Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Athletic-ek elastiko berria aurkeztu

Amatiño 2011/07/30 01:42
Aspaldiko partez eguzkia atera zen atzo arratsaldez Lezama inguruan, Athletic-ek hurrengo denboraldirako elastikoa aurkeztu zezan. Arestiko barne-hauteskundeetan zuzendaritza osoa aldatu berri duen lehen euskal taldeak, elastiko txukunaz gainera beste hainbat osagai behar izango ditu azken hiru urteotako emaitza dezente onei eutsi ahal izateko. Hasteko, bere izarrik distiratsuenak azaldu zituen kazetari grafikoen aurrean... alkandora berriez jantzita.

Bengoa vs Unzalu

Amatiño 2011/07/29 00:00
Ez dakit nik, bene-benetan, nork duen arrazoia, euskararen mesedetan zein kaltetan Osakidetzak hartu berri duen erabakiaren inguruan. Eta segurutik sekula ez nintzen eztabaida honetan sartuko Bengoa sailburuaren eta Andoni Unzaluren deliberamenduak entzun izan ez banitu baina… hauxe gero marka, hartutako erabakiaren defenditzaileen leloak izan dira, hain zuzen ere, kontrako esparrura eraman nautenak.

Goaz taldearen aurrenengo antzezlariak

Amatiño 2011/07/28 00:05
Goaz antzerki taldea 1974 urteko udazkenean sortu zen Deban, garai hartan suspertu zen euskal giroaren inguruan. Zenbait hilabete geroago, 1975eko urtarrilaren lehen astean edo, aurren-aurrenengo antzezlana eskaini zuen: Piarres Lartzabalen “Senperen gertatua”. Ondotik etorri ziren Daniel Landarten “Hil-biziak”, 1976an, eta “Xuri gorriak eta..”, 1977an. Gero gerokoak, nola-hala, gaur arte.

Ameriketara joan eta aberastu ez

Amatiño 2011/07/26 10:55
“Es verdad que, por nosotros, el mundo no progresaría, pero tal vez ello sería mejor para todos. Como es verdad que, por nosotros más o menos, todavía no se habrían inventado las tabletas de aspirina, pero también es cierto que si se nos hiciera caso a nosotros no habría dolores de cabeza, lo cual es mucho mejor.” (LAS HORAS JOVIALES. José Olivares Larrondo. Buenos Aires, 1950).

Bota: beste hitz gaskoi bat

Amatiño 2011/07/24 00:05
Hainbat aldizkari eta egunkari zahar zakarretara bota behar nituela eta, tabernako hegoamerikarrak esan zidan: “No los botes antes de que los vea yo”. Segurutik oso esaldi arrunta izango da Bolivian baina neri erabat berria iruditu zitzaidan gaztelaniaz zein euskaraz aditz berbera erabili izana. Nik entzundakoa esan ote zuen galdetu eta bai, gure ‘bota’ eta euren “botar” zentzu berbereko hitzak dira antza.

Begira zak sarean!

Amatiño 2011/07/22 22:00
Euskaltzaindiak aurkeztu duen webgune berria dela eta, pozarren zeuden gaur eguerdian euskaltzain jaun-andreak; baina pozik ezezik, urbitsetan gero Josemari Iriondo: “Orain bazekiat zer erantzun auskalo zein bertso zahar aurkituko ote diedan ate joka etorri ohi zaizkidanei: begira zak sarean!”

Gorbeia gaina, gauez

Amatiño 2011/07/20 10:05
Aurtengoa bereziki ona gertatzen ari ez den arren, uda-giroak aukera aproposak eskaini ohi ditu ezohiko joan-etorriak egiteko. Horietako bat, besteak beste, Gorbeia gainera gauez igo eta bertan afaltzea. Hona, asteburuko ilargi betea zela-eta, batez beste 55 urte inguruko lagun taldeak egindakoa.

“Euskal energia-estrategiak badu adostasunik”

Amatiño 2011/07/18 00:00
“Euskal energia-estrategia hainbat hamarkadatako erakunde-adostasunaren ondorioa da” adierazi zuen Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak Muskizko FP Uda Ikastaroen amaiera-ekitaldian, 2020 urte arteko energia-egitasmoaren berri ematerakoan.

Familien eta enpresen estres-testa

Amatiño 2011/07/16 12:59
Espainiako finantza-sistemak osasun arrunt ona omen du. Hau da behintzat Europako Banku Agintaritzak atzo argitaratutako estres-testek aditzera ematen omen dutena. Emaitza onek ez dute, besterik gabe, krisia konponduko baina ezinbestekoak dira gardentasuna segurtatzeko eta, ondoren, ekindako urraspideetan barrena jarraitzeko. Hala ere, espainiar ajerik nabarmenena finantza-sistemaren osasuna ote?

Arrosa gorriak

Amatiño 2011/07/14 00:00
Ez dut uste gauza askorik dagoenik, gure inguruan behintzat, egunero zentimetro bat hazteko lain denik. Ba, hona non, ustekabean, etxean dudan larrosa-landarea 80 zentimetro hazi den Aste Santutik hona. Beldur nintzen koskortu ezinik ihartuko ote zen baina… bai zera, gustura dago nonbait.