2019ko Xabiroiak
2019ko komikien berri ematen bukatzeko, ezin ahaztuta utzi euskal komiki munduko azken urteotako argitalpenik garrantzitsuena, egungo loraldiaren errudun nagusietakoa: Xabiroi, alegia. Ikastolen Elkartearen komiki-aldizkariaren 2019ko lau zenbakietatik hiruren berri eman gabe nuen! Barkaezina... Baina berandu bada ere, horien konstantzia geratzea nahi dut blogean, euskarazko komiki (ia) guztiek ohi duten legez.
Guztietan aurkituko ditugu ohiko atalak: nik egiten ditudan albisteak, Aritz Irigoienen Xabiroienea, Manu Ortegaren Haizea, Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak eta Asiskoren Horkonpost! zintak eta Sanviren Auzomorro eta Zaldieroaren Arranotxu 2 orriko istorioak. Asiskoren gidoia eta Joseba Larratxeren irudiak dituen Basolatik berri onik ez seriearen beste 6na orri datoz 52 eta 54 zenbakietan. Koldo Izagirreren gidoia, Dani Fanoren irudiak eta Garluken koloreak dituen Sasi artean Elgeta sail berria dator 52 eta 53 zenbakietan, Jazinto Rivas Elgeta trikitilariaren bizitzari buruzkoa. Eta Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiak dituen Haur besoetakoaren beste 6na orri 53 eta 54 zenbakietan.
Horiez gain, ekaineko zenbakiak, 52ak hain zuzen, ohiko sailetatik aparteko beste eduki hauek zekartzan:
- Guillermo Gonzalezen azala
- Gregorio Muro Harrieten gidoiarekin eta Ainara Azpiazu Axpiren irudiekin osatutako Denboraren kutxa istorioa, 5 orrikoa
- Axpiren Sendabidea 2 orriko istorioa
- Komikitaun elkarrizketen atalean, Iñigo Astizek Tupust! kolektiboko Axpiri eta Maitane Gartziandiari egindako elkarrizketa
Urrikoak, 53ak, beste hauek:
- Eider Eibarren azala
- Uxue Alberdiren gidoia eta Susanna Martinen irudiak dituen Su txikian 6 orriko istorioa
- Zer urrun dagoen Baikonur (3 orri), David Zapirainen gidoia, Julen Ribasen irudiak eta Garluken koloreekin
- Komikitaun elkarrizketen atalean, Lander Muñagorrik Harkaitz Canori eta Iñaki Holgadori Amets alokatuak komikiaren harira egindako elkarrizketa
Eta, bukatzeko, 54 zenbakiak, abenduan ateratakoak, eduki hauek zituen:
- Patxi Pelaezen azala
- Danele Sarriugarte (gidoia) eta Maite Gurrutxagak (irudiak) egindako Atsotzen naizenean 6 orriko istorioa
- Josunestilist - Laka arteko egunak, 3 orri, Idoia Torregarairen gidoia eta Alex Orberen marrazkiekin
- Komikitaun elkarrizketen atalean, Lander Muñagorrik Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeri Joana Maiz komikiaren harira egindako elkarrizketa
Beti bezala, ikaragarri eder eta interesgarriak guztiak, euskal komikigileen lanaren erakusgarri bikaina. Horrela jarrai dezala urte askoan!