Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ogia: baserrikoa ala teknikoa ote?

Ogia: baserrikoa ala teknikoa ote?

Amatiño 2011/03/21 11:00
Gauza jakina da. Behingoz normalduko bada, euskarak gizarte moderno eta garatuaren esparru berriak landu beharko ditu. Jakinekoa, baserri-euskara, euskara teknikoa, jendarteko erabilpena eta kontu zahar horiek.

Lehen ogia ogia zen. Bat besterik ez zegoen, ogi-mota bat besterik ez. Edo, behar bada, bi: ogi zuria eta ogi beltza. Tira, horrez gainera arto-irinez egindako ogia ere ba omen zen, baina omen baino ez, guk ez genuen-eta hura sekula jaten. Guk beti bestea jaten genuen, izenik gabekoa, nahiz bezperakoa izan. Jakin bagenekien beste hori gari-irinez egindako zena, baina ez dut inor ezagutzen okindegira joan eta gari-ogia eskatu beharrik inoiz izan zuenik. Ogia ogia zen.

Geroztik, ostera, ogi-mota aukera nabarmen ugalduz etorri da gure artera. Lehen-lehenik ogi “integrala” agertu zen. Hainbatek susmoa genuen ez ote zen beti-betiko ogi beltza,  baina ez, izen teknikoak “integrala” esatea eskatzen zuen. Orain, berriz, beste zenbait ogi-mota plazaratu zaizkigu, izen berriez edo, batere teknikoak ematen ez duten arren: “de-avenakoa”, “de-centenokoa”, “de-tres-cerealeskoa”, “de-cuatrokoa”...
 
Ez dakit baserri-euskara ala euskara teknikoa ote den arazoa baina, hori bai, arazo larriren bat dugunik ezin gero uka.
 
                                                
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: