Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Heisenberg, etika gainditu ez zuen Nobel Saria

Heisenberg, etika gainditu ez zuen Nobel Saria

Amatiño 2008/03/02 20:28
Werner Heisenberg (1901-1976) sekulako fisikaririk onenetakoa da, Einsteinekin eta Newtonekin batera. Zalantzarik ez gero argia izan zena, segurua den bezala bere burua engainatzen asmatu zuela. Alemana, abertzalea eta intelektuala, ez ikusi egin zion bere begien aurrean gertatu zenari.

Ziurgabetasunaren printzipioaren aita, fisika atomikoaz eta mekanika kuantikoaz zientzilaririk gorenetakoa izan arren, Heisenbergek ez zuen  dilema moralik izan nazismoa onartzeko. Nahiz eta kimikaz, biologiaz, filosofiaz zein musikaz eztabaidatzeko bildu ohi ziren foroetan solaskide errenazentista izan, ez zuen Hitlerren eta Alemaniaren interesak bereizteko bezainbat etika erakutsi.

Diferentzia guztien gainetik eta berdintasun guztien azpitik, euskal intelligentsiaren zenbait ordezkari aurrerakoi ere noraezean aritu izan dira urtetan, borroka armatuaren estrategia, abertzaletasunetik eta herri-maitasunetik berezi nahi ezinik. Inork ez die maila intelektualik ukatuko, baina bai, ordea, intelektualitatearen kapusaiaz estali duten zentzu kritikorik eza leporatuko.

Jakintsuak politikan sartu beharrik ez dutelakoan, Heisenbergek nazismoa kritikatu ez zuen bezala, gurean ere badira ETAren eta bere jarraitzaileen jokamoldea auzitan jarri ez duten intelektualak. Eta Heisenbergek, aitzakiatzat, Alemaniaren “eskubideak” nabarmendu izan zituen bezala, gurean ere badira euskal determinismoa gogotan dutenak.

Heisenbergek Fisika Nobel Saria (1932) irabazi zuenez badakigu ez zuela etika-azterketarik gainditu. Euskal “heisenbergak” ez dira haren mailakoak eta, euren mesedetan, historiak ez du izan direnik ere jakingo. Auskalo gero, Derioko ANVren zinegotziak historiarik egingo ote duen baina zentzu kritikoa, behintzat, azaldu azaldu du.

  Werner Heisenberg

 -- Antonio Fernández-Rañada. Heisenberg: Ciencia, incertidumbre y conciencia. Madrid, 2004

Luistxo
Luistxo dio:
2008/03/12 14:42

Baina, hara, Derion egin zuten gaitzespena, zeina beren blogean argitaratu zuten, kendu ere egin dute jada Internetetik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: