Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / 2020ko komiki didaktiko-dibulgaziozko-aldarrikatzaileak

2020ko komiki didaktiko-dibulgaziozko-aldarrikatzaileak

e-gor 2020/09/19 15:33
Etxeko eta zainketa lanetan aritzen diren Nikaraguako emakumeak, auzo autogestionatuak, matematika eta informatika, abortatzeagatik kartzelatutako El Salvadorko emakumeak, enplegu publikoko behin-behinekotasuna...
2020ko komiki didaktiko-dibulgaziozko-aldarrikatzaileak

Irudia: Amaia Ballesteros / Susanna Martin / Han-Mi Kim / Higinia Garay / Irati Merino "Iratink"

Urtearen erdia baino dezente gehiago pasatuta, eta blogean 2020ko euskarazko komikien berri ematen oraindik hasi gabe... Izan ere, urte zoroa daramat: guztion pandemia kontuez gain, lanean lepo nabil Aditu.eus transkribatzailearekin (garatzen lehenengo, aurkezten gero, hobetzen ondoren...), proiektu pertsonalen bat, beste kontu batzuk... Tira, bada, ekin diezaiogun! Eta hasteko, urtearen lehen erdian atera diren 5 komiki didaktiko-dibulgaziozko aldarrikatzaileren berri emango dizuegu.

Irabazi asmorik gabeko elkarteek euren mezua zabaltzeko komikia gero eta gehiago darabilten erakusgarri, horrelako hiru lan berri atera dira aurten. Susanna Martinek Oxfam Intermon elkartearen enkarguz egin du Samaldan, eta Bizkaian etxeko eta zainketa lanetan aritzen diren Nikaraguako emakumeen errealitate gogorra kontatzen du. Kanpoaldean REAS Euskadi elkarteak atera du, Al Borde Films-en gidoiarekin eta Amaia Ballesterosen irudiekin, eta sistema kapitalistari aurre eginez beste ekoizpen- eta kontsumo-modu batzuk praktikatzen dituzten auzo autogestionatuei buruzkoa da. Eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikia argitaratu du, enplegu publikoaren behin-behinekotasunari buruzkoa, Ivan Batty-ren gidoiarekin eta Irati Merino Iratink-en marrazkiekin. Hiruak euskaraz eta gaztelaniaz atera dira, eta beraien webguneetatik doan deskargatu daitezke (hemen Samaldan, hemen Kanpoaldean eta hemen Hari batetik zintzilik).

Sauré argitaletxeak ere dibulgaziozko komiki bat dakarkigu. Sauré zen duela urte batzuk euskarazko komiki gehien egiten zituen argitaletxea, bereziki helburu eta gai hezitzaileekin, 2014 inguruan bat-batean desagertu zen arte. Orain ere bat-batean berragertu da, linea bereko komiki batekin: 2018an Frantzian atera zen Nesim Fintz eta Han-Mi Kim egileen Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian. Izenburuak dioen bezala, komikia baliatuz ezagutarazi nahi dizkie gazteei matematika eta informatikaren historian izan diren aurkikuntza nagusiak eta pertsona garrantzitsuenen bizitzak.

Azkenik, Astiberrik eta Mundubat elkarteak ateratako Emakume guztiok komikian abortatzeagatik kartzelatutako El Salvadorreko emakumeen istorioak kontatzen dira. Herrialde hartan abortuak bi eta zortzi urteko kartzela dakar, haurdunaldia eteteko arrazoiak edozein izanik ere: abortu terapeutikoa, nahigabeko abortua... Baina areago, abortua leporatutako emakumeei hilketa larriagatiko epaia eta 30 eta 40 urte bitarteko kartzela ezartzen diete... Elizabeth Casillas eta Higinia Garay hortik pasatutako lau emakumeren istorioen bidez azaltzen saiatuko dira legedia horren izugarrikeria.

iñaki
iñaki dio:
2020/09/29 09:26
Komiki bat autoedizioaren bidetik iritsi daiteke irakurleen eskuetara, edo argitaletxe baten eskutik (autoreak egindako lanaren ondoren edo enkarguz). Kulturgintzako erakundeek eta gizarte mugimenduek ere komikia erabili izan dute beraien ideiak zabaltzeko bitarteko bezela, eta azken urteetan Gobernuz Kanpoko erakundeek hartu dute bide hori. Euskarazko komikigintzan jatorri ezberdin hauetako komikien sorkuntza etenik ez izatea da garrantzizkoena, irakurleengana iristeko bide guztiak zaindu behar dira.
 
Gobernuz Kanpoko erakundeen bidezko argitaratze bide honek alderdi negatiborik izatekotan, komiki hauek liburudenda eta azoken zirkuitutik kanpo geratzeko harriskua dutela aipatuko nuke, eta zaleentzat ez dela hain erraza aleak eskuratzea; egoera hau saihesteko, iburutegiek rol polita bete dezakete ale batzuk eskuratuta; dena den, komiki hauetako askok irabazi asmorik gabeko helburua dutenez, interneten aleak doan deskargatzeko aukera izaten da.(komikipedian zerrendatu dira horietako asko http://www.komikipedia.eus/[…]omikiak_euskarri_digitalean)

Alderdi positiboen artean, komikira irakurle berriak erakartzeko aukera handitzea legoke, eta komikizaleek zenbait gizarte arazo hobeto ezagutzeko aukera izaten dute. Irudigileentzat ere diru sarrera interesgarria bilakatu daiteke, eta gai sozialei lotuta beraien lanak ohiartzun handiagoa izna dezake, komikigintza edo literatur zaleen mugak gaindituta.

Mila esker Igor informazio hau ere zabaltzeagatik!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10