Superpatata gehiago!
Urte hasiera honetan lanez lepo egon naiz (laneko kontuak) eta bloga ia-ia abandonatuta izan dut hilabetetan. Berriz helduko diot euskarazko komikigintzaren zabalkundearen gaiari, eta lehenbizi 2019 urte emankorreko iragarri gabeko komikien berri ematen hasiko naiz, gero 2020koei heltzeko.
Ekainean genionez, Artur Laperlaren Superpatata komikiaren zortzi zenbaki euskaraz ateratzekoa zen Bang Ediciones urte amaiera baino lehenago. Bada, denak erosi bazenituen (urrian atera zen zortzigarrena), konturatuko zinen azken honek istorioa amaitu gabe uzten zuela (izan ere, Augusta Handimandiren gutizia arriskutsuak – 1. zatia zuen izenburua). Nola egin daiteke hori, irakurlea suspensean uztea hurrengo urtera bitartean? Bada, konturatu ziren egindako akatsaz, antza, eta bederatzigarrena ere atera zuten abenduan, Augusta Handimandiren abentura hura amaitzen duena. Eskerrak! Orain irakurri eta lasai lo egin ahal izango duzu, azkenean!