Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Historia bat, amodio-historia bat

Historia bat, amodio-historia bat

Amatiño 2009/10/02 01:03
Elortegiren “Zorion perfektua” Anduren eleberriaren nondik norakoan dago. Baina Anduren “Zorion perfektua” ez da Elortegiren filman sartzen. Jabi Elortegirena haratago doa, Anne Igartiburuk esku-hartzearen ildotik hain zuzen ere. Beste historia bat da, amodio-historia bat.

Neri filma gustatu zait, entretenitu egin nau, Imanol (Alberto Berzal) nor izango zain edo. Eta, besteak beste, zer pentsa eman dit, segurutik ardatzik larriena Lertxundi nobelagileak salatu nahi izan zituen isiltasuna eta iheskeria badira ere, honez gero nabarmenena azken hogei urteotako gizarte-aldaketa delakoan nago-eta. Non ote ziren 1987an, azken egunotan Donostian zein Bilbon hain sutsu txalotu duten ikusleek?

Irakurria dut  Para colmo de males, en “Zorion perfektua” el llamado conflicto vasco vuelve a ser tratado como un artificioso catálogo de tópicos respaldados por un discurso humanista tremendamente acotado en su ideario. Por todo ello, quizás ya va siendo hora de que venga un cineasta foráneo y nos haga redescubrir una realidad coral que todos padecemos. Auskalo horrela izan beharko ote duen edo ez. Ez dut nik kontrakorik esango. Baina, zergatik beste hainbat gauza esateko, egiteko, erabakitzeko… bertako-bertakook baino ez gara gai eta zinean behingoz asmatzeko, ostera, kanpotarrak etorri behar du?

Gustatu ere gustatu zait Anne, filmak aurrera joan ahala batez ere. Batek daki lehen parteko pianojolearen  “susto” aurpegia gidoiak eskatua den ala Anne hasiberriaren noraezaren adierazgarri, baina Ainhoa Zulaika “heldu” egiten da ikaragarri filman zehar eta, nolabait esateko,  erietxetik ile motzez ateratzen den emakumeak sartu aurrekoak baino sentiberagoa, beroagoa, gozoagoa, askeagoa, benetakoagoa eta anne-igartiburuagoa ematen du.

Aipagarri, bestalde, filmak darabilen euskara landua eta jatorra, bizkorra bezain txukuna, jantzia besteko xumea. Pausokaren eskola gero, bizi-bizi, bertatik bertara. Maisutza handia,  irizpide egokiak eta urte askotako lan oparoa. Hori ez da ezein opera primaren bat-bateko meritua. Hori ez da gaseosaz egindako esperimentu giputxa. Eskola-giroko ezin ulertzeren bat edo beste  izan ezik, audio perfektua.

 Anne Igartiburu

 

 

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2009/10/04 23:40

Niri ere gustatu zait filma. "Oso gurea", horixe iruditu zait. Liburua ederra da eta filmera ere txukun eramanda dago. Zapatu iluntze polita pasatzeko modua, eta ez dago zertan txartelak aurrez hartu. Gaueko 21:00etan 7 lagun, ehun aulkitik gorako aretoan. ;-(

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: