Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Markaz gaindiko ekintzak

Markaz gaindiko ekintzak

Amatiño 2009/10/01 11:30
Innobasque umezurtz geratu omen da Pedro Luis Uriarteren dimisioaren ondotik. Proiektu guztiaren jarraipena kinka larrian omen dago. Bai ote?

Onartu behar zaizkio Uriarteri sekulako esperientzia, dedikazioa eta eskuzabaltasuna, txakur txikirik kobratzeke eta gastuak berak ordainduz jardun baita bi urtean. Baina aitortu ere aitortu beharko da Uriarteren nortasunak estali egin duela Innobasqueren barne-antolaketa. 

Uriarteren hurrengoak curriculum nabarmena behar izango du, baina baita lan-taldea suspertzeko gaitasuna ere, ziklo politikoen gainetik, elkarkidetza publiko-pribatuaren baitan eta hogeitaka urteko epean.  Garbi dago euskal lehiakortasuna ezin izango dela  aurrerantzean kalitatean soilik oinarritu, are gutxiago kostuetan, etenbako berrikuntzan baizik.

Uriarteren eraginak “Innobasque” marka jarri du indarrean eta aurrerantzeko Innobasquek markaz gaindiko egitasmo zehatzak eragin beharko ditu. Teoria gutxiago eta praktika gehiago. Egitea esatea baino zailagoa da segurutik, baina horretan datza, hain zuzen ere, Innobasqueren benetako kinka: ekintzetan.

ARGIA astekaria, 2009ko urriaren 4an

 

 Pedro Luis Uriarte

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: