Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2006 Uztaila

Artxiboa Uztaila 2006

Pedagogia? Bai, eskerrik asko

Ikasturte politikoa dezente amaitu da. Irailean jarraituko du, baina ez alderdirik gehienek etsaminak gainditu ez dituztelako, oporretan etxeko lanak egin beharko dituztelako baino. Etxeko lanik garrantzitsuena izango da, segurutik, nork bere jarratzaileei datozen garai berrien nondik norakoa ahalik eta garbien azaldu beharra, gero, egiazko azterketa heltzen denean, inork ez dezan bere burua engainatua sentitu.

Pedagogia barra-barra egiteko sasoia da, benetan alderdien arteko hitzarmenik izango bada guztiek ikasi beharko baitute amore ematen eta inorenak kontuan hartzen. Logikaz ezkerreko zein eskuineko muturretan dauden alderdiek egin beharko dute ahaleginik handiena, erdigunean dauden taldeek jorratu beharreko urratsak beti ere laburragoak izango dira-eta.

Bere jarraitzaileen artean pedagogiarik gehien sakabanatu beharko duena Alderdi Popularra da, bakegintza ukatzetik parte hartzera pasatu nahi baldin badu behintzat. Popularrek eskarmentu handiz dakite zein aldrebesa –eta lotsagarria-- den 1979an onartu ez zuten Estatutua urtero ospatu beharra, eta benetan sinesgaitz da oraingoan ere beste horrenbeste egin nahi izana.

Zenbait ez da batere fio Batasunak egin dezakeen lan pedagogikoaz, eta azken bolada honetan izan diren azpijokoak eta Txapoteren kaikukeriak aipatu ohi dira pedagogiarik ezaren adierazgarri. Baina hau egia izanda, egia ere bada Batasunak orain 20 hilabete (Anoeta, 2004) ekin ziola pedagogia egiteari eta, lehen urratsak geldoak izan arren, seguru gero abiada hartzen duen unean ez duela batere pudorerik izango Aralar, EA, EAJ eta sursum corda eskuinetik pasatzeko.

Kalean agertu berri zaizkigun pankartak ikusi besterik ez: “Independentzia irabazi”. Akabo gero “jo-ta-ke, independentzia lortu arte” eta horrelakoak. Orain independentzia irabazi egin behar omen da. Jakina, eta demokrazia, eta giza-eskubideak, eta aniztasuna, eta elkarbizitza, eta... Baketan dena da irabazgarri... bakoitzaren indarren arabera.

amat 2006/07/30

Juan Luis Bikuña, corresponsal

Joan dira 30 urte 1976ko uztailaren 21ean. 68 udalen ordezkariek hainbat aldarri egin zutenetik Bergaran: ikurriña, euskara, amnistia eta estatutua. Jendetza handia bildu zen egun hartan eta, besteak beste, Juan Luis Bikuña eta biok kazetari-lanetan. Biok genekien garai berrien ataritan geundena; ezin igarri, ostera, garai berrion nondik norakoa.

Hogeita hamar urte geroago Bikuña jubilatu da eta, berarekin batera, baita 1960ko hamarkadan euskalgintzan hasi eta 1970koan loratu zen herri-berriemaileen andana ere. Euskal “intelligentsiak” sekulako artikulu burutsuak idatzi beharra sentitu zuen hartan, bere burua apalagotzat zuen beste hainbatek informazio xumeari ekin zion. Bikuña zen telefono-gidan “corresponsal” jartzen zuen bakarra.

Juan Luis Bergarako “Ernai” antzerki-taldearen (Lazpiur Confebask-en lehendakaria tarteko) partaide ezagutu nuen lehenik, eguneroko herri-informazioan zein kultura-erreportaietan gero eta, 1976tik 1982ra, takian potian izaten ziren hildakoen inguruan. Benetan urte latzak bezain aproposak larre motzean hezitzeko eta kale-kazetaritzan doktoratzeko.

“La Voz de España”, “Deia” eta “El Correo” egunkarietan aritu ostean, 1983an ETBrako bidea egin zuen Bikuk. Orduan, benetan gutxi bera besteko esperientziadunik. Gai guztiak zitzaizkion ezagun, euskaraz zein gaztelaniaz, eta sekula ez gero muzinik edo betozko ilunik. Hain zuzen ere, denerako prestasunak, antzerki-eskarmentuak eta, euskaldunen artean, inor baino hobeto erdaraz mintzo izanak eraman zuten Teleberria aurkeztera.

Bikuk gogoan duenez, “eguenean” esan omen nion “eguakoitzean korbata jazteko moduko alkondariaz etortzeko”; ostiralean froga egin eta “astelehenean be bardin etortzeko” esan. Hurrengo astelehenean, 1983ko abenduaren 17an, Juan Luis Bikuñak ETBren estreinako Teleberria egin zuzen. Ez zuen antza txarto egin, 15 urtean jarraitu baitzuen egunero gauza berbera egiten. Gero, beste 8 urte, beti ere programaren bat aurkezten.

Zorionak eta eskerrik asko, Juan Luis.

amat 2006/07/23

Atxosterik atxostera

Italiak munduko futbol-txapelketa irabazi duela-eta, sarri entzun eta irakurri behar izan dugu selekzio “trasalpinoaren” berri. Ez ditut nik zalantzan jarriko Italiak merezitako kalifikatiboak baina benetan anakroniko samarra iruditzen zait interneten eta globalizazioaren garai honetan horren adjetibo lokalak nabarmendu beharra.

Segurutik Italia “trasalpinotzat” jo behar izan zuen Saguntotik Erromara bidean Alpeak elefante-gainean gurutzatu zituen Anibal kartagoarrak (antza, ez zion inork, Monakotik joateko, Côte dŽAzurreko Michelin maparik eskaini) baina ez da gero batere ulergarri zergatik 23 mende geroago Bilbo-Erroma hegaldia trasalpetarra den eta ez, esaterako, traspiriniarra edo trasmediterraniarra.

Izan ere, Alpeak ardaztzat hartzekotan, ez dakit zergatik Italia trasalpetarra den eta ez diren, ostera, Suitza, Austria edo Alemania... Ze, Italiatik ezezik, Euskal Herritik ikusita ere, Alpeen iparraldean dauden herriak dira, hain zuzen ere, trasalpetarrak, eta ez Alpeen hegoaldekoak. Antzerako eurozentrismo zaharkituan jausi izaten gara Australia antipodetan kokatzen dugunean edo ipar haizea hotza dela diogunean. Besterik uste arren, mundu erdian behintzat hegoaldera joten duten medikaldeak dira ainubeenak eta izoztuenak.

Paradoxa honetaz Lino Akesolo dimar eruditoa jabetu zen Bitañoren “Atalak” (Kuliska Sorta. 1967) aleari egindako “Atxosterik atxostera” hitzaurrean. Akesolok kontatu bezala, umetan uste ei zuten, Diman, erbestea atxostean zegoela, Gorbeia haitz-osteko mundu urrun eta ezezagunean. Umea koskortu eta estreinako Durangora joan zenean jakin zuen, aldiz, durangarrentzat atxostekoak Anboto-osteko bizilagunak zirena, dimarrak hain zuzen ere¡

Mundua txikertzen, hurreratzen eta laburbiltzen ari den honetan, gero eta gutxiago dira arraroak, diferenteak, ezezagunak eta bestelakoak. Distantziak erabat murriztu dira eta, honez gero, akabo betirako Anibalen Alpeak, europarren antipodak eta dimarren atxosteak.

amat 2006/07/16

Hogeita hamar urte eta orain hau¡

Bakeak egitea bakeak egitea baino ez da. Normalkuntza politikoak, aldiz, alderdien arteko hitzarmena eskatzen du. Alderdi guztiek udaberriko hauteskundeetan parte hartuko badute, bakegintzak ondoko hiruzpalau hilabetetan etorriko beharko du. Baina hitzarmen politikoak ez du, ordea, derrigorrez etorri beharrik izango.

Antza denez, PPk edo izan ezik alderdi guztiek nahi dute bakegintza gerta dadin. Eta seguruenik, PSEk eta Batasunak edo izan ezik, denek nahi dute hitzarmen politikoa albait arinen hel dadin.

EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek hitzarmena nahi dute normalkuntzak atzerapenik behar ez duelakoan. PPk nahi izango du, berriz, PSE eta Batasunaren arteko akordioen berri hauteskunde orokorren aurretik plazaratzeko. Eta, arrazoi berberagatik, baina aldrebes, PSEri eta Batasunari ez zaie oraingoz ezer erabakitzerik komeni izango.

Sozialistek badakite ezer gutxitan amore eman arren, PPri gehiegi irudituko zaiola. Eta Batasunak badaki PPri gehiegi irudituko litzaiokeen hori bere jarratzaileek etsigarritzat joko luketela.

Zapaterok berriro hauteskundeak irabazi arte planto egiteko aski izango da Euskal Herri mailako mahai politiko bakarra aldarrikatzea. Aldarriak goratzea baino ez dago ondo gelditzeko... ezer egiten ez den bitartean.

Hogeita hamar urte eta orain hau¡

amat 2006/07/14

Causó baja...

“Certifico que Pablo Agirre, de 28 años de edad, natural de Ortuella, hijo de Pablo y de Irene, de estado casado y de profesión calderero, causó baja en este Prisión Provincial con fecha 11 de Marzo de 1938, por haber sido entregado al piquete encargado de la ejecución de la sentencia dictada en Consejo de Guerra”. Izen-abizenak aldatu arren, horra 2006ko ekainaren 21eko heriotzagiriak dioena.

Pablo Agirreren semeak 68 urte behar izan ditu aitaren heriotzagiria lortu ahal izateko. Honelako berriek gogorarazten digute gure aurrekoek sufritu zuten gerraren txinpartak ez direla oraindik zeharo amatatu eta, inork zalantzarik badu, oraindik ere Franco armetan jarri izanaz PPren salaketarik eza gogoan hartu besterik ez du.

Umemokoa baino ez nintzen ni, 1953 urtean eskolatik atera eta Eibarko elizapeko “Monumento a los caídos” horma inauguratzera eraman ginduztenean. Baita, besoa jasota, “Cara-al-sola” kantarazi ere. Ez dut nik esango horma hartako izen-zerrendako haiek gure oroimenik merezi ez zutenik, baina bai, ostera, Ortuellako Pablo Agirreren trintxerakoek ere gutxienik beste horrenbeste merezi zutela.

Segurutik espainiar eskuinak noizbait arbuiatuko ditu Francoren altxamendua nahiz ondoko diktadura eta gertu nago, elkarbizitzaren izenean, zuhur itxaroteko. Baina, demokraziaren izenean, nekez onartu dezaket altxamendua eta diktadura eragin zituzten aldarriak egiten jarraitu nahi izatea.

Aldi berean, ez dut batere zalantzarik ezker abertzale osoak ETAren indarkeria noizbait txarretsiko duenik eta, elkarbizitzaren izenean, gertu nago geroko gerotan, luzamendutan, jarraitzeko. Baina, demokraziaren izenean, nekez onartu dezaket burruka armatuaren onespenik eta gorasarrerik.

Iritzi-miritzi guztien gainetik, 1936an erakunde errepublikarrek zuten arrazoi eta ez kontra atera ziren militarrek. Eta, 1976an, joko demokratikoaren aldekoek asmatu zuten, eta ez joko hura onartu ez zuten armatuek. Eta, xinplea bezain oinarrizkoa da, batak zein besteak argi geratu behar dute.

amat 2006/07/09

Le Pays Basque Nord à ébullition

Le succès de la partie de Coupe d’Europe disputé le mois dernier, en avril, à Anoeta (Saint Sebastién), entre le Biarritz Olympique et le Bath anglais, la célébration quelques semaines plus tard, à St Pée, de la fête Herri Urrats, en faveur des ikastola sont deux événements dont l’explication va au-delà des aspects de bon voisinage. Il est évident que quelque chose bouge en Pays Basque Nord.

