hitzaurrean José de Artechek dioenez, lehena Irunen argitaratu zen, 1912an, bertako B. Valverderen alargunaren moldiztegian.
Edozein modutan, Gregorio Múgicak orain ehun urte luze hitzez hitz idatzi zuenez: Se reunieron al efecto con fecha 21 de Agosto el Ayuntamiento y el vecindario de Eibar, y dando por cierto que la Diputación de Guipúzcoa y la República Francesa trataban de capitular para la unión entre sí con el título de provisional, acordaron por unanimidad y mientras durasen aquellas circunstancias, segregarse de esta Provincia y anexionarse a la de Vizcaya, ofreciéndose a hacer el servicio de las armas con sus naturales y a contribuir a los gastos del Señorío en la parte proporcional. Sin pérdida de tiempo se trasmitió a Vizcaya resolución de tanta transcendencia, haciendo profesión de su amor a Dios, a la Patria y al Rey, y pidiendo a Vizcaya que le acogiese en sus filas para servir en defensa de aquellos ideales. Eta gertakariak zehatz kontatzeaz gainera, Múgica historialariak bere kautan ezarri zuen: ¡Página honrosa que no hemos visto enaltecida en ningún lado y que fue una de las causa, sin duda alguna, de la ferocidad con que a los pocos días fue tratada la villa por sus enemigos!
Múgicari jaramonik eginez gero badirudi eibartarron erabakia erromantiko hutsa izan zela, erabat eskuzabala eta batere interesik gabekoa. Hala eta guztiz ere, behar bada gehienbat nabarmendu beharrekoa ez zen Bizkaiaren eta Espainiako Erregeren aldeko apostu eibartarra izan, gipuzkoarren Frantziarekiko atxikimendu petrala baino.
Hiru zertzelada objektibo baino ez. Lau urte lehenago (1790), Frantziako Iraultzak erakarri zuen lurralde-banaketa berriaren ondotik, Ipar Euskal Herriak foruak galdu eta, Biarnorekin batera, oraindik ere gaurregun indarrean dirauen Pirinio Atlantikoetako departamendua osatu zuen. Auskalo, beraz, zertan ari ote ziren giputz txepelok baina, nonbait, normaltxoen jokatu zutenak eibartarrak izan ziren, Frantziak ez baitzekarren --ordurako bistan zenez-- gauza onik.
Are gehiago, XVIII. mende berberaren hasieran, Ondorengotzaren gerra izana zen Espainian, Borboien eta Austriarren artean. Euskaldunok Borboi irabazleen alde asmatu genuen eta katalanek, aldiz, Austriar galtzaileen faboretan hanka sartu. Ondorioz, Felipe V.k Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Balearretako foruak ezeztatu zituen eta lau euskal lurraldeetakoak, aldiz, baieztatu.
Eta azkenez baina ez hutsalenez, ezin gero ahaztu Espainiako monarkia eta armada zirela Eibarko arma-industriaren betidaniko bezerorik onenak.
Beraz, Jainkoa, Aberria eta Erregea… bai, baina ez soil-soilik.
Arrate, Aarrate, Arriarte
Arrate izena batere etenik gabe agertzen da XV. mendetik hona. Hala ere, barrena aldaketa bi bai behintzat.
Bata, 1731ko kanpaiaren leloa, "Nuestra Señora de Arriarte, oro pro nobis". Eta, bestea, goiko litografiak dakarrena: "Nuestra Señora de Aarrate. Bizcaya".
Ez du datarik baina, inoiz zentzurik izatekotan, 1794 urte inguruan edo izan behar zuen. Irudian nabarmen azaltzen denez, hartan oraindik aterpeko pilotalekua egiteke. Pagoak, berriz, ordurako mardul eta lerden, XX. mendeko errepidea elizatariraino heldu aurretik.
Zuk diñozunan harittik doia Gotzon Iparragirren liburua, “Debarroko oasi liberala”, ezagutuko dozu. Ointsu amaittu dot irakortzen, eta asko be asko gustatziaz gain, asko ikasi dot. Sarasketan bertsiñuak kutsu epiko/abertzale gehixago daka, eta Iparragirren azalpenak gehixago doiaz saldu-erosketa merkauan gorabeherekin. Gaiñera, eibartarren inflexiño ideologiko deigarrixari arrazoi bat topatzen saiatzen da: bonapartisten kontrako gerretan tradizionalismo edo absolutismuan “Dios, patria y rey” leluan aldarrikatzailliak izatetik, hogei urte eskasian liberalismuan defendatzaille sutsuenak izatera pasatzian arrazoia, hala egixa.