Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Dani Fanoren lanari eskainitako erakusketa Donostian

e-gor 2019/02/21 20:16
Aieteko Kultur Etxean dago martxoaren 10a bitartean, Ilustratzailearen Txokoa programaren barruan
Dani Fanoren lanari eskainitako erakusketa Donostian

Argazkia: Iñigo Astiz

Berriz ere Komikeri-ri esker izan dut honen berri, berandu bada ere... Abendu hasieran ireki zen eta martxoaren amaiera arte egongo da Dani Fanori eskainitako erakusketa, 20 bat lanekin, Aiete Kultur Etxean, Ilustratzailearen Txokoa programaren barruan. Ikustera joango gara, bai horixe!

Xabiroik 50 bete ditu!

e-gor 2019/02/07 20:40
Abenduko zenbakian bete zituen Ikastolen Elkartearen komiki-aldizkariak 50 zenbaki; horren eta aurreko zenbakiaren edukiaren berri duzue hemen
Xabiroik 50 bete ditu!

Irudia: Patxi Pelaez

Xabiroik 50 bete ditu! Urteak ez, baizik eta zenbakiak, baina ospatzeko moduko mugarria bai horixe! Abenduari dagokion 50. zenbaki honetan ondoko edukia aurkituko dugu:

Eta urrian ateratako 49. zenbakiaren berri hemen eman gabe neukanez, bada, bide batez, honatx horren edukiak ere:

  • Eider Eibarren azala
  • Zenbaki guztietan (edo ia guztietan) bezala, goian aipatutako albisteen txokoa, Xabiroienea, Haizea, Pertza ustelaren gogoeta antzuak eta Arranotxu
  • Abangoardiako bidaia iraganera 6 orriko istorioa, Iñigo Astizen gidoia eta Mikel Anteroren irudiekin
  • Unai Iturriagaren gidoi eta Sanviren irudidun Benita eta euria 7 orriko istorioa
  • Goian aipaturiko bi egileei Iñigo Astizek egindako elkarrizketa, Haur besoetakoa 2-ren harira
  • Kolosala izango da, Eider Rodriguezek idatzi eta Xabier Sagastak marraztutako 6 orriko istorioa
  • Mamen Moreuren Lehen eguna 2 orriko istorioa

Xabiroi 49
Irudia: Eider Eibar

Zorionak, Xabiroi! Eta 50 urte ere bete ditzazula!

Tintinen urteurrenaz, Euskadi Irratiko Faktoria Magazinean

e-gor 2019/01/25 07:49
Adur Larrea eta biok aritu ginen Manu Etxezorturekin solasean komiki-pertsonaia ezagun honen inguruan
Tintinen urteurrenaz, Euskadi Irratiko Faktoria Magazinean

Irudia: Hergé

Urtarrilaren 10ean bete ziren 90 urte Tintinen lehenengo abentura Le petit vingtième aldizkarian argitaratzen hasi zenetik, eta horretaz aritzeko gonbidatu gintuzten astelehenean Adur Larrea komikigilea eta biok Euskadi Irratiko Faktoria Magazinera, eta horretaz egin genuen solas ordu erdi inguruz Manu Etxezorturekin. Aldiro bueltatzen diren Hergé eta Tintinen gaineko arrazismo eta bestelako akusazioak, Tintinen arrakastaren arrazoien gaineko teoriak, Asterixekiko eta Popeyerekiko konparaketak (urrian beteko baitira 60 urte Asterix lehenbizikoz Pilote aldizkarian atera zenetik eta 90 Popeyeren lehenengo agerpenaz) eta beste hainbat kontu izan genituen solasgai.

Gustu baduzue, Nahieran-en entzun daiteke (saioaren 1:21:00 eta 1:50:17 minutuen artean entzungo gaituzu).

Komikien itzulpenari buruzko artikulua Senez aldizkarian

e-gor 2019/01/18 20:26
Maialen Garagarzak idatzi du, Bego Montoriok emandako komikien itzulpenaren inguruko tailerraren kronika eginez

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak argitaratzen duen Senez aldizkariaren 49. zenbakian, 2018ari dagokionean alegia, komikiaren itzulpenari buruzko artikulua atera da.

Artikulua Maialen Garagarza itzultzaileak sinatzen du, eta bertan Bego Montoriok (hainbat komiki euskarara ekarritakoa da bera) emandako Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk tailerraren kronika egiten du. Komikiaren definizioaren inguruan sarrera bat emateaz gain, oso modu atseginean azaltzen ditu komikien itzulpenak dituen berezitasun eta zailtasunak, adibide praktikoekin. Bunbuiloetako espaziora moldatu beharra, bunbuiloetako ahozko hizkuntza, paratestuak, onomatopeiak, irudien bidez adierazten denera egokitu beharra... Garagarzak ongi dioenez, "komiki-itzultzaile izan baino lehen komiki-irakurle izan behar da", baiki.

