Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Causó baja...

Causó baja...

amat 2006/07/09 19:47

“Certifico que Pablo Agirre, de 28 años de edad, natural de Ortuella, hijo de Pablo y de Irene, de estado casado y de profesión calderero, causó baja en este Prisión Provincial con fecha 11 de Marzo de 1938, por haber sido entregado al piquete encargado de la ejecución de la sentencia dictada en Consejo de Guerra”. Izen-abizenak aldatu arren, horra 2006ko ekainaren 21eko heriotzagiriak dioena.

Pablo Agirreren semeak 68 urte behar izan ditu aitaren heriotzagiria lortu ahal izateko. Honelako berriek gogorarazten digute gure aurrekoek sufritu zuten gerraren txinpartak ez direla oraindik zeharo amatatu eta, inork zalantzarik badu, oraindik ere Franco armetan jarri izanaz PPren salaketarik eza gogoan hartu besterik ez du.

Umemokoa baino ez nintzen ni, 1953 urtean eskolatik atera eta Eibarko elizapeko “Monumento a los caídos” horma inauguratzera eraman ginduztenean. Baita, besoa jasota, “Cara-al-sola” kantarazi ere. Ez dut nik esango horma hartako izen-zerrendako haiek gure oroimenik merezi ez zutenik, baina bai, ostera, Ortuellako Pablo Agirreren trintxerakoek ere gutxienik beste horrenbeste merezi zutela.

Segurutik espainiar eskuinak noizbait arbuiatuko ditu Francoren altxamendua nahiz ondoko diktadura eta gertu nago, elkarbizitzaren izenean, zuhur itxaroteko. Baina, demokraziaren izenean, nekez onartu dezaket altxamendua eta diktadura eragin zituzten aldarriak egiten jarraitu nahi izatea.

Aldi berean, ez dut batere zalantzarik ezker abertzale osoak ETAren indarkeria noizbait txarretsiko duenik eta, elkarbizitzaren izenean, gertu nago geroko gerotan, luzamendutan, jarraitzeko. Baina, demokraziaren izenean, nekez onartu dezaket burruka armatuaren onespenik eta gorasarrerik.

Iritzi-miritzi guztien gainetik, 1936an erakunde errepublikarrek zuten arrazoi eta ez kontra atera ziren militarrek. Eta, 1976an, joko demokratikoaren aldekoek asmatu zuten, eta ez joko hura onartu ez zuten armatuek. Eta, xinplea bezain oinarrizkoa da, batak zein besteak argi geratu behar dute.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: