Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez gero zezenak eta ekintza armatua nahas!

Ez gero zezenak eta ekintza armatua nahas!

Amatiño 2010/07/30 00:05
Ez da alua izan behar. Ez dira zezenak eta ekintza armatua nahasi behar. Ezta zezenak eta politika ere. Ezta, segurutik, borroka armatua eta politika ere.

Kataluniako emaitzen ondotik, euskal gizartean zer gertatuko ote litzatekeen galdetu dio hainbatek bere buruari. Nik ez dakit.

Hala ere, begi bistakoa, Kataluniako botoaren nondik norakoa, oro har, zenbat eta espainiarrago eta eskuindarrago hainbat eta zezenzaleago. Eta, horretara,  zenbat eta katalanago eta ezkertiarrago, kontrakoago.

Auskalo zer gertatuko ote litzatekeen gurean zezenak plazan hil ahal izana eztabaidan jarriko balitz baina, pertsonen bizitza defenditzerakoan behintzat, beldur naiz ez ote den justu kontrakoa. Alegia, zenbat eta euskaldunago eta ezkerrago borroka armatuaren zaleago, eta zenbat eta espainiarrago eta eskuinerago, kontrakoago.

Ez horren alua izan –esango du batek baino gehiagok. Ez gero zezenak eta ekintza armatua nahas! Eta arrazoi du. Ez da alua izan behar. Ez, ez dira zezenak eta ekintza armatua nahasi behar. Ezta zezenak eta politika ere. Ezta, segurutik, borroka armatua eta politika ere.

                                   

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: