Balizko errotak urik ez
Amatiño
2008/03/09 21:29
Emaitzak emaitzak dira, ez gehiago eta ez gutxiago. Gainerako guztiak aitzakiak, esne-berbak eta hutsaren hurrengoak besterik ez dira gaur goizean. Azken hilabeteotan sarri erabili ohi diren balizko arrazoiek ezer gutxi balio dute orain.
Erantzunik ez
Protokoloa errudun
Amatiño
2008/03/09 00:00
Aitortu behar dut Arrasaten ostiralean izan zen bezalako gertakariek erabat deprimitzen nautela. Eta, behar bada, eskerrak gero deprimitzen nauten, askoz ere larriago litzateke-eta norberaren izenean egiten omen diren erailketek errudun sentiaraziko ez bagintu.
Langile xumeak Herriaren etsai
Amatiño
2008/03/08 02:30
Arazoa da, nonbait, Batasunaren buruzagiek horixe uste dutela. Edo horrela uste ez dutenak ez direla nagusi. Edota, nagusi badira, ez direla ausartzen esan behar zaionari esaten. Hau da, zer gerta ere, "bietan jarrai" nahi dutela.
Botoaren duintasuna
Amatiño
2008/03/04 07:57
Hauteskundeak direla eta, politikari nafar batek zera esan du: “Lotsarik eta duintasunik ez dutenen aurrean, abstentzioa duintasunaren adierazgarri da”. Ba, garbi gera bedi, ni botatzera joango diren euskaldunetako bat naizela, eta duintasun handiz gainera.
Heisenberg, etika gainditu ez zuen Nobel Saria
Amatiño
2008/03/02 20:28
Werner Heisenberg (1901-1976) sekulako fisikaririk onenetakoa da, Einsteinekin eta Newtonekin batera. Zalantzarik ez gero argia izan zena, segurua den bezala bere burua engainatzen asmatu zuela. Alemana, abertzalea eta intelektuala, ez ikusi egin zion bere begien aurrean gertatu zenari.
