Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Eskuinaz txapela pasatu

Amatiño 2011/03/06 12:00
Gipuzkoak ezin duena aldarrikatu zera da: aurrenik, enpresa txikien epikaz harrotu, gero kooperatiben lirikaz loratu, ondoren energia-ekoizpena beste bi lurraldeen bizkar bota eta, azkenik, progresiaren eta ekologiaren bandera ezker-eskuan hartuta eskuinaz txapela pasatu.

Cumpleaños feliz

Amatiño 2011/03/04 16:00
Este último invierno me está pareciendo especialmente duro. Tanto por las bajas temperaturas como, más aún, por el elevado número de funerales en los que me he visto concernido. En la vida hay un tiempo para cada cosa. Hay un tiempo para las bodas, otro para los bautizos y otro, al parecer, para los entierros. Ya no me invitan a bodas, apenas me entero de los bautizos, debe ser que empieza la temporada de responsos.

Informe Vitoria, 1976

Amatiño 2011/03/03 11:15
“El 4 de marzo pasado, la gira europea del señor Areilza quedó desbaratada y Fraga hubo de ofrecer sus disculpas, poco afortunadas, en Alemania; (el secretario general del partido social-demócrata alemán canceló la entrevista que ambos iban a mantener); y así, la primera gran ofensiva diplomática de la monarquía quedó en agua de borrajas; peor aún, en ridículo. La flamante España de la monarquía seguía siendo la triste España de Franco.”

Frikiak, hipokritak eta umemokoak

Amatiño 2011/03/01 18:00
Funtsean, betiko arazoa. Arrazoi batez zein bestez, beti "besteak" dira mugitu behar dutenak, beti "inor" da errudun dena. Norberaren jarrerek eta jokabideek, aldiz, beti bide dute arrazoiren bat, beti aitzakiaren bat, beti logikaz jositako nondik norakoren bat. Blanco ministroak frikitzat jo ditu, gaztelania batuan hipokritak baino ez direnak. Eibarren, berriz, errazegi hazitako umemokoak.

“Erregeren hitzaldia”, atseginena bai behintzat

Amatiño 2011/02/28 10:00
Sarri asko hiruzpalau huskeria aski dira edozein film ontzeko, hariaz gozatzeko, gogoan hartzeko, zine-zaletasuna areagotzeko. Horrez gainera oscarra irabaziz gero… hainbat hobe. Baina, horratik, oscarrak ez du atseginago egiten.

Bertan Bilbo

Amatiño 2011/02/26 00:05
Athleticek, BBKk eta Petronorrek hurrengo hiru denboraldietarako babes-laguntza berritu dute. Sinatu beharrekoak Ibaiganen sinatu dira hiru erakundeen lehendakariak tarteko, Fernando García Macua, Mario Fernández eta Josu Jon Imaz, hurrenez hurren. Bertan Bilbo.

"Made in Spain"

Amatiño 2011/02/25 00:16
Espainiako hamazazpi enpresa handi-mandiren buruzagirik nagusienak elkarrekin bildu dira eta Lehiakortasunerako Enpresa Kontseilua izeneko lobbya osatu “Espainiak kanpoan duen irudi eskasa garbitzeko”. Beldur naiz euskal enpresa esportatzaileak ez ote diren hotz samar geratu.

Gadafi gaztea, sasoiko lorea

Amatiño 2011/02/23 00:05
Gadafi koronelak Idris erregeren kontra altxatu, monarkia uxatu eta sozialismoa aldarrikatu zuenean, ez dut uste inork albiste txartzat hartu zuenik. 1969 urtea zen eta Gadafi gaztea sasoiko lorea baino ez.

Mugaz muga

Amatiño 2011/02/21 00:05
Aurrekoan, Aragoi eta Biarno arteko Aspe arroan (Val d'Aspe) zehar ibiltari nintzela, bidezidorrik laburrena nondik nora ote zihoan bertako mendigoizaleari galdetu eta, erantzun zidan: “por el torrente que muga con Francia”.

Nuklearra? Bai, eskerrik asko

Amatiño 2011/02/19 00:05
Ez dakit nik zer arraio egingo ote dugun energia nuklearraz, jakin ere ez dakit indarrean dauden zentral nuklearren epea luzatu ahal izateko Espainiako Kongresuak adostu duen onespena zuzena den ala ez, baina zilegi bekit esatea erabaki horrek bazterrak asaldatuko zituela duela hogei urte eta ezer gutxi gertatu izan balitz bezala pasatu dela, berriz, oraingoan.