Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Je t´aime… moi non plus

Je t´aime… moi non plus

Amatiño 2010/07/19 16:00
Brigitte Bardotek berak edo kontatzen ez baldin badigu behintzat, nekez jakingo dugu nola sortu zuen Serge Gainsbourg-ek 'Je t’aime… moi non plus' kanta ospetsua. Besterik ezean, Joann Sfar zuzendariak “Vie héroïque” filman eskaintzen digun bertsioa ederra da ederrik bada, inondik ere egiazkoa izango ez den arren.

Je t’aime… moi non plus  (Maite zaitut... ezta nik ere) da, segurutik, sekula izan den abesti erotikorik ospetsuenetakoa. 1969an kantatu eta argitaratu zuten elkarrekin Serge Gainsbourg autoreak berak eta Jane Birkin abeslariak. Betidanik jakin izan da, ordea, zorioneko kanta hura pare bat urte lehenago burutu zuela Gainsbourgek, Brigitte Bardoten maitale zela, biok aldi berean kantatzeko asmotan. Antza denez,  aktoresa ez zen ausartu edo beronen senarrak ez zuen nahi izan, haren ospearen kaltetan izango zelakoan edo. Brigitte Bardot orduko 'sex-symbola' zen eta bere senarra Playboy aldizkariaren nagusienetakoa baina… Je t´aime… moi non plus lartxo nonbait.

Hirurogeigarren hamarkadako frantziar kantagintza hainbat askatasun-aldarriren adierazle gisa ezagutu genuenontzat ikusgarri benetan Gainsbourg. Vie hèroïque filma. Brigitte Bardot (Laetitia Casta) Serge Gainsbourg-en (Eric Elmosnino) piano aurrean izara soilez dantzan ikusteak --Je t`aime… mois non plus doinuaren lehen akordeak sumatzen diren bitartean--  berrogei urte gaztetzen gaitu François Hardy (1944), Sylvie Vartan (1944), Jane Birkin (1946) eta France Gall-en (1947) garaikideok.

Gainsbourg. Vie héroïque film entretenigarria da. Mundiala Eric Elmosnino Gainsbourg probokatzailearenak egiten eta ondo burutua bere alter ego surrealista. "Espeziala" garai hura bizi izan genuenontzat. Berezia baino ez, seguruenik, gurasoen (are gutxiago aitona-amonen) fantasia erotikoak ulertzeko gauza ez direnentzat.

                                       

              Goian, Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardot. Behean, Laetitia Casta eta Eric Elmosnino

      

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: