Komikiak egiten ikasteko komikia
Eta 2019ko komikiekin bukatzeko, Ibaizabal argitaletxeak ateratako Egin zeure komikiak! aipatu behar dugu. Jess Smart Smileyren liburu hau komikiak nola egin irakasten duen liburua da, baina komiki bidez, hau da, pertsonaia batzuk, marrazkiak eta bunbuiloak dituen istorio baten bidez. Komikiak egiten ikasi nahi baduzu, edo gustatzen ote zaizun probatu, edo besterik gabe komikigintzako teknikei buruz gehiago jakin, hona bide aproposa!