Buyan, app-ean ere bai
Iazko urteko nobedade interesgarrienetako bat Buyan – Heriotzaren uhartea komikia izan zen, Martin eta Xabier Etxeberria anaiek eta Aritz Truebak egindakoa. AEBtan eta Frantzian atera zen, eta baita euskaraz ere, autoedizioan. Bada, orain telefono mugikorrentzako aplikazio edo app formatuan atera dute, Android zein iOS sistementzat, Josu Igoa taldeko laugarren kidearen eskutik. Paperezkoak uzten ez duen hainbat gauza ditu: mapa interaktiboa (behean), aurkibidea, hizkuntza-aldaketa, efektuak (arretaz begiratu artikulua ilustratzen duen irudiaren 3D efektuan), gailuaren sentsoreen bidezko animazioak, glosarioa... Komikiak gozatzeko beste modu bat, etorkizuneko modua, beharbada.