Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Don Bildur eta Don Beste

Amatiño 2011/01/10 00:10
Inurriak ez dira animaliarik argienak, ez dute adimen autonomorik, baina euren artean osatzen duten inurritegia “gizarterik” perfektoen eta eraginkorrenetakoa da. Norbaitek uste lezake zenbat eta inurriak argiagoak izan inurritegiak ere are eraginkorragoa izan beharko lukeela, baina ez. Inurriak argiak balira, beren kabuz pentsatzen hasiko balira (gaur ez, bihar; lan hori ez dagokit; ez zait komeni; ni zu baino gehiago naiz…), akabo gero inurritegia.

Behartsuak aurrekontuetan sartzen ez direnean

Amatiño 2011/01/08 00:10
“Ezer esaten ez duen film larregi dago” salatu zuen Itziar Bollain zuzendariak bere azken pelikula honen nolabaiteko karga arintzeko edo. Baina 'También la lluvia' delakoak ez du inondik ere ezelango aitzakiarik behar. Berriketabako filma da, eraz eta moldez, taxuz eta zentzuz, teknikaz, interpretazioz zein mezuz, benetan sendoa. Zine-aditu amorratua nahiz zale xumea izan, denetariko jendeak gustura ikusiko duena. Ikusi beharrekoa.

Iraultza abertzale eta burgesaren pintura

Amatiño 2011/01/07 00:05
Bi mundu kontrajarri gorpuztu ziren egungo Holanda eta Belgikaren arteko bi mugaldeetan. Hegoaldean, Habsburgo dinastia katolikoaren eta espainiar inperioaren menpeko sistema feudal eta tradizionala. Iparraldean, berriz, burgesia kalbindar eta eragile berria, ahalik eta azkarren mundu-merkatuaz jabetu eta aberastu nahian. Eta han, iparraldeko Herbehereetan, Holandako eta Flandriako pinturaren Urrezko Aroaren miraria loratu zen. Guggenheim Museoan, hilaren 23ra arte.

Gunung Batur

Amatiño 2011/01/05 00:05
Urteberri edozein lekutan da urteberri, baina badira horratik, munduan zehar, geografia-une aproposak eguzki berriaren etorrera bereziki ospatzen dutenak. Horietako bat, nabarmen samarra, Bali uharteko Gunung Batur sumendia, bertako gailurretik ikusten baita Asiako lehen egunsentia.

Mollarriko kontrabandistak eta laminak

Amatiño 2011/01/03 00:05
Zaharberritze-lan ederra egin dute Zarautzen, Mollarri aldean. Ez dut uste memoriaz horrenbeste harrotzen den gure herri hau sekula lar nabarmendu denik historia erakusten. Biltzen behar bada, ez ordea gizarteratzen. Barandiaran eta Altunaren aurkikuntzek ez dute, oraindik, paleontologia museo jakinekorik eta bostehun urteko industria-tradizioaren ondotik hutsaren hurrengo baino ez dugu egin. Nahiz eta, hori bai, paradisua gurean sortu zela sarri pentsatu edo home-faberra bertan asmatu zela sinetsi. Baina, tira, Zarautzen egindakoak merezi du, bai, onespenik.

Chillida-Lekuko dibana

Amatiño 2011/01/01 00:05
Arteak funtzio katartikoa omen du. Hau egia baldin bada, gaurtik aurrera itxiko den Chillida-Leku museoarekin batera euskal arteak atari zabaleko kokapenik katartikoena galduko du. Eta nik, aldi berean, nere diban psikologikorik aproposenetakoa.

Krisia bai, baina ez latzena

Amatiño 2010/12/30 18:29
Krisialdia amaitu omen da merkatuen eskabideari dagokionez, lanpostuak sortzeko urtebete gehiago behar izango dugun arren. Honela bada, ezin esan azken hiru urteotako gainbeherakada larrienetakoa izan denik. Krisia bai, baina ez latzena.

ETBren kontrola

Amatiño 2010/12/29 00:05
Ez dago komunikabide serio eta sinesgarririk argitaratzen duenaren kontrolik ez duenik. Komunikabide orok du bere funtsezko 'corpus' ideologikoa, eta edozein komunikabidek du nork bere lerro editoriala. Zein informaziori lehentasuna eman eta zeini ez, nor elkarrizketatu eta nor ez, zelan titulatu eta zelan ez, zein zutabegile kontratatu eta zein ez, zer jarri lehen orrialdean eta zer ez… hau guztia ez da zuzendaritzaren eguneroko kontrolik gabe erabakitzen.

“El nom que ens germana”

Amatiño 2010/12/27 11:05
Gaur, abenduak 27, eguerdiko 12tan, Kataluniako Generalitatearen Jauregiko Sant Jordi Areto Nagusian, Artur Mas president berria karguaz jabetuko da. CiUren buruzagia izango da Kataluniako 129. lehendakaria. Barrena, zazpi mendeko erakunde-historia dago atzetik.

Errezeta-liburuak

Amatiño 2010/12/26 00:05
Olentzero girotan, bezero katalanak errezeta-liburua bidali dit etxera opari gisa. Bon Nadal. Berehala idatzi diot emailez, jaso izanaren berri eman, liburua eskertu eta benetan asmatu duela adieraziz. Jaso izanaren berri ematen gure amak erakutsi zigun, eskertu beharra legezkoa da eta sukalde-liburua oparitzerik erabaki duenari ez diot etxean hogeita hamarretik gora ditudanik esango.