Intxaurrondo Kultur Etxeko komiki-solasaldien 2019ko programazioa

e-gor 2019/01/06 18:35
Etzi hasiko dugu, urtarrilaren 8an; "Haur besoetakoa" komikiaz arituko gara Unai Iturriaga gidoilariarekin

Intxaurrondo Kultur Etxeak prest dauka 2019ko programazioa. Neuk gidatzen ditudan euskarazko saioak hauek izango dira:

Adi, beraz, lehenengoa etzi bertan baita!

Juanma Diaz de Gereñuk gidatzen dituen gaztelaniazko saioei dagokienez, ondoko komikien ingurukoak izango dira:

Saioak guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, Intxaurrondo Kultur Etxean. Bertan ikusiko dugu elkar, ezta? ;-)

"Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean" atera du Sua argitaletxeak

e-gor 2018/12/22 10:15
Ramon Olasagastik egin du gidoia eta César Llagunok marrazkiak
"Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean" atera du Sua argitaletxeak

Irudia: César Llaguno

Pentsa zer izan zen bederatzi urteko haur euskaldun mendizale batentzat Martin Zabaletak euskaldunontzat lehenbizikoz munduaren gailurra jo zuen une hura... Nire barruan betirako gordeta dago egun magiko hura eta orduko sentipenak, baina lauso samar, zehaztasun gehiegirik gabe. Martin Zabaletaren izena, Pasang Tembaren argazki hura ikurrinarekin, beranduago Arrasateko Ideal zinema lepo beteta Agur Everest filma ikusteko, eta gauza gutxi gehiago.

Sua argitaletxeak atera duen Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean komiki honek hutsuneak betetzen laguntzen du. 1967ko Andeetako balentria, 1974ko huts egindako espedizioa, espedizio hartan egin ziren saiakerak, igoeran eta jaitsieran jasandako arriskuak eta une latzak... kontatzen ditu Ramon Olasagastik César Llagunoren irudien bidez. Zinez, izenburuak dioen bezala, Euskal Herri guztia sentitu ginen Everesten gailurrean egun hartan, eta garai mitiko hura komikian ere kontatu beharra zegoen.

Nik ezagutzen ez nuen komikiekin lotutako anekdota bitxi bat: Jon Zabaleta komikigilea Martinen anaia da, eta Martinek gailurra egin zuenean Everesteko kanpaleku nagusian zen Jon, bi egun lehenago iritsita; espedizioaren irudi bat egin zuen Pyrenaica aldizkarirako.

Aristotelesen bizitza, haurrentzat komikian kontatuta

e-gor 2018/12/07 20:55
Jordi Bayarrik zientzialari eta pentsalarien bizitzak kontatuz egiten dituen komikien emanaldi berri hau ere euskaratu du Ikaselkar-ek
Aristotelesen bizitza, haurrentzat komikian kontatuta

Irudia: Jordi Bayarri

IkasElkar argitaletxeak historiako zientzialari eta pentsalari garrantzitsuenen biografiak haurrei azaltzeko komikiak argitaratzen darrai. Lehenago Darwin, Marie Curie, Galileo eta Newtonenak bezala, antzinako Greziako Aristoteles filosofoaren bizitza eta pentsamendua kontatzen zaigu oraingoan Jordi Bayarriren Aristoteles, jakiteko irrika komiki honetan.

Harriet argitaletxeak "Elefantearen tristura" euskaratu du

e-gor 2018/12/06 22:38
Sari ugari irabazi ditu Nicolas Antona eta Nina Jacqmin-en komiki ederrak
Harriet argitaletxeak "Elefantearen tristura" euskaratu du

Irudia: Nina Jaqmin

Louis haur umezurtzaren bizitza ez da samurra: inork ez du adoptatu nahi, kideek iseka egiten diote bere loditasun eta betaurrekoengatik... Baina herrira zirkua iristean, Clara elefante-hezle gaztearekin adiskidetu eta maiteminduko da. Nicolas Antonaren gidoia eta Nina Jacqminen irudiak dituen Elefantearen tristura hau 2016an argitaratu zen Frantzian eta sari ugari irabazi ditu han. Bejondeizula, Harriet, euskarara ekartzeagatik!

Komikigintza 2018ko Durangoko Azokan

Iñaki Otamendi 2018/12/05 20:55
Argitaletxeak, aurkezpenak, sinadurak, mahai inguruak...

Euskal Kultura, herrigintza, literatura, kultur merkatua eta industria, musika, autoekoizpena, teknologia, sormena... eta beste hainbat hitz aipatu daitezke Durangoko Azokaz hitz egitean, eta komikigintza ere zerrenda horretan geroz eta indar handiagoz sartzen ari da.

Durangoko Azokan euskarazko komikigintzaren une gozoa islatuko da: kopuru eta kalitate aldetik nabarmena da hori, nahiz eta komikigileen baldintzak oraindik hobetzear dauden eta sormen guzti hori albumetan eta beste mediotan modu sendo batean garatzeko baldintzak oraindik ez egonkortu.

Stand bakoitzean topa ditzakegun aurtengo eta aurreko urteetako komikiez gain, Azokako egitarauan ere komikigintzak lekua hartu du.

Stand-ak

Stand-en planoari begira, azken urteotan komikigintzari bultzada handia ematen dioten argitaletxeak topatu ditzakegu, elkarren ondoan kasu batzuetan:

  • ASTIBERRI: Goienkale 81 (aurten 3 komiki euskaraz)
  • HARRIET EDICIONES: Goienkale 82 (aurten 7 komiki euskaraz)

2018 eta 2017an komiki kopuruetan gutxiago baina kalitatez oso komiki interesgarriak argitaratu dituztenak ere bai:

  • GURE BERRIAK: Artekale 65
  • ZENBAT GARA - ERROA ARGITALETXEA: Goienkale 12
  • TXALAPARTA: Barrenkale 2-8
  • ELKAR LIBURUAK: Artekale 77-85
  • ARGIA: Artekale 23-25
  • ATARAMIÑE-EUSKAL PRESOEN LAGUNAK: Artekale 70-71
  • DENONARTEAN: Artekale 12-13
  • NABARRALDE: Barrenkale 11-12
  • SUA: Goienkale 75-77
  • IKASELKAR: Goienkale 88-92
  • ZORTZIKO: Goienkale 28
  • ZTK: Goienkale 24
  • KATAKRAK (Farmazia Beltza): Barrenkale 13-14

Ikastolen Elkarteko komikiak ere topatuko ditugu stand hauen artean, eta baita Xabiroiko kideak ere aldizkariaren 50. zenbakiarekin!!!

Komikigintza ere bizi bizi dago zenbait aldizkaritan:

  • GAZTEZULO: Goienkale 43
  • JAKIN: Goienkale 78
  • LANKU - BERTSOZALE ELKARTEA: Goienkale 39
  • BIZIPOZA - IRRIEN LAGUNAK: Artekale 3

Solasaldiak

Ostirala

  • ASISKO URMENETA (Aztihitza): 12:00-12:25

Larunbata

  • MIKEL SANTOS BELATZ (Gerezi Garaia): 13:00-13:25
  • DANI FANO (Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak): 17:30-17:55
  • UNAI ITURRIAGA eta ALEX SAN VICENTE (Haur besoetakoa - Paristik datorren artista): 18:30-18:55

Sinadurak

Segur aski autore gehiagoren sinadura txandak egongo dira stand-etan, baina Azokaren webgunean komikilari hauen sinatze txandak agertzen dira.

Belatz egunero Gerezi Garaia sinatzen egongo da egun osoan zehar Txalapartako stand-ean, eta Dani Fanok ere ordutegi zehatzetan sinatuko du Astiberrin Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikia:

  • Osteguna 11:00-13:00 eta 16:30-19:00
  • Ostiral goizean 11:00 - 13:00
  • Larunbatean 11:00-13:00 eta 19:00-20:00
  • Igande goizean 11:00-13:00

Komikigileak mahai-inguru eta aurkezpenetan

Ostiralean Dani Fanok mahai-inguru batean hartuko du parte Sormena eta gurasotasuna izenburupean. Areto Nagusian izango da 18:30ean.

Igandean Patxi Gallegok Urdirotz eta Antzin - Euskal Udalekuak historia eta istorioak liburuko atal bat moldatu du, bere Urdirotzeko bizipenetan oinarritua.

Osatu dezagun zerrenda hau denon artean!

Hona hemen segur aski osatugabe dagoen komikigileen presentziari buruzko zerrenda, Artikulu honen irakurleon esku zerrenda osatzea komentarioak utziz. Eta adi egon, Durangon beti egoten baita sorpresa ederren bat!

Astiberrik Waluk hartz zuri txikiaren abenturen bigarren atala ere euskaratu du

e-gor 2018/12/05 07:13
"Waluk 2 - Bidaia handia" du izenburua Emilio Ruiz eta Ana Miralles-en haurrentzako komikiaren atal honek
Astiberrik Waluk hartz zuri txikiaren abenturen bigarren atala ere euskaratu du

Irudia: Ana Miralles

Astiberri argitaletxeak iaz atera zuen euskaraz Emilio Ruiz eta Ana Mirallesen Waluk hartz zuri txikiaren abenturen lehen komikia, eta orain datorkigu bigarrena, Waluk 2 - Bidaia handia. Walukek eta Eskimo hartz zaharrak elkarrekin egingo diote aurre erabat aldatzen ari zaien munduari, haur zein helduentzako den komiki polit honetan.

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10