Nuklearrak eztabaida behar omen du
Amatiño
2010/06/12 23:41
Krisialdiak eta energia garestitzeak erakarri dute aspalditxodanik etorri zetorren galdera: nuklearra… bai ala ez? Behar bada galdera erretorikoa besterik ez da, egiazko eztabaidarik ez baita gure inguruan inondik ere sumatzen.
2 erantzun
Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik
Amatiño
2010/06/10 23:55
Euskaldunok txiki-txikitandik ikasi ohi dugu Errioxan eta Nafar Erriberan itsasaldean baino dezente euri gutxiago izan ohi dela eta badakigu isurialde atlantikoa mediterraneoa baina hezeagoa dela. Sumatu ere sumatzen dugu Bilbon, Donostian eta Baionan, Gasteizen eta Iruñean baino euri gehiago izaten dela, baina inor gutxik daki Donostian Bilbon baino %45 gehiago egiten duela eta Baionan, berriz, Donostian baino %10 gutxiago.
Kataluniako CCOOren historia-artxiboak milioi t´erdi erreferentzia
Amatiño
2010/06/08 23:47
Kataluniako Comissions Obreres sindikatuak deitua, Josu Jon Imaz Euskal Energia Klusterraren zein Petronorren lehendakaria atzo astelehenez mintzatu zen konfederazioaren Bartzelonako egoitzan "Energia i sostenibilitat" gaiaz. Bide batez, CCOOen Arxiu Històric delakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen.
Patxi Zabaletaren oroitzapenetan
Amatiño
2010/06/06 15:00
Gaur, ekainak 6, 1988tik hona urtero bezalaxe, Mikel Larrañagak eta lagun andanak gutuna argitara dute prentsan Patxi Zabaleta zenaren oroitzaz eta gomutaz. Hain zuzen ere, gaur dira hogeita bi urte ETAk Patxi erail zuela Elgoibarko kale-bazterrean. Herriko semea hil, familia izorratu eta inoren izena zikindu nahi… hiru xemaiko hitz galanten izenean. Eta, guztia, ezertarako ez.
Biribila eta kiribila
Amatiño
2010/06/03 23:55
Giza-mugikortasunak eta errepide-sareak elkarren lehian eragiten duten hazkuntza ez da zirkulua, ez behintzat zirkulu itxia. Ez da biribila, kiribila baizik, amaierarik gabeko kiribila, Edengo paradisutik hona etenik gabe hazten ari den munstrua alegia. Batere “aliena” ez gero, guztiz lurtiarra baino.
"Euskel-Idazlasterra"
Amatiño
2010/06/01 23:50
Segurutik nekez izango da blog honen irakurlerik takigrafiaz dakienik. Hala ere, enpresa handietan eta berrogeita hamar urtetik gorako idazkarien artean bada, oraindik, bat-bateko oharrak takigrafiaz jasotzen dituenik. Nik bi urtez ikasi nuen takigrafia. Ez dut, ordea, sekula lanean erabili izan. Lehen (eta azken?) euskal takigrafia-liburua 1929koa da.