Il n’y a aucun doute que la consolidation de la paix de ce côté-ci se traduise comme un aiguillon majeur pour approfondir le sentiment basquiste au-delà de la Bidasoa. La disparition de la violence évacuera la méfiance à l’égard du Pays Basque Sud. En terme politique, cela s’achèvera avec l’alibi de la violence pour insister sur l’immobilisme. De plus, nous sommes dans un contexte où la crise peut ouvrir le débat sur le modèle territorial en France.

Malgré tout, les citoyens du Pays Basque Nord sont les témoins d’exception du développement social, économique, culturel, linguistique,... réalisé de ce côté-ci de la frontière depuis 25 ans. Nous sommes passés du stade où nous autres allions chercher des assiettes de cristal duralex et des lauburus clandestins au stade où ce sont eux qui viennent faire leurs achats, visiter le Guggenheim, venir voir jouer le Biarritz Olympique “à la maison”, à Anoeta, pour les éliminatoires officiels de la coupe d’Europe de rugby.

Le changement opéré va au-delà de l’esthétique. Ce n’est pas seulement le fait que les pelotaris professionnels d’Iparralde font de la compétition dans les frontons de ce côté-ci ou que leurs successeurs les voient à ETB (Basque TV). Les entreprises marchandes du Pays Basque Nord voient avec une envie non dissimulée les aides et incitations des institutions basques dans les secteurs économiques. Là-bas, ils doivent se diriger vers Paris. Et cette proximité de l’Administration Publique basque, parrallèle à l’éloignement français, vaut pour les secteurs de l’enseignement, la culture, la langue, la santé, les services sociaux, la recherche, les infrastructures ou les moyens de communication.

Voici quelques semaines, le prestigieux quotidien économique “Les Echos” (des 12 et 13 avril 2006) a offert un reportage de quatre pages sur le développement économique du Pays Basque avec un titre suffisamment évocateur, “l’Espagne : la recette du miracle basque”, suivi d’un bref préambule ou présentation : “Après avoir affronté une crise extrêmement profonde, la région autonome basque d’Euskadi a modernisé son appareil économique et renoué avec la croissance. Ce renouveau sŽappuie sur une stratégie volontariste et se nourrit dŽune forte culture identitaire. Il a été rendu possible par la liberté de décision dont bénéficient les autorités du territoire, et que le gouvernement local souhaite encore accroître, malgré lŽopposition de Madrid”.

Mais, comme pour tout, le miracle basque ne réside pas uniquement dans le changement réel connu en Pays Basque Sud, depuis 25 ans, mais aussi le changement de perception médiatique que nous autres avons du Pays Basque Nord. Voici quelques années, ceux d’entre nous qui osions parler de l’excellence de notre développement économique étions taxés d’extrêmistes et de nationalistes radicaux. Actuellement l’avenir de la Communauté Autonome d’Euskadi est présenté par la presse économique de Paris comme un modèle de référence à suivre. Tout cela suppose un changement révolutionnaire dans les schémas mentaux des citoyens du Pays basque nord. Et c’est dèjà ce qui se dit depuis Paris, dans la capitale du jacobinisme du XVIIIème et du colbertisme traditionnel du XVIIème siècle.

Ce qu’expliquait récemment le maire de Sare, Jean Aniotzbehere : “lorsque je suis arrivé en 1977, le nationalisme était tabou. C’était, pour nous l’affaire de ces `sauvages d’EspagnolsŽ. Mais, petit à petit, par une information objective des événements, les gens ont évolué. AujourdŽhui, leurs enfants et petits enfants sont abertzale. Ma sympathie pour EAJ-PNB (Parti National Basque) est née de la permanence de sa politique pacifiste, de son ouverture à l’extérieur, de son intérêt à notre égard.”

La mairesse de St Pée-sur-Nivelle, Marie Christine Bessonart, s’est exprimée publiquement en des termes similaires. Le plus surprenant est l’attitude du président du Conseil Général des Pyrénées Atlantiques, Jean Jacques Lasserre. Après s’être présenté pour la première fois à la fête du dernier Herri Urrats, il a assuré dans son intervention publique que le futur passe par l’approfondissement des relations transfrontalières des deux côtés de la frontière. Certains diront que ces propositions politiques nous habituent à rechercher un certain appui électoral. Evident. Mais c’est là précisément que réside le grand changement. Le président du Conseil Général assiste pour la première fois, à une fête revendicative de l’euskara convaincu que cela est politiquement correct. Il s’agit de la rentabiliser pour leurs propres intérêts électoraux.

Dans ce contexte, l’opportunité de la plateforme Batera ne nous surprend pas. Intéresséé par l’obtention de 46 000 signatures (20% de la population du Pays Basque français et du Béarn) en appui des quatre revendications historiques : département basque, officialité de l’euskara, chambre d’agriculture basque et relation institutionnelle avec le Pays Basque Sud.

A tout cela, il faut rajouter que comme en 1979, le Royaume d’Espagne appartient déjà à l’Union Européenne depuis 1986. Cela signifie que les frontières ont disparu et que des deux côtés de la frontière, nous partageons la monnaie et le marché. Il est raisonnable d’affirmer que désormais, rien ne sera comme avant. Le seul problème est qu’entre temps, nous avons oublié d’apprendre le français

amat 2006/07/03

Futbola eta politika

Frantziako 19,5 milioi ikusle eta Espainiako 12,2 bildu ziren asteazkenean telebistako futbol-partidaren inguruan; besteak beste, 775.000 euskal hiritar tarteko. Biharamunean, emisio-eskubideak dituzten Cuatro eta La-Sexta telebisten akzioek behera egin zuten eta eskubiderik gabeko A3 eta T5 kateenek, ostera, gora.

Nekez ukatu daiteke futbolak gizartean zein ekonomian duen eragina eta ezin ere zalantzan jarri futbolaren dirdira politikoa. Politika eta kirola ez direla nahastu behar diotenak edo beste galaxiaren batekoak dira edota, seguruenik, politika eta kirola elkarrekin nahasten artistarik handienak.

Makinatxo bat lagun ezagutzen dut nik aurreko asteazkenean Espainiak galdu zezan nahi zutenak. Eta ez, jakina, jokalari gorri-horien kontra ezer zutelako, berorien elastikoek ordezkatzen zuten egitasmo politikoarekin bat ez zetoztelako baino.

Hainbat kirol-informazioren hizjarioari jaramon egin baino ez konturatzeko, koloreak ez direla neutralak eta jokoan zegoena ez zela kirol hutsa. Nahikoa izan zen erdipurdiko bizpahiru talderen kontra irabaztea euforia suspertzeko eta kirolarekin zer ikusirik ez duten aldarriei amain emateko. Bere burua zuhurtzat duen hainbat ikusi genuen astoratua Zidanek gola sartu arte, eta gero bai, gero etorri ziren baretu nahiak, ordurarteko gehiegikerien salaketak eta jarrera lasaiagoak eskatu beharrak.

Gorri-horizaleek ez dute ulertzen nola arraio inork nahiago dezakeen Frantziak, Ukrainiak edo Saudi Arabiak Espainiari irabaztea. Ez dira jabetzen Espainia dela Euskadiri nazioarteko partaidetza ukatzen diona eta hori konpontzen ez den bitartean euskal gizarte-zati handiak Espainia joko duela galtzaile-kinielaren zerrendaburutzat.

Inork galdu dezan nahi izatea ez da, ez, sentimendurik eskuzabalena, baina ezta inork parte hartu ez dezan nahi izatea ere. Zenbaitek uste dugu esku batez euskal selekzioa ukatzea eta beste batez espainiar selekzioarekiko atxikimendua eskatzea lartxo eskatzea dela. Ala ez?

Amatiño

amat 2006/07/02

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04