Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Juan Luis Bikuña, corresponsal

Juan Luis Bikuña, corresponsal

amat 2006/07/23 19:55
Hogeita hamar urte joan dira aldarrikatu zirenetik Bergaran: ikurriña, euskara, amnistia eta estatutua. Jendetza handia bildu zen egun hartan eta, besteak beste, Juan Luis Bikuña eta biok kazetari-lanetan. Biok genekien garai berrien ataritan geundena; ezin igarri, ostera, garai berrion nondik norakoa.

Hogeita hamar urte geroago Bikuña jubilatu da eta, berarekin batera, baita 1960ko hamarkadan euskalgintzan hasi eta 1970koan loratu zen herri-berriemaileen andana ere. Euskal “intelligentsiak” sekulako artikulu burutsuak idatzi beharra sentitu zuen hartan, bere burua apalagotzat zuen beste hainbatek informazio xumeari ekin zion. Bikuña zen telefono-gidan “corresponsal” jartzen zuen bakarra.

Juan Luis Bergarako “Ernai” antzerki-taldearen (Lazpiur Confebask-en lehendakaria tarteko) partaide ezagutu nuen lehenik, eguneroko herri-informazioan zein kultura-erreportaietan gero eta, 1976tik 1982ra, takian potian izaten ziren hildakoen inguruan. Benetan urte latzak bezain aproposak larre motzean hezitzeko eta kale-kazetaritzan doktoratzeko.

“La Voz de España”, “Deia” eta “El Correo” egunkarietan aritu ostean, 1983an ETBrako bidea egin zuen Bikuk. Orduan, benetan gutxi bera besteko esperientziadunik. Gai guztiak zitzaizkion ezagun, euskaraz zein gaztelaniaz, eta sekula ez gero muzinik edo betozko ilunik. Hain zuzen ere, denerako prestutasunak, antzerki-eskarmentuak eta, euskaldunen artean, inor baino hobeto erdaraz mintzo izanak eraman zuten Teleberria aurkeztera.

Bikuk gogoan duenez, “eguenean” esan omen nion “eguakoitzean korbata jazteko moduko alkondariaz etortzeko”; ostiralean froga egin eta “astelehenean be bardin etortzeko” esan. Hurrengo astelehenean, 1983ko abenduaren 19an, Juan Luis Bikuñak ETBren estreinako Teleberria egin zuzen. Ez zuen antza txarto egin, 15 urtean jarraitu baitzuen egunero gauza berbera egiten. Gero, beste 8 urte, beti ere programaren bat aurkezten.

Zorionak eta eskerrik asko, Juan Luis.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: