Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Aitzurra esku batean eta ezpata bestean

Amatiño 2024/12/27 10:55
Euskalduntze irakasle-taldea Israelen izan ginen, 1982an, hebreera-irakaskuntza ezagutzeko eta, besteak beste, urtebete lehenago israeldar gudarosteak bereganatu berriak zituen Golango gainetara eraman gintuzten. Ez ditut ahaztuko pozarren zeuden soldadu gazteen begi-ninien distirak, Lurralde Promestuaren mugetaraino iritsiak baitziren, nahiz NBEren iritziaren kontra izan. 42 urte geroago, Israelek marra hura jo eta pasa egin du Siriako lurraldeetan barrena.

“Mirentxu” euskal musika-ondarea

Amatiño 2024/12/23 18:55
Gabon-girotan, Bilboko Koral Elkarteak aurkeztu du Jesus Guridiren “Mirentxu” operaren estreinako grabazioa. Iñigo Alberdi elkartearen zuzendari nagusiak esan bezala: “Gaur, egun garrantzitsua da euskal musika-historiaren barruan”.

Senpererainoko joan-etorria, bertatik bertara

Amatiño 2024/12/20 09:50
Eguraldiak ez du askorik laguntzen baina ez gara gero kexuka hasiko Euskal Herria euritan delako. Hona, behar bada, aurtengo azken bidaia: Bergara-Senpere-Bergara, 330 km. inguruko joan-etorria lau egunetan, bertatik bertara.

Gora literatura, musika eta euskara!

Amatiño 2024/12/18 17:40
Gaur goizean zendu da, 78 urte zituela, Patri Urkizu, irakasle, ikertzaile, idazle, eruditu, melomano eta langile porrokatua. Bere handitasunean, gizon apal, xarmant eta gogotik maitatua. Behar bada, euskal literatoetarik musikazaleena. Berea da harako irrintzia: “Gora literatura, gora musika eta gora euskara!”.

Hilma af Klint kasu, pintura abstraktuak ez du aitarik, ama baino

Amatiño 2024/12/16 09:00
Vasili Kandinsky handiak harro asko adierazi zuen, 1935an, historiako lehen pintura abstraktua berak 1910ean egindako akuarela zela. Maisu errusiarra 1944ean hil zen jakitzeke, inoizko lehen margolan abstraktua Hilma af Klint suediarrak burutua zela 1906 urtean. Af Klint ere 1944ean hil zen eta, hartara, denbora izan zuen kontrakorik adierazteko, baina ezer esateke zendu zen. Hilma af Klint emakumea zen, eta isilkorra. Nahikoa zuen bere buruarekin.

Bayrou biarnotarra nagusi, Parisko Matignon jauregian

Amatiño 2024/12/13 18:05
Arratsaldeko 4etatik François Bayrou Sarthou biarnotarra da Frantziako Lehen Ministroa. Bordèras* herrixkan (300 biztanle) jaioa (1951), baserriko semea, ama euskaldun eta alargunari lagundu behar izan zion irakasle-lanetan hasi aurretik.

Astiro-astiro, itsasoa etorri badator

Amatiño 2024/12/13 10:45
Atlantikoko itsasbazterraren erosioa zeharo kezkagarria da Akitania Berrian. Sedimentu nahikorik ezaren eta itsas-mailaren etengabeko gorakadaren eraginez, egoera larria da eta etorkizuna latza, XXI. mendearen bigarren erdialdera begira.

Mario Fernandez, estatutu-eskumenen negoziatzaile zorrotza

Amatiño 2024/12/11 15:30
Bart zendu da Mario Fernández (Bilbo, 1943), Eusko Jaurlaritzaren lehen Lan sailburua (1980) eta Autonomia Garapenerako lehendakari-ordea (1981-1985), Espainiako Gobernuarekin eskumenak negoziatzeko arduraduna. Euskal hiritar gehienon gomutaz, Rodolfo Martín Villa Lurralde Administrazio ministroarekin LOAPA (1) autonomia-maila telebistaz eztabaidatu (eta irabazi) zuen Garaikoetxearen gobernuko sailburua.

Ilunabarreko olatu gorrixkak

Amatiño 2024/12/09 13:40
Bart arratseko olatuak ez ziren inoizko handienak izan, baina bai, behar bada, aspaldiko ilunenak. Asteburu luzean zehar bota ahalean jardundako zaparradek lehorreko lur-ur gorrixkak itsasoratu zituzten Deba ibaian barrena. Agerikoa ur gaziak eta gezak elkarrekin ezkondu gura eza, eta nabaria olatu zakar eta hautsien gorrirantzako trebesa.

Durangoko Liburu Azoka 60 urte betetzear

Amatiño 2024/12/07 00:35
Gerediaga Elkartea 1965ean sortu eta bere ekitaldirik nagusienetakoa Liburu Azokaren antolaketa izan zen, Durangoko Andra Mari Elizaren arkupeetan. Gogoan dut elizape hura zela urtean behingo euskal txokorik hunkigarrienetakoa.