Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Teoria eta praktika

Teoria eta praktika

Amatiño 2010/07/17 13:03
“Los geólogos de las empresas petroleras hacía años que sabían que si querían encontrar petróleo tenías que tener en cuenta concretamente el tipo de movimientos superficiales implícitos en la tectónica de placas. Pero los geólogos petroleros no escribían artículos académicos. Ellos sólo buscaban petróleo” (Bill Bryson, 2004).

Charles Hapgood geologoak liburua argitaratu zuen 1955an kontinenteak mugitzen ari omen zirela zioten teorien kontra. Hitzaurrea Albert Einsteinek egin zion eta ez, jakina, liburu-egilearen iritziaz bat ez zetorrelako.

Frank Bursly Taylor aberaskume geologiazalea 1908an jabetu zen Hego Amerikako zein Afrikako itsasbazterren parekotasunaz eta inoiz elkarrekin egon ote ziren sumatu zuen arren, ez zen batere frogarik azaltzeko gauza izan. Gainera,  amateur hutsa zenez gero, ez zioten zientzialariek batere jaramonik egin.

Gaur egun indarrean dagoen kontinenteen jitoaren teoria  Arthur Holmes geologoak aurkeztu zuen 1944an, baina ez gero pentsa mundu guztiak bat-batean onartu zionik. Sei urte geroago plaken tektonika eztabaidatu zen Zientziaren Aurrerapenerako Britainiar Elkartearen urteroko batzar nagusian eta, bertaratu zirenetatik, erdiak inguru kontra azaldu ziren.

Britainiar Handian ezezik Estatu Batuetako geologorik gehienak ere –-Hapgood eta Einstein tarteko-- kontinenteen jitoaren kontrakoak ziren, nahiz eta ordurako petrolio–industriak erabat onartua eta ezarria izan eguneroko praktikan.

Bill Bryson zientzia-publizistak idatzi bezala (Una breve historia de casi todo, 2004): “Resulta interesante el hecho de que los geólogos de las empresas petroleras hacía años que sabían que si querían encontrar petróleo tenías que tener en cuenta concretamente el tipo de movimientos superficiales implícitos en la tectónica de placas. Pero los  geólogos petroleros no escribían artículos académicos. Ellos sólo buscaban petróleo.”

Teoria eta praktikaren arteko harremanik eza ez da, nonbait, berria. Baina beldur naiz ez ari ote den areagotzen. Mario Benedettik ere horrelako zerbait salatu nahi izan zuen, irakasleak eta letretakoak teknikariak eta zientzietakoak baino gehiago direla iritzi-emaileen artean adierazi zuenean.

   

Plaken tektonika

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: