Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Pedagogia? Bai, eskerrik asko

Pedagogia? Bai, eskerrik asko

amat 2006/07/30 18:49

Ikasturte politikoa dezente amaitu da. Irailean jarraituko du, baina ez alderdirik gehienek etsaminak gainditu ez dituztelako, oporretan etxeko lanak egin beharko dituztelako baino. Etxeko lanik garrantzitsuena izango da, segurutik, nork bere jarratzaileei datozen garai berrien nondik norakoa ahalik eta garbien azaldu beharra, gero, egiazko azterketa heltzen denean, inork ez dezan bere burua engainatua sentitu.

Pedagogia barra-barra egiteko sasoia da, benetan alderdien arteko hitzarmenik izango bada guztiek ikasi beharko baitute amore ematen eta inorenak kontuan hartzen. Logikaz ezkerreko zein eskuineko muturretan dauden alderdiek egin beharko dute ahaleginik handiena, erdigunean dauden taldeek jorratu beharreko urratsak beti ere laburragoak izango dira-eta.

Bere jarraitzaileen artean pedagogiarik gehien sakabanatu beharko duena Alderdi Popularra da, bakegintza ukatzetik parte hartzera pasatu nahi baldin badu behintzat. Popularrek eskarmentu handiz dakite zein aldrebesa –eta lotsagarria-- den 1979an onartu ez zuten Estatutua urtero ospatu beharra, eta benetan sinesgaitz da oraingoan ere beste horrenbeste egin nahi izana.

Zenbait ez da batere fio Batasunak egin dezakeen lan pedagogikoaz, eta azken bolada honetan izan diren azpijokoak eta Txapoteren kaikukeriak aipatu ohi dira pedagogiarik ezaren adierazgarri. Baina hau egia izanda, egia ere bada Batasunak orain 20 hilabete (Anoeta, 2004) ekin ziola pedagogia egiteari eta, lehen urratsak geldoak izan arren, seguru gero abiada hartzen duen unean ez duela batere pudorerik izango Aralar, EA, EAJ eta sursum corda eskuinetik pasatzeko.

Kalean agertu berri zaizkigun pankartak ikusi besterik ez: “Independentzia irabazi”. Akabo gero “jo-ta-ke, independentzia lortu arte” eta horrelakoak. Orain independentzia irabazi egin behar omen da. Jakina, eta demokrazia, eta giza-eskubideak, eta aniztasuna, eta elkarbizitza, eta... Baketan dena da irabazgarri... bakoitzaren indarren arabera.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: