Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Botoaren duintasuna

Botoaren duintasuna

Amatiño 2008/03/04 07:57
Hauteskundeak direla eta, politikari nafar batek zera esan du: “Lotsarik eta duintasunik ez dutenen aurrean, abstentzioa duintasunaren adierazgarri da”. Ba, garbi gera bedi, ni botatzera joango diren euskaldunetako bat naizela, eta duintasun handiz gainera.

Zilegi da abstentzioaren aukera, baina abstentzioa duina dela esatea eta botoa ematea, aldiz, lotsagarria eta duintasunbakoa, gezurra izateaz gainera, botoa emango dugun gehienon kontrako iraina da.

Hauteskundeetan parte hartu nahi ez izatea ez da berria. Horixe nahi izan zuen ETAk orain hogeita hamar urte. Eta bakarrik geratu zen. Inork ez zion Baionan jaramonik egin. Geroztik, hogeita hamar urte daramatzagu botoa ematen eta horrela jarraitu nahi dugu aurrerantzean ere. Botoa da-eta gure indar bakarra. Ez dugu beste indarrik eta, gainera, ez dugu sekula besterik  izango. Ez dezagun, ba, alferrik galdu.

Aurten, hirurogeita hamabost urte beteko dira euskal emakumeek lortu zutela boto-eskubidea. Ez, beraz, orduko amona eta amamei esan, emakumeek kostata lortutako botoa  lotsagarria denik.

Gutako askok seme-alabak genituen Franco hil ostean estreinako botoa eman genuenean. Ez guri esan, hainbeste borrokaren ondoko botoa duina ez denik.

Eta kinka larrian dagoen Nafarroan, ez nafarrei esan ausartena etxean geratzea denik.

Hemen, lotsagarria den bakarra iraina da; duina ez den bakarra mehatxua da; eta koldarkeria bakarra zera da: Herri honen botoak zenbatu nahi eza.

Goiz kronika. Euskadi Irratia. 2008-03-04

 

Eibarko emakumeak estreinako botoa ematen, 1933ko azaroaren 5an, Estatutuaren alde. Indalezio Ojanguren "Kajoitxu"ren argazkia.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/03/06 13:24

Balizko errota eta prospektiba antipodetan ez ote? Horra hor jarri didazun puntua hurrengoan zertxobait idazteko. Edozein bertsolarik daki puntua jarriez gero beti ere errazago dela. Eskerrik asko.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/03/05 15:07

Ez duzu, nonbait, esaera zahar horren esangura unibertsala ulertzen. Dena den, benetan uste al duzu "balizko" baldintzetan merezi duela eztabaidatzerik?

Jon Iñaki Lasa
Jon Iñaki Lasa dio:
2008/03/06 15:04

Kaixo. Begira. Nik, maite, maite... gehiago maite dut rock and rolla bertsoak baino... baina puntua jarri behar bada punckari ere jar lekioke. Abstentzio duin hori de la ETA, ba bai! Eskubidea liteke edo da. Baina norbaitek esan liezadake, artezkari eta ahaldunik bidaliko duten abstentzio zaleek igandean, beraien zibilei tiro egiteko atzerantz begiratzen badute gerra xelebre horretan? Politikaz ezer gutxi dakit. Por comentar.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/03/04 15:06

Lehengo lepotik burua: 1- Nik hitzez hitz idatzi dut abstentzioa zilegi dela (beti izan da). Beste norbaitek adierazi du botoa ematea lotsagarria eta duintasunik gabea dela. Nik honi erantzun diot, ez abstentzioaren zilegitasuna aldarrikatzen duenari. Zuk, berriz, neri idatzi didazu. Eskerrik asko. Baina... beste horri ere idatzi al diozu? 2- “Izan zezakeela”, “balu”, “zitekeen”... Balizko errotak urik ez.

Patxi Iraeta Zubeldia
Patxi Iraeta Zubeldia dio:
2008/03/06 02:42

Zuk nahi dezunari botua ematea galeraziko balizute, euskal emakumeei duela 80 urte bezela; zure alderdia debekatuta balego, Franco hil aurretik bezela, zer egin edo esango zenuke? Batzuentzat ez da balizko egoera, guztiz erreala baizik. Inoren azalean jartzea, aukerakoa da beti, jakina. / "Todo es ETA"koen errota martxan dago, bistan danez gero eta indartsuago. Zeinen lepotik egingo duten etorkizunean irina... Nik uste det ez dala inor libratzen, Ermuko foroari galdetu bestela. / Zentzurik ba ote dauka balizko egoeren gainean eztabaidatzeak? Prospektiba egiteak? Ez dakit ba Amatiño, politikariek, estratega profesional hoiek, etengabe egiten dute, eta ni ere banaiz zalea.

Patxi Iraeta Zubeldia
Patxi Iraeta Zubeldia dio:
2008/03/04 12:46

"Herri honen botuak zenbatu nahi eza". Hori bai, egia da. Zenbaiten aukera politikoak kartzelan dauden momentutik. / Kontua da, azken urtetotako historiak izan zezakeela beste gidoi bat. "Todo es ETA" mugimenduak pittin bat gehiago estutu balu soka, EAJ alderdia bera ere ilegala izan zitekeen gaur egun, "ETAren helburu berberak izateagatik". Zein izango litzateke orduan zure botoa? "Ez dugu beste indarrik eta, gainera, ez dugu sekula besterik izango". Halaxe da. Baina hori ere ukatzen dizutenean?

Jon Iñaki Lasa
Jon Iñaki Lasa dio:
2008/03/07 16:51

Egia da, artezkari eta ahaldunei komatxoak kendu nizkiela gurata. Egia da, artea ttikia dela eta ahalmena urria, abstentzio eske ate joka doazen horiena: - Bai? - Propaganda! Hori bai, batzuk akojonatuko dituztela uste dut. Muestrarako eta mueskarako, Carrasko bat utzi diete gaur, borondatez ahulak izan daitezkeenei, tartean zibil haiei, gure herritxo honetan, Arrasaten.

Patxi Iraeta Zubeldia
Patxi Iraeta Zubeldia dio:
2008/03/05 02:53

"Honen jarrera gogorraren" esan dedanean, politikari nafarraz ari nintzen. Ez Heisenbergez.

Patxi Iraeta Zubeldia
Patxi Iraeta Zubeldia dio:
2008/03/05 02:49

Politikari nafar horren erantzuna badakit zein izango litzatekeen, galdezka junez gero. Polizia Nazionalak identifikatu egin omen zituen, batek daki bihar bertan ez ote diren itzalean egongo. Ez esan zutenagatik, prentsaurrekoa emate hutsagatik baizik. / Heisenberg datorkit gogora / Zuri egindako galderaren erantzuna: horrek bai pizten du nere jakin-mina, eta izango litzateke pista on bat, honen jarrera gogorraren inguruan iritzi sendoagoa izateko. Balizko errotari buruz, nahiago nuke benetan balizkoa balitz. Benetan sinisten dezu, ur zaharrak direla?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